«« Itzuli
Munduko inguru naturalak (I)
Euskadiko Naturgune Babestuak
Ekainaren 30eko 16/1994 legeak, Euskadiko natura zaintzeari buruzkoak, zehaztutako helburuak eta baldintzak betetzen dituzten leku horiei eskaini behar zaien babesa arautzen du. Gune guzti horiek Natur Gune Babestuen Sarea osatzen dute (ENPs). Natura Zaintzeko Aholkularitza Kontseilua, Naturzaintza, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza sailaren mendekoa, gai horri buruzko kontsultarako eta laguntzarako erakunde kolegiatua da.
Biasteriko urmaelak, Araba.
ENP Sarean barneratuta dagoen azalera 57.805 ha-koa da, eta horrek gure erkidegoko azalera osoaren %8 esan nahi du. Gaur egun, Sare hori 7 natur parkek, 5 biotopo babestuk eta 25 zuhaitz berezik osatzen dute.
Parke naturalak:
Gipuzkoa: Aiako Harria, Pagoeta eta Aralar.
Araba eta Bizkaia: Gorbeia eta Urkiola.
Araba: Izki eta Valderejo.
Biotopo babestuak:
Gipuzkoa: Inurritza eta Leitzaran ibaia.
Bizkaia: Itxina eta San Juan de Gaztelugatxe.
Araba: Laguardiako urmaelak.
Aipamen berezia merezi du Urdaibaiko Biosfera Erreserbak. Bizkaiko kostan dago eta nazioarteko garrantzia duen eremu hezea da, hegazti migratzaileen hibernatzeko lekua delako. Unescok Biosferaren Erreserba titulua eman zion, 1984an. Bere legea du (5/1989 Legea, Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeko).
