Lurrazalaren irudikapena
- GRAFIKOA: Kontinenteen banaketa
Koordenatu geografikoak
Gainazal batean puntu baten kokapena zehazteak koordenatu izenaz ezagututako erreferentzia-sistema bat eskatzen du. Koordenatu-ardatz bat osatzeko, definitu nahi den gainazalaren gainean irudizko lerroen sare bat osatzen da. Lurraren kasuan lerro horiek paralelo eta meridianoak deitzen dira.
- Meridianoa bi poloak zeharkatuz lurra inguratzen duen edozein lerro zirkularra da. Zero meridianoa Greenwich-ko meridianoa da.
- Paraleloek lurra inguratzen dute ekialde-mendebalde zentzuan eta lurraren errotazio-ardatzarekiko elkarzutak dira. Zero paraleloa ekuatorea da.
Koordenatu sistema honetan puntuen kokapena latitude eta longitude kontzeptuetan oinarritzen da. Bi neurri hauek graduetan neurtzen dira, ekuatoretik eta Greenwich-ko meridianotik hasita, hurrenez hurren.
- Latitudea: lurreko puntu bat eta ekuatorearen arteko distantzia da. Ipar edo Hegoaldea izan daiteke.
- Longitudea: lurreko puntu bat eta zero meridianoaren arteko distantzia da. Mendebalde edo Ekialdea izan daiteke.
Proiekzioak
Lurra gorputz esferiko bat da, beraz plano batean bere irudikapena egiteko proiekzioa izeneko prozedura matematiko bat behar da. Mapa-motaren arabera aplikatzen diren proiekzio-mota ezberdinak daude. Ohikoenak dira:
- Azimutal edo laua: irudia bi poloetako batean erdigunea duen zirkulu baten gainean proiektatzen da. Maparen ertzera hurbiltzen garen neurrian gainazala deformatzen du.
- Kanebas: irudia lurrarekiko tangente edo sekantea den irudi konplexu baten gainean proiektatzen da. Kontinenteen tamaina erlatiboaren eta hauek bereizten dituzten distantziaren ideia zehatza ematen du, nahiz eta etenaldiak egon daitezkeen.
- Zilindrikoak: irudia lurraren gainazalarekiko tangentea edo sekantea den zilindro baten gainean irudikatzen da. Poloen inguruetan tamainaren deformazio nabariak sortzen ditu, baina norabideak zehatz mantentzen ditu.
- Konikoak: kasu honetan planoa kono tangente edo sekante baten gainean proiektatzen da. Tamaina eta distantzia erlatiboak mantentzen ditu, baina lurraren proportzio mugatuen irudikapena besterik ezin du egin.
Mapa-motak
Gaur egun aldaera kartografiko oso zabal bat dugu eskura. Gainazal beraren itxurak aldaketa handiak izan ditzake mapa batetik bestera, irudikatu nahi denaren arabera.
Orokorrean ondoko mapa motak existitzen dira:
- Geografikoak: arruntenak dira. Lurraldearen ezaugarri fisiko edo/eta politikoak adierazten dituzte. Sinbolo konbentzional sorta bat erabiltzen dute, hala nola sestra-kurbak, ibaiak, errepideak edo trenbideak adierazten dituzten lerroak; tinta eta itzalak lurraren garaiera adierazteko; edo koloreak herriak bereizteko.
- Topografikoak: mapa geografikoen mota berezi bat osatzen dute. Lurrazalaren zati zehatz baten mapa oso zehatzak dira. Hauetan, lurraren erliebea irudikatzen da.
- Tematikoak: irudikaturiko lur-eremuaren alderdi zehatz baten inguruko informazioa ematen dute. Adibidez: populazio-dentsitatea, errepideak eta komunikazio-loturak, fluxuak, puntuak, eremu magnetikoa, tenperaturak eta euriak, ekonomi aktibitatea, gertakizun historikoa… Mota mugagabeak daude.
Mapen elaboraziorako lurreko lana erabili da tradizionalki, baina gaur egun metodo honek aireko argazkien eta satelite bidez lortutako irudiengatik ordezkatua izatera jotzen du.
Bi mapa eta proiekzio-mota ezberdin. Goian: itsaslasterren aurkezpenaren adibidea; behean: munduko altzairu ekoizpenaren adierazpena.
Kartografia »»Kontinenteen jitoa
Alfred Wegener geofisikari alemanak, 1912an, kontinenteen jitoaren teoria proposatu zuen. Horren arabera, hasiera batean, masa kontinental guztiak batuta zeuden, Pangea deitutako masa bakar batean. Baina lurraren mugimendu zentrifugoaren indarrak plaka horiek hautsi egin zituen, eta, milioika urteren poderioz, egun plaka kontinentalak direnak sortu ziren. Plaka kontinental horien talkatik sortzen dira mendiak eta gaur egungo mendikateak.
Claudio Tolomeoren mapamundia
Gure garaiaren hasieran egina, Claudio Tolomeoren mapamundiak greko eta erromatarren ezagutza geografikoak laburtzen ditu. Bertan zehaztasunez agertzen dira Mediterraneoko kostaldeak marraztuak, hala nola Europako zatirik handiena eta Afrikako iparraldea.
Eskala
Gerard Mercator
(1512-1594). Matematikari eta geografo flandestarra, zientzia geografiko modernoaren sortzaileetariko bat kontsideratua. Itsas-mapetan edo beste batzuetan oraindik gaur egun erabiltzen den proiekzio zilindriko mota bat asmatu zuen.
Juan de la Cosa
(1449?-1510). Espainiar itsas-gizon eta kartografoa. Europa, Afrika eta Amerikako kostaldeetan ikerketa kartografiko garrantzitsuak burutu zituen. Mundu berrira Colonek egindako lehen espedizioan parte hartu zuen. Amerikako kostaldea irudikatuta agertzen den lehen maparen egilea izan zen.Plano baten tamaina zehazten duen erreferentzia konbentzional bat da. Bi zenbakien arteko erlazio bat bezala adierazten da. Horrela, 1:50 eskala batek adierazten du planoko neurketa-unitate bat (1 cm e.b.), errealitateko 50 unitateri (50 cm) dagokiola.
- Kanebas: irudia lurrarekiko tangente edo sekantea den irudi konplexu baten gainean proiektatzen da. Kontinenteen tamaina erlatiboaren eta hauek bereizten dituzten distantziaren ideia zehatza ematen du, nahiz eta etenaldiak egon daitezkeen.
