Klimak (I)
- ANIMAZIOA: Presio atmosferikoa
- TEST: Egia edo gezurra?
- TEST: Gezi bidez lotu
- EXTRA: Klimaren erlazioa landaretza, lurra eta ibaiekin
Klima beroak
Klima beroak planetako banda ekuatorial, tropikal eta subtropikaletan kokatzen dira batez ere, eguzkiak indar handia egiten duelako gune hauetan, non gure izarraren errainuek modu ia elkarzutean eragiten duten atmosferan, honek berotze handiago bat dakarrelarik.
Munduko klima beroak
Orokorrean klima bero mota hauek existitzen dira:
- Klima ekuatoriala, beroa eta oso euritsua urte guztian zehar. Eguzkitu handiak eta hezetasunez kargatutako haize alisioen talkak mugatzen dituzte ezaugarri hauek. Ekuatore inguruaren berezkoa da: Afrika zentrala. Amazonia, Indiako hegoaldea, Indotxina, Pazifikoko irlak.
- Klima tropikal hezea: berotsua, urtaro euritsu eta lehorrarekin. Ekuatore eta tropikoen arteko lurraldetan kokatzen da: Hego Amerika, Sahara azpiko Afrika, India eta Ozeano Pazifikoa.
Basamortuko klimak
Basamortuko klimak klima beroaren muturreko mota bat dira. Euriaren egote ezagatik ezaugarritzen dira eta eguna (oso beroa) eta gauaren (hotza, baita izoztuak ere) arteko tenperatura aldaketengatik. Hala ere desertu hotzak ere badaude (Asia zentrala, Patagonia eta Afrika), zeintzuen eguneko tenperaturak ez diren horren beroak.
Hainbat dira klima-mota hau sortzen duten arrazoiak:
- Kontinentalitatea, edo itsasotik urruntasuna (ez kasu guztietan).
- Ingurunearen hezetasun txikia.
- Hodeien existentzia eza.
- Eguzkitu handia.
Afrikako Sahara desertuan duna-zelaia.
Desertuko klima tropikoen eta gune epelen arteko guneen berezkoa da: Sahara, Ipar Ameriketako erdiko gunea, Hego Amerikako hegoaldeko muturra, Hego-mendebaldeko Afrika, Asia zentrala eta Australia.
Basamortuko klimadun guneak.
Hiztegia
Klima: Atmosferaren batezbesteko egoera leku batetan.
Eguraldia: Atmosferaren egoera leku eta une zehatz batetan.
Tropikoak
Bi lerro tropikal daude Ipar eta Hego 23º paraleloan kokaturik hurrenez hurren. Ipar tropikoa Cancer tropikoa deitzen da eta hegoaldekoa Capricornio tropikoa. Tropikoek eguzkiak, urtean birritan, bobedaren zenita edo puntu gorenekoa zeharkatzen duen gunea definitzen dute.
Munduko basamortu nagusiak
Afrika:
Kalahari.
Sahara.
Amerika:
Mojave.
Patagonia.
Sonora.
Asia:
Arabiarra.
Gobi.
Kara Kun.
Takla-Makan.
Thar.
Hareazko basamortu handia.
Victoria basamortu handia.
