GEOGRAFIA

Klimak (II)

Gune ekuatorialak eta tropikaletik urrunen dauden lurraldeetan eguzki-errainuek zeharka jotzen dute planetaren gainazalean, beraz, eguzkitzea txikiagoa da eta klima ez da horren beroa. Egoera honek gune polarretan du bere muturra, bertan argiak ia modu tangentzialean jotzen duelarik.

Klima epelak

Klima epeleko bi gerrikoak eragin subtropikaleko lurraldeetatik ia zirkulu polarretaraino hedatzen dira. Oinarrian hiru klima epel mota daude: Ozeanikoa, kontinentala eta mediterraneoa.

Klima ozeanikoak edo epel-hezeak itsasoaren hezetasunaren eragina jasotzen du, zeinak ondorengo ezaugarriak mugatzen dituen:

  • Urte guztian zehar eurite garrantzitsuak.
  • Urtaroen arteko ezberdintasun nabariak. Uda leuna eta hezeak eta negu hotzak. Bi trantsizio urtaro: udaberria eta udazkena.

Klima kontinentala edo epel-lehorrak ez du itsasoaren eraginik, beraz bere ezaugarriak ezberdinak dira:

  • Eurite garrantzitsuak udazken eta udaberrian, neguan elurteak eta uda lehorra.
  • Urtaroen arteko ezberdintasun handia. Uda beroa eta negua oso hotza. Udaberri eta udazken leunak ditu ere.

Mediterranear klima itsas eragina duten eskualde epelen tipikoa da: Mediterraneoa, Kaliforniako kostaldea, Txileko erdigunea, eta Australiako hegoaldea.

  • Uda beroa eta nabarmenki lehorra eta negu leuna.
  • Euriteak udazken eta udaberrian.

Klima epeleko eskualdeak.

Klima hotzak

Klima hotzak zirkulu polarren barrualdean ematen dira. Tenperaturak oso hotzak dira ia urte osoan zehar (-70º arte muturreko kasuetan), eta bakarrik udan ematen da nolabaiteko beroketa, izan ere eguzkia zenbait hilabetetan egoten da guztiz gorde barik. Hala ere, tenperaturek oso gutxitan gainditzen dituzte 10º. Euriteak gutxi dira eta elur forman izaten dira.

Eskualde hotzetan uraren parte handiena izoztua dago. Izan ere, bi eskualde polarrak bakoitza bere ozeanoaz inguratuta daude (Glaziar Artikoa eta Glaziar Antartikoa hurrenez hurren) zeintzuen gainazalaren parte zabal bat izotz kasko iraunkor batez estalita dagoen.

Mendiko eskualdeak eta klima hotzeko guneak

Mendiko klimak

Mendiko klima, klima hotz modu berezi bat da, garaiera handiko eskualdeetan kokatzen da, lurraren edozein lekutan.

Klima mota honen ezaugarriak orokorrean klima hotzarenaren berdinak dira: tenperatura baxuak ia urte osoan zehar, eta eurite gutxi, nahiz eta eskualdearen arabera neguan zehar elurte garrantzitsuak gerta daitezkeen. Uda leunak.

Lurreko mendi eskualde nagusiak Himalaya eta erdiko Asian, Rift afrikar eskualdean eta Ameriketako mendebaldea zeharkatzen duen mendilerro handian kokatzen dira (Ande-Mendi Harritsuak).

Hiztegia

Estatu Espainiarreko iparraldeko paisaia epel-hezea.

Anplitude termikoa :
Urtaro bakoitzean tenperatura ezberdintasuna. Aldaketa handiek erregulazio termikoaren gabezia adierazten dute, batez ere hezetasun txiki bati zor zaiona, sikuagoak diren gune kontinentaletan gertatzen den moduan.

 

Txinako klima

Klima epel-heze mota berezi bat da, eurite nagusiak udan jasotzeagatik bereiztua. Baso itxien sorrera errazten du eta landatzeko oso emankorrak diren lurren ezarrera. Klima hau Txinako hego-ekialdea. Japoneko hegoaldea, Australiako ekialdea, Rio de la Plataren inguruko lurren eta estatu batuen alde hego atlantikoaren tipikoa da.

 

Zirkulu polarrak

Tropikoak bezala, zirkulu polarrak lurraren gainazalean irudikatutako lerro irudizkoak dira. Zirkulu polarrak ekuatorea tropikoetatik bereizten duen distantzia berdinera daude gradutan. Zirkulu polar artikoak iparraldeko eremu polarra definitzen du, hego poloa antartikoko zirkulu polarrak inguratzen du.

 

Hiztegia

Bankisa: ozeano Artiko eta Antartikoa estaltzen dituen izotz kaskoa. Bere mugak urtaroaren araera aldatzen dira eta udan heltzen da bere neurri minimora.

Iceberg: udako beroaldi laburrean bankisatik askatzen den izotz bloke handia. Noraezean flotatzen duten ur izoztuko benetako mendiak dira eta nabigaziorako benetako arrisku bat suposatzen dute.