Eguzki Sistema
- INFOGRAFIA: Eguzki Sistema
- GRAFIKOA: Eguzki sistemako planetak
- TEST: Egia edo gezurra?
- TEST: Gezi bidez lotu
Era berean, garrantzitsua da errotazio eta translazio mugimenduak analizatzea, horrela hobeto ulertuko baitugu egunen eta gauen segida, eta urtaroen aldaketa. Azkenik, Lurraren satelitea den Ilargiak betetzen duen lana zein den ikusiko dugu.
Unibertsoa
Unibertsoa imajina ez dezakegun espazio-bolumenik handiena da, eta dauden galaxia guztiez osatuta dago. Azterketa zientifikoek ikus daitekeen Unibertsoa hartzen dute kontuan soilik, baina beste unibertso batzuk ere egon daitezke, ikusten ez ditugunak, edo gerta liteke ezagutzen dugun honek mugarik ez izatea.
Astronomoak ez dira beti bat etorri Unibertsoaren jatorria zein den esatean. Historian zehar egindako teoria ezagunenak hauek dira:
- Egoera geldikorraren teoria. Unibertsoa etengabeko sorketan dago. Izarrak eta galaxiak hiltzen direnean, beste batzuk sortzen dira ezerezetik. Teoria hau erabat baztertuta dago.
- Big Bang-aren teoria. Unibertsoa leherketa izugarri handi baten ostean sortu zen duela 17.000 milioi urte. Materia eta energia masa erraldoi batean zeuden konprimituta (arrautza kosmikoa izenez ezagutua). Masa hori lehertu egin zen eta zati horietatik galaxiak sortu ziren.
- Unibertso zikliko edo oszilatzailearen teoria. Hedatze fase baten atzetik kontzentratze fase bat dator. 100.000 milioi urtean behin, galaxiak batu egiten dira eta kolapsatu eta leherketa handi bat eragiten dute.
Eguzki-Sistema
Gure Eguzki-Sistema 71 astroz osatuta dago: Eguzkia, honen inguruan biraka dabiltzan bederatzi planeta eta 61 satelite. Astro horietako bat Lurra da, gure etxea.
Planeta guztiek, Eguzkiaren inguruan biratzeaz gain, beraien ardatzaren inguruan ere biratzen dute. Higidura horiek asko aldatzen dira planeta batetik bestera, beraien orbitak (Eguzkiaren inguruko ibilaldian astroak jarraitzen duen bidea) tamaina desberdinetakoak direlako. Gainera, orbitak desberdinak dira planeta bakoitzean: luzangak, biribilak edo inklinatuak.
Eguzki Sistemaren bolumenak erabat hutsa badirudi ere, espazio horretan planeten arteko ingurunea daude. Bertan, energia mota anitz dago, eta gutxienez bi materialez osatzen da: planeten arteko hautsa, eta planeten arteko gasa. Planeten arteko hautsa partikula mikroskopiko solidoez dago eratuta. Planeten arteko gasa, berriz, Eguzkiak isuritako gas eta partikula kargatuek osatzen dute, eta eguzki-haizea deitzen zaio.
Planetak
Planetak gorputz zerutiarrak dira, opakuak, Eguzkiak islatutako argiari esker dir-dir egiten dutenak. Eguzkiaren inguruan orbita irudikatzen dute, higidura propioa eta periodikoarekin. Gure Eguzki Sistema bederatzi planetaz dago osatuta; 1972an, hamargarren bat ere bazela esan zuten, oraindik egiaztatu ez dena.
Planetak bi taldetan banatzen dira: barnealdekoak eta kanpoaldekoak. Greziar jainkoen izenak dituzte eta honakoak dira:
- Merkurio. Denbora bera ematen du Eguzkiaren inguruan bira emateko eta bere ardatzaren inguruan emateko. Eguna eta urtea iraupen berekoak dira.
- Venus. Zeruko gorputz distiratsuena da. Hodei azidoez eta anhidrido karbonikozko atmosferaz inguratuta dago.
- Lurra. Animaliak eta landareak bizitzeko behar dituzten baldintzak betetzen duen Eguzki Sistemako planeta bakarra da.
- Martitz. Gainazalean dituen burdina oxidozko mineralek ematen diote kolore gorria. Jupiter. Eguzki Sistemako handiena da. Bertako egun batek 10 ordu besterik ez du irauten. Honen inguruan 16 satelite dabiltza biraka.
- Saturno. Inguratzen duten eraztunak inguruan jiraka dabilzkion harriak dira. 18 satelite erakartzen ditu. Urano. Honen errotazio ardatza eta orbita ia paraleloak dira. 1781 urtera arte ez zen ezagutzen.
- Neptuno. 1846an aurkitua izan zen matematika kalkuluen bidez, bere kokalekua zehartu zutenak.
- Pluton. Planeten artean txikiena da, eta Eguzkitik 6.000 milio kilometrora dago. 1930ean aurkitu zuten.
Lurra
Lurra hirugarren lekuan dago Eguzkiaren inguruko planeten artean, bosgarrena da tamainaz, eta oxigenoa eta ura duen bakarra. Gugandik hurbilen dagoen galaxia Andromeda da, 2 milioi argi-urtera. Ziur aski, tenperatura handiko masa urtua eta geruza gaseosoa zen jatorrian.
Duela mende gutxi batzuk, zientzialariek uste zuten Lurra geldirik zegoela Unibertsoaren erdigunean finko. Baina, gure planeta Eguzkiaren inguruko orbita batean dabil jiraka segundoko 30 km-ko abiaduran, eta bere ardatzaren ingurunean ere egiten du bira 24 ordutan behin.
| LURRAREN DATUAK | |
| Adina | 4.600 milioi urte |
| Masa | 5.854 bilioi milioi tona |
| Bolumena | 1.083.218.915.000 km3 |
| Eguzkirainoko distantzia | 150 milioi km |
| Errotazio aldia | 23 ordu, 56 minutu, 4 segundo |
| Eguzkiaren inguruko orbita-aldia | 365 egun, 6 ordu, 9 minutu, 9,5 segundo |
Gaur egun, Lurra zehaztasun handiz azter daiteke astro-ontziei esker. Hala ere, XVIII. mendera arte, ez zegoen planetaren mapa osorik. Espaziotik hartzen diren Lurraren irudiak oso garrantzitsuak dira zientziaren alor askotarako. Esate baterako, eguraldia iragartzeko, edo meteorologiarako, nabarmena da halako irudien laguntza, bereziki ekaitzen jarraipena egiteko.
Errotazio higidura: egunen eta gauen segida
Herrialdeek ordu-zona desberdinak dituzte Lurra esferikoa delako eta Eguzkiak ez dituelako leku guztiak era berean argitzen. Errotazio higidurarengatik herrialdeek ordu desberdinak dituzte, eta horren eraginez, leku batzuetan eguna denean besteetan gaua da.
Lurraren errotazio higidura, Lurraren uhin elektromagnetikoak eta Eguzkiaren polo bereko ehun elektromagnetikoak jarkitzen direnean gertatzen da. Bi uhin horiek aldarapen efektu bat sortzen dute, grabitatea duten gorputzen bira edo errotazio higidura eraginez.
Eguzki sistemako gainerako gorputzek ere jiraka ibiltzen dira, baina denak ez dute denbora tarte berean bira bat ematen. Venus-ek 243 egun behar ditu; Plutonek, Eguzkitik urrunen dagoen planetak, berriz, 7 egunetan egiten du. Azkarrena Jupiter da; honek 10 ordu besterik ez ditu behar .
Herrialde batzuetan distantzia handia dago ekialdetik mendebaldera, ordu desberdinak ezarriz leku batzuetan eta besteetan (Errusia, Australia, Estatu Batuak eta Espainian ere bai, Kanarietan ordu bete gutxiago baitu).
Lurraren errotazio higidura mendebaldetik ekialdera ematen da. Horregatik ikusten dugu Eguzkia ekialdetik irteten eta mendebaldean ezkutatzen dela, nahiz eta Lurra izan alde horretara bira egiten duena.
Translaziozko higidura: urtaroak
Lurra ez dago leku batean finkatuta bere ardatzari biran. Gure planetak bira osoa ematen dio Eguzkiari 365 egun, 5 ordu eta 49 minutuan; higidura horri translazioa deritzo.
Lurraren ardatz irudizko hori makurtuta dago apur bat. Horregatik eguzki izpiak inklinazio desberdinez iristen dira lurrera.
Lau urtaroen segida (udaberria, uda, udazkena eta negua) Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio higidurarekin eta Lurraren ardatzaren makurdurarekin dago lotuta.
Eguzki izpiak hego hemisferiora lapranean iristen direnean, eguraldia hotza da, eta egunak laburragoak dira: negua dela esaten dugu. Ipar hemisferioan, eguzki argi gehiago jasotzen duenez, egunak beroagoak dira eta luzeagoak, hots, uda da. Hego hemisferioan uda denean, ipar hemisferioan negua da, eta alderantziz.
Ilargia eta bere faseak
Satelite hau Lurraren adiskidea da zeruan, eta hilean behin, bira osoa ematen dio gure planetari. Astronomoek hainbat teoria adierazi dituzte honen jatorria azaltzeko. Ezagunenaren arabera, Martitzen tamainako gorputz batek talka egin zuen Lurraren kontra, materia kantitate handia espaziora jaurtiz. Arroka zati horiek guztiak bildu egin ziren Ilargia eratzeko.
| ILARGIAREN DATUAK | |
| Adina | 4.600 milioi urte |
| Diametroa | 3.476 km |
| Lurrera bitarteko batez besteko distantzia | 384.400 km |
| Lurraren inguruan orbitatzeko ematen duen denbora | 27,3 egun |
| Gainazaleko tenperatura | -155°C-tik 105°C-ra |
Lurraren inguruan duen orbitan, ilargiak Eguzkitik jasotzen du argia, eta aurpegi argituaren zati aldakorra ikusten dugu. Ikuspegi desberdin horiek Ilargiaren faseak izenez ezagutzen dira:
- Ilargi berria edo ilberri.
- Ilgora.
- Ilargi betea edo ilbetea.
- Ilbehera.
Eklipseak
Eklipsea astro bat -edo honek igortzen duen argia- aldi baterako zeruko beste gorputz baten atzean ezkutuan geratzen denean gertatzen da. Eklipsea osoa (astroa erabat estalita geratzen denean) edo zati batekoa (astroaren zati bat baino ezkutatzen ez denean) izan daiteke.
- Eguzki eklipsea. Eguzkiaren eta Lurraren artean Ilargia jartzen denean gertatzen da. Ilargia aurrean dela ezin dugu Eguzkiaren argia ikusi.
- Ilargi eklipsea. Eguzkiaren argia ez da Ilargira iristen, Lurra jarri delako Eguzkiaren eta Ilargiaren artean .
Argi urtea
Argi-urte bat argi-izpi batek batez besteko eguzki-urte betean egiten duen distantzia da. Argiak segundoko 300.000 kilometro egiten dituenez, hori hamar bilioi km segundokoren baliokide da. Unitate hau izar-arteko distantziak neurtzeko erabiltzen da soilik.
Argi urtea
Argi urtea. Argi izpi batek urtebetean egiten duen distantzia da. Argiak segunduko 300.000 km egiten dituenez, urtean 10 bilioi km dira. Unitate hau izarren arteko distantziak neurtzeko bakarrik erabiltzen da.
Lurra ez dago erdian
Aintzinan, Eguzkia Lurraren inguruan biraka zebilela uste zen. Nicolas Copernico poloniar astronomoak liburu bat argitaratu zuen 1543 urtean, non gure planeta Unibertsoaren erdigunea ez zela azaltzen zuen. Bere teoriak ez zuen ohiartzun handiegirik lortu, baina urte batzuk geroago, Galileo Galileik espazioa begiratzen hasi zen teleskopio batekin. Italiar zientzialari honek Copernicoren teoriak berreskuratu zituen eta planeta guztiak, Lurra ere, Eguzkiaren inguruan biraka zeudela baieztatu zuen.
Planeten orbitak
Planeta guztiak abiadura berdinean biraka egiten ez dutenez, bakoitzak bere orbita ibiltzeko denbora ezberdinak erabiltzen ditu. Marte, Lurra antzekoa dena, 687 egun ematen ditu; Merkurio, Eguzkitik hurbilen dagoena, 88 egun ematen ditu; eta Pluton, urrunago dagoena, 248 urte.
Teoria heliozentrikoa
Antzina, Eguzkia Lurraren inguruan biraka zebilela uste zuten. Nicolas Copernico poloniar astronomoak liburu bat argitaratu zuen 1543 urtean, eta bertan, gure planeta Unibertsoaren erdigunea ez zela azaltzen zuen. Urte batzuk geroago, Galileo Galileik espazioa begiratzen hasi zen teleskopio baten bidez. Italiar zientzialari honek Copernicoren teoriak berreskuratu zituen eta planeta guztiak, Lurra barne, Eguzkiaren inguruan biraka zebiltzala baieztatu zuen.
Planeta guztiak abiadura berdinean biraka ez dabiltzanez, bakoitzak bere orbita egiteko denbora bat behar du. Martek, Lurraren antzekoa bada ere, 687 egun behar ditu; Merkuriok, Eguzkitik hurbilen dagoenak, 88 egun ematen ditu; eta Plutonek, urrunen dagoenak, 248 urte.
