Landaredia
Ekuatoriala eta tropikala
Lurreko eskualde beroak (6. gaia ikusi) tenperatura onek, argitasuna eta euri oparotasunak mesede egindako aniztasun begetal handia erakusten du.
- Ekuatoreko landaredia oso dentso eta era askotarikoa da. Modu naturala oihan birjina deitzen da eta estratotan banatzen da: Belarrak, zuhaixka eta zuhaitzak, azken hauek ugarienak izanik, lurrean gutxi den eguzki argia hartzeko duten erraztasuna dela eta. Landareak hosto iraunkorrekoak dira eta gaizki adaptatzen dira aldaketetara. Bigarren mailako basoa gizakiaren jardueraren ondoren birsortutako oihana da eta espezie dibertsitate txikiagoa du.
- Landaredia tropikala geroz eta irekiagoa den baso bat da, argitsuagoa eta beraz landare baxuen (zuhaixka eta belarren) aberastasun handiagoarekin. Desertuarekin mugan, landaredia belarkaretara murriztu daiteke (belardi eta sabanak), noizbehinkako zuhaitz eta zuhaixkekin. Hostoa galkorra edo arantzatsua izan ohi da garai lehorrean ur galerak ekiditeko.
Gune elkorrak
Basamortuko eremuetan landaredia eskualde horietako baldintza klimatiko gogorrak jasatera egokitu behar da. (6. gaia ikusi) Horregatik agertzen dira beraien barruan ura gordetzen duten landare xerofitoak, tamaina txikikoak, arantzadunak eta gogorrak. Basamortuetan ez dago zuhaitzik eta landare handi bakarrak, oso sakabanatuta dauden kaktus espezie batzuk dira.
Gune epelak
- Baso epel-hezea: eskualde ozeanikoen tipikoa. Hosto erorkorreko espezie hostotsuak dira nagusi, hala nola haritza eta pagoa. Belar edo zuhaixkez osaturiko azpiko estalki txikia dute.
- Taiga edo konifera basoa: eskualde kontinental eta mendikoen ezaugarria. Hotza eta garai lehorrean zehar ur ezari adaptatutako espezie bakarraz osatutako lur eremu handiak.
- Mediterranear basoa: zurezko zuhaitz eta zuhaixketaz osatua, lurruntzetik babestutako hosto iraunkor eta gorrekoak. Udako lehortea ondo jasaten dute eta tenperatura zein hezetasun aldaketari ondo egokitzen dira. Espezie ezaugarriak artea, olibondoa eta artelatza dira. Mediterranear klimara adaptatutako konifera barietate asko dago ere.
Pagadia
Mendiko landaredia
Mendiko basoek mendien magala betetzen dute garaiera bateraino eta batez ere gune baxuetan hostotsuez osatua dago eta gune altuagoetan koniferez. Mendien tontorrek baso bat mantentzeko, hotz, lehor eta eguzkitsuegiak, zurezko zuhaixkak aurkezten dituzte, zeintzuk, mendiko larreak osatzen dituzten gune garaienetan. Gailurretan baldintzak horren txarrak dira ezen gehien jota liken eta goroldio mota batzuk existi daitezkeen bakarrik.
San Lorenzo De la Mugako larrea, Girona.
Formazio begetal moduak
Zurezkoak: Zuhaitz eta zuhaixkak. Lurreko alderdi gehienetan dagoen landaredi naturala, basamortuko edo estepetako guneetan izan ezik.
Belarkarak: Tamaina txikiko belar eta zuhaixkak. Batzutan gizakiaren ekintza osteko basoaren degradazioaren ondorio.
Basamortukoak: Klima oso bero eta lehorren zein klima oso hotzen tipikoak. Likenak (gune polarrak), Kaktuska eta arantzadun belar txikiak (basamortu beroak)
Landarediaren eragina ingurunearen gain
Landaredia beste izakiak mugitzen diren ingurunea osatzen duena da. Landarediak animaliei elikadura eta babesa ematen die eta gizakiaren elikadurarako oinarria osatzen du. Landaretzaren zapuzketa askotan laborantzak, industriak eta hiriguneak ezartzeko ezinbesteko prozesua izaten da baina beste kasu batzutan nolanahiko suntsiketak kalte handiak ekartzen ditu ingurugiroan.
Mendi eskualeetan altueraren arberako landarediaren banaketa
0-500 m (1):
Pinuak, mediterraneoko zuhaitzak,
zuhaixkak, belarkarak.
500-1.000 m (2):
Pinuak, hostotsuak, belarrak.
1.000-1.500 m (3):
Pinuak, belarrak.
1.500-3.000 m (4):
Mendiko koniferak, mendiko
zuhaixkak, belarkarak.

