GEOGRAFIA

«« Itzuli

Atmosfera

Hiztegia

Alisio: gainazaleko haizea, gune subtropikaletik ekuatorera jariatzen dena.

Antizikloia: beheranzko aire masen ondorioz sortzen den presio altuko gunea. Erlatiboki egonkorra da, tenperaturen gorakada sortzen du eta eurite urriak.

Borraska: goranzko aire masei zor zaien presio baxuko eta ezegonkortasun handiko gunea. Haize gogorrak, ekaitzak eta euriak dakartza.

Zikloia: depresioa.

Kontra-alisio: ekuatoretik polotara, ekialderako desbideratze batekin (Coriolis efektua) darion altuerako haizea.

Depresioa: ekaitz gogor.

Etenunea: frontea.

Coriolis Efektua: lurraren errotazioak haizearen zirkulazioan duen eragina. Ekialderako desbideratze bat sortzen du.

Isobara: presio bereko guneak mapa batean irudikatzeko erabiltzen den marra.

Frontea: norabide zehatz batean mugitzen den aire-masa. Hotzak, beroak, edo mistoak (okluituak) izan daitezke.