Artea
Artea Afrika eta Ozeanian
Afrikan eta Ozeanian arte primitiboa ez da beti antzinako kontu bat: bertako artearen tradizioak erro sendoak eginak ditu tribu askotan, eta bizirik dirau.
Biologia
Ura
Ura lurrazaleko elementurik ugariena da eta bizi formen agerpen eta mantenurako oinarrizko osagaietariko bat da. Ur kopuru gehiena azalekoa da, eta gutxi gorabehera lurraren hiru laurden ozeanoek estaltzen dute.
Etengabeko Ikaskuntza
Danborrada
Gipuzkoako hiriburuak bere egun bereziena bizi du urtarrilaren 20an, San Sebastian egunaren ospakizunarekin eta danborrada ospetsuarekin. Jaia 19tik 20rako gaueko 12etan hasten da, bandera igoerarekin. Ordu horretan, danborren doinuak hiriko bazter guztietara iristen dira.
Euskal Literatura
Pedro Axular
Benetako izena Pedro Dagerre Azpilikueta zuen, eta Urdazubin (Nafarroa) jaio zen 1556an. Axular baserrikoa zen, eta hori zela eta Axular goitizenaz ezagutzen zuten.
Euskara
Euskarazko lexikoa
Euskarak hiru baliabide ezberdin dauzka bere lexikoa berrizteko: eratorpena, elkarketa eta mailegua. Guzti honen arautzea zaila da eta arduraduna Euskaltzaindia da.
Filosofia
Aristoteles
Platonen idealismoaren aurrean, Aristotelesek ingurukoari begiratzen dio, ideiak eta materia bereizi gabe azaldu nahi baitu mundua. Izan ere, bere ustez gauzen izatearen ezaugarri nagusia, izateari uzten diotela da, etengabe aldatzen baitira.
Fisika
Mugimendu zuzena eta zirkularra
Naturan atzemandako mugimendu gehienak oso konplexuak dira baina askotan, azeleraziodun edo azeleraziorik gabeko desplazamendu zuzen edo zirkular gisa interpreta daitezke.
Gaztelania
Publizitate testuak
Publizitatea kontsumo-gizartearen berezkoa da, eta ondasun eta zerbitzuen ekoizleek, instituzioek edota elkarteek erabiltzen duten metodoa da, publikoari zerbait jakinarazteko.
Geografia
Europa: ingurune fisikoa
Ikuspegi fisikotik, Europa ez da isolatutako kontinente bat, baina historia eta arrazoi politikoak medio, lurralde bereizi bezala aztertzen da.
Geologia
Harri magmatikoak eta bulkanismoa
Lurrazalaren barrualdean oso tenperatura handietan egon eta kanporatuak izan ondoren, harri igneoak naturaren fenomeno txundigarrienetako baten ondare ditugu, hots, bulkanismoarena.
Gizarte Zientziak
Gizartearen eraketa politikoa
Gero eta maizago entzuten dira solasaldietan "ni apolitikoa naiz" bezalako esaldiak. Adituak, bestalde, "ideologien amaiera" edo "multinazionalen boterea"ri buruz ari dira.
Historia
Zibilizazio islamiarra
Mahomak 630. urtean konkistatu zuen Meka. Lau urte geroago (634.ean), Penintsula Arabiko osoa menderatu zuen, erlijio beraren pean: Islama. Epe laburrean, islamismoa Europara, Afrikara eta Asiara hedatu zen.
Kimika
Karbonoaren konposatuak
Karbonoa berebiziko elementu kimikoa da izaki bizidunen kasuan. Naturan grafito eta diamante itxuran aurki daiteke. Bere balentzia edo konbinazio-ahalmena 4 da; hau da, tetrabalentea (laubaliokoa) da.
Komunikabideak
"Uscal Herrico Gaseta" aitzindaria
Euskara hutsez idatzitako lehen egunkaria "Uscal Herrico Gaseta" izan zen. Ipar Euskal Herrian argitaratu zen 1848tik aurrera, Agosti Xahoren zuzendaritzapean. Ondoren, Gerra Zibilaren garaian, "Eguna" kazeta kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak 1937ko urtarrila eta ekaina artean.
Literatura
Ingelesezko eleberrigintza berria
Ingelesa hainbeste herrialdetan zabalduta izateagatik, ingelesezko literatura Ingalaterratik haratago hedatu da, eta arrazoi beragatik kultura desberdinetako eragina jaso du. Argazkian, Truman Capote.
Matematika
Zenbaki irrazionalak
Osoko edo zatikizko koefizientedun (arrazionalak) ekuazio koadratikoen bitartez buruketak ebaztean etengabe zenbaki arrazionalak ez diren soluzioak agertzen dira. Adibidez: 2, 3, 5 eta abarren erroak.
Teknologia Berriak
Interneteko zerbitzuak
Gaur egun, Interneten bidez posible da ia edozer egitea, sareak zerbitzu asko eskaintzen dituelako: mezuak bidali, elkarrizketa bat izan aurrez aurre, on line elkarrizketak munduko edozein lekutan dagoen jendearekin.
