GEOGRAFIA

Munduko inguru naturalak (I)

Erliebe- eta klima-ezberdintasunek planetako eskualde bakoitzaren ezaugarriak zehazten dituzte eta inguru natural ezbedinen osaketa bideratzen dute. Inguru hauetariko bakoitzak ekosistema mugatu bat da, bere berezko fauna eta landarediaren espezie bereziekin.

Tropikalarteko gunea: Oihana eta sabana

Tropikoen artean dagoen lur eremuak, Lurreko ekosistema aberats eta oparoenetariko batzuk gordetzen ditu. Orokorrean bi gune handi bereiz daitezke: gune ekuatoriala eta tropikal hezea.

  • Gune ekuatoriala: klima bero eta euritsukoa (6. gaia ikusi), aniztasun biologiko handiarekin. Aldakortasun biologiko izugarria duten oihan handiz estalia dago (9. gaia ikusi). Bere trinkotasunaren ondorioz, oihaneko biztanleak batez ere hegaztiak, ugaztun txikiak, narrastiak eta intsektuak dira.

    Oihanetan komunitate primitiboak bizi izan dira, ingurugiroarekiko adeitsuak eta guztiz egokituak. Gaur egun, ordea, baso hezeak gizateriarentzako baliabide iturri bat dira eta honegatik egurra, mineralak eta laborantzarako lurrak eskuratzeko ustiatuak izaten ari dira neurri handi batean. Eskualde birjinen esplotazioak larritasun ekologiko handia suposatzen du, izan ere baso tropikalen suntsiketak ondorioak izan ditzake planeta osoko ekosisteman.

  • Gune tropikal hezea: beroa eta bi urtaroekin, hezea eta lehorra (6. gaia ikusi). Soilguneak dituen basoz estalia egon ohi da eta bertan larreak eta sabanak osatzen dituzten espezie belarkarak dira nagusi. Gune zabal bat denez, tamaina handiko animaliak bizi daitezke bertan eta seguruenik lehen gizakien kokalekuak izan zen.

    Historikoki sabanak abere-herriek okupatu izan dituzte, nahiz eta gaur egun nekazaritzako gune garrantzitsuak izan. Hala ere klima aldaketaren ondorioz (12. gaia ikusi) eta nekazaritza estentsiboaren ondorioz, larreak basamortutze-prozesu motel baina geldiezin bat bizitzen ari dira, batez ere Sahara azpiko Afrikan.

Baso tropikala.

Estatu Batuetan, Colorado ibaiaren basamortuko gunea.

Gune tropikal lehorra

Klima bero eta euriterik gabeko gunea da (6. gaia ikusi), honegatik landaredia eskasa eta oso moldatua da (9. gaia ikusi), gauza bera gertatzen da faunarekin, narrasti, intsektu eta ugaztun batzuez osatuta dagoena.

Gizakiarentzako eskualde txar bat da, oasietan ezik, non nekazaritza landu daitekeen. Nahiz eta aurkako baldintzak egon, herri asko bizi izan dira basamortuetan abereentzako larre eskasak erabiliz eta batez ere antzinako bide komertzialak erabiliz.

Gaur egun basamortu batzuk mineral eta erregai fosilen erauzketarako iturri bihurtu dira eta produkzio guneen inguruan oso kontzentratua dagoen populazio-hazkuntza bat bizi dute.

Higadura

Higadura gainazal baten xahutze iraunkorra da, agente higatzaileen eraginaren ondorioz. Hauek ura eta haizea dira nagusiki, nahiz eta bizi-jarduerak, gizakiarena batez ere, higadura-maila bat sortzen duen. Higadura, baldintza normaletan ingurugiro naturalen parte da. Baina higadura handiko kasuak daude ere (uholde-euriteak, landare-estalkiaren galera), beste kalteen artean, basamortutzea errazten duen lurraren galera bat sortzen dutenak.

Munduko larre-gune nagusiak

Afrikar sabana: afrika kontinentearen parte handi batetik zabaltzen da, Sahararen hego mugatik behera dauden eskualdeetatik eta Hego Afrikako eskualdetan.

Ipar Ameriketako larre handiak: AEBn erdiko erresuman kokatua, Lurreko eremu landu garrantzitsuenetarikoa da.

Hego Ameriketako panpak: argentinako erdigunea.

Asia zentraleko larreak: herri nomada abeltzainak bizi diren larre-eremu izugarri handiak.

 

Hiztegia

Aldaketa klimatikoa: mundu mailako klima aldatzeko prozesua, berotegi efektuko gasak atmosferan pilatzearen ondorioz. Gas hauek industrian eta hirietan petrolio eta ikatzaren eratorkinen erretzeagatik sortzen dira.

Erregai fosila: aitzinako hondar organikoen metatzetik datorrena, petrolioaren modura.

Basamortutzea: emankortasun galera eta euriteen gutxitzeko prozesua. Lehen bizitzeko egokiak ziren eskualdeak desertu bilakatzen ditu.

Aniztasun biologikoa: eskualde zehatz batean dagoen animali eta landare espezien aniztasuna.

Oasia: basamortu baten erdian kokatutako eremu emankorra. Bere emankortasuna lur-azpitik datozen putzu edo ur iturri naturaletan oinarritzen da.