Kontinenteak
Lurren banaketa
Kontinenteek azaleratutako lurren batura dira. Ikuspegi fisiko batetatik, kontinenteak sei dira:
- Afrika.
- Ipar Amerika
- Hego Amerika.
- Antartida.
- Eurasia (Asia eta Europa).
- Ozeania.
Hala ere historiak eta banaketa politikoek tradizioz Europa banatutako kontinente bezala hartzea ekarri dute (nahiz eta benetan Eurasiako parte izan), bitartean Amerikak kontinente bakar handi bat balira bezala hartzen dira.
Masa kontinental handietaz gain, tamaina txikiko irla eta artxipelago anitz dago planeta guztian zehar sakabanatuak.
Erliebe kontinental motak
Erliebe kontinental motak ondorengo taldetan bana daitezke: mendiak, goi-lautadak, lautadak eta ibai-haranak.
- Mendiek garaiera handieneko eremuak osatzen dituzte. Malkartsuak izan ohi dira eta tontorra ez da izaten giza jardueretarako egokia. Altitudea eskualdeen arabera aldatzen da. Asian aurkitzen dira tontor altuenak, 8.000 metro baino gehiagoko gain askorekin, Hego Amerikako andeetako mendikateak jarraitzen diolarik. Europan eta Afrikan, hala ere, 3.000 metro baino altuago diren tontorrak ez dira ohikoak.
Everest mendia, bere 8.848 metroekin, Lurreko tontorrik altuena da.
- Muinoak tamaina txikiagoko eraketak dira, garaierako ehun eta berrogeita hamar eta seiehun metro bitartean eta mendiak baino malkar gutxiagorekin. Mendi eta Lautaden arteko igarotze guneak izan ohi dira, eta askotan nekazaritza eta basoen formakuntzarako egokiak diren lur eremuak osatzen dituzte.
- Lautadak beraien erliebe horizontalagatik eta ia elementu geografikorik ez izateagatik bereizten dira. Garaierako ehun eta berrogeita hamar metrotatik behera egon ohi dira. Lautadak orokorrean nekazaritzarako egokiak dira, eta beraz giza populazioaren kokapenerako.
- Goi-lautadek antzeko ezaugarriak dituzte baina seiehun metrotatik gora ere aurki daitezke.
- Ibai haranek etengabeko ureztaketa duten arro handiak osatzen dituzte, eta beraz oso emankorrak dira. U edo V itsura izan dezakete kasuen eta higadura motaren arabera. Ibai-haranak historian zehar zibilizazio nagusien jaiolekua izan dira.
Munduko irla nagusiak
Afrika: Madagaskar.
Amerika: Baffin, Ellesmere, Victoria,Ternua, Kuba, La Española, Puerto Rico, Groenlandia.
Asia: Sri Lanka (Zeilan), Celebes, Filipinak (Luzon eta Mindanao), Sumatra, Java, Borneo,Taiwan (Formosa), Japonia (Hokkaido, Honshu, Shikoku eta Kyü-Shü), Sakhalin
Europa: Islandia, Britainia Handia, Irlanda, Sizilia.
Ozeania: Ginea Berria, (Hego eta Ipar) Zeelanda Berria, Tasmania.
Alde ezegonkorrak
Nahiz eta lurrak itsura solidoa izan, benetan inguru dinamiko bat da, geruza tektonikoen mugimenduari lotutako lurrikara eta sumendien erupzioek sarri astintzen dutelarik. Planetako lurralderik ezegonkorrenen artean San Andres faila, Erdialdeko Amerika, Pazifiko Suzko Gerrikoa, Rift harana Afrikan eta Himalaiako mendilerroa daude.
Mendilerro nagusiak eta garaiera altuenak
Asia
· Himalaia:Everest mendia (8.848m), K2 (8611m).
Hego Amerika
· Andeak:
Aconcagua (6.960 m.),Ojos del Salado (6.893 m).
Ipar Amerika
· Alaskako mendikatea::
McKinley (6.194 m).
· Mendi Harritsuak:
Elbert (4.399 m).
· Sierra Madre: Afrika
Orizaba (5.700 m).
Kilimanjaro (5.895 m).
Atlas:Tubkal (4.167 m).
Europa
· Kaukaso:Elbrus (5.642 m).
· Alpeak:
Mont Blanc (4.807 m).
· Pirinioak:
Aneto (3.404 m).
