FISIKA

«« Itzuli

Einsenberg-en ziurgabetasunaren printzipioa

Ziurgabetasunaren filosofia

Heisenbergen indeterminazio-printzipioak irakurketa filosofiko oso interesgarria dauka, zeinek neurri kontzeptu berarekin lotzen baitu. Horrela bada, partikula bateko abiadura xehetasunez zehazten saiatzean, partikula beraren egoeran nahaste bat sartzen duen tresna bat erabiltzen da, bere kokapena zehazki zehaztea ez delarik posible izango (ala alderantziz). Nahaste hau neurriarekiko intrintsekoa da, eta ez da erabilitako metodoaren araberakoa, Heisenberg-en printzipio berak dioen eran. Horregatik, sistema bateko egoera neurtzeak soilik aldatzen duela baieztatzen da, lorturiko emaitza beti ere ziurgabetasunaren gutxieneko atalaseari lotuta dagoelarik.

Werner Heisenbergen (1901-1976) indeterminazio-printzipioak, mendeen zehar zientziek defendaturiko determinismoaren ideiarako erabateko kolpea suposatu zuen. Fisikari eta filosofo alemaniar honek, gainera parte hartze aparta izan zuen teoria kuantikoaren eraikuntza formalean, matrizeen erabileraren bitartez.

Uhin lau batek, probabilitate-banaketa bati erantzuten dio, non partikula aurkitzeko probabilitatea gehienezkoa den funtzioaren maximoetan. Aldi bakoitzeko denboraldiko batezbestekoa berdina da puntu guztientzako.