Lurra planeta
- GRAFIKOA: Laburpen-taula
- INFOGRAFIA: Lurraren egitura
Lurra unibertsoan
Lurraren sorrera Eguzki-sistemari lotua dago. Teoriarik onartuena gure eguzki sistema jatorrizko masa nebular erraldoia osatzen zuten gasen kondentsazio azkarra eta hozte mailakatuari zor zaiola adierazten duena da.
Hoztearekin batera Lurra osatzen duten elementuak beraien dentsitatearen arabera jartzen joan ziren. Mineralik astunenak barrualdean kokatu ziren eta nukleoa osatu zuten; eta elementurik arinenak gainazaleko geruzak osatu zituzten.
Forma eta mugimenduak
Lurrak forma ia esferikoa du, geoide bat da, poloetatik oso arinki zapala eta alde ekuatorialetik zabaldua.
Milurtekotan zehar gizakiek uste izan zuten Eguzkiaren mugimenduek sortzen zutela gau eta egunaren arteko alternantzia. Copernico eta Galileok frogatu zuten Lurra dela, eta ez Eguzkia, bi mugimenduren bidez mugitzen dena:
- Errotazio-higidura: lurrak bere gain biratzen du Mendebaldetik Ekialdera, erlojuaren orratzen zentzuaren kontra. Higidura hau egiten 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo ematen ditu, eta honek egiten du eguna eta gauaren arteko aldaketa.
- Traslazio-higidura: lurrak Eguzkiaren inguruan 365egun, 6 ordu eta 9 minututan elipse bat burutzen du, ekliptika izena duen plano batean. Lurraren ardatzaren inklinazioak eragiten du eguzkiaren errainuek urtean zehar indar gehiago edo gutxiagoz eragitea lurralde zehatz batean, egunen eta gauen arteko ezberdintasun bat sortuz eta urtaroak mugatuz. Ekuatorean ez dago horrelako aldaketarik.
Lurraren ardatza eta errotazio-higidura.
Lurraren Zatiak
Lurra hiru geruzetaz osatua dago: litosfera, atmosfera eta hidrosfera eta organikoa den beste bat, biosfera, etengabeko erlazioan.
- Atmosfera lurra inguratzen duen gas eta hautsez osatutako geruza da. Arnasketa biologikoa eta uraren zikloa baimentzen ditu. Airea proportzio uniformeko gas-nahasketa bat da %78 nitrogeno, %21 oxigeno eta %1 bestelako gasak.
- Hidrosfera lurreko uren multzoa da. Egoera solidoan (izotza), likidoan (ur kontinental eta ozeanikoak) edo gaseosoan (atmosferako lurrina) agertzen da.
- Litosfera lurraren geruza solido kanpokoena da.
- Biosfera aurreko hiru geruzak kontaktuan jartzen direneko azala da eta bertan ematen dira izaki biziak egon daitezen baldintza beharrezkoak.
Barruko egitura eta osaketa
Geologo eta geofisikoek lurraren barruko irudi bat osatu dute, hiru zati zentrukide handi bereizten dituzte bertan:

- Nukleoa: alde zentrala, 2.900km-ko sakonera batetatik zentroraino hartzen duena. Dentsitate handiko elementu mineralez osatua dago, hauen artean nagusi dira burdina eta nikela. Bere konposaketak nife izena jasotzen du.
- Mantua: nukleoa inguratzen du, bolumenaren %84 eta masaren %69 hartzen ditu. Perioditek osatzen dute. Nukleotik, Gutenbergen etendurak bereizten du. Bi azpigeruzatan banatzen da: goi mantua, 70 eta 700 km lodiera bitartean, eta barruko mantua 700 eta 2.900km lodiera bitartean
- Lurrazala: denetan arinena, mantuaren material dentsoarenaren gainean dago. Bi azal mota dago:
- Azal ozeanikoa, haitz dentso, basikoetaz osatua, lodierako sei km ingurukoa. Sima izena hartzen du.
- Azal kontinentala, granito-motako haitz arinez osatua, hogeita hamabost eta berrogei kilometro bitarteko lodiera du. Sial izena hartzen du
Azala, mantuaren gaineko alde fluidoaren gainetik mugitzen diren hainbat geruza tektonikotan banatua dago. Hauen mugimendu eta igurtziek lurrikara eta sumendien erupzioak sorten dituzte.
Lurraren neurriak
Nicolas Copernico
(1473-1543) "De Revolutionibus orbium caelestium" liburuarekin kosmologia heliozentrikoa sistematizatu zuen eta formulazio matematikoa eman zion. Eguzkia unibertsoaren erdigunea zela eta lurrak bere inguruan zein bere ardatz propioaren inguruan biratzen duela baieztatzen zuen.
Ekuatoreko diametroa
:
12.756 km.
Poloen arteko diametroa
:
12.713 km.
Ekuatoretik zirkunferentzia
:
40.076 km.
Poloetatik zirkunferentzia
:
39.742 km.
Masa
:
5.854 trilioi tona.
1.083 bilioi km3.
Azalera
:
510 milioi km.2.
Hiztegia
Biotopoa Lurraren zati mineral eta ez-organikoa da.
Biozenosia lurraren zati bizi eta organikoa da.
Biozenosi eta biotopoaren baturak lurreko Ekosistema ezberdinak osatzen ditu.