Munduko inguru naturalak (II)
Gune epela
Gune epelek giza jardueraren garapenerako baldintza egokienak betetzen dituzte. Hala ere, gune epela ez da eskualde homogeneo bat, izan ere eskualde arteko ezberdintasun garrantzitsuak aurkezten ditu. Jarraian ikus ditzakegu:
- Gune epel hezea edo ozeanikoa: erliebedun eta klima leuneko gunea da (7. gaia ikusi) emankortasun handia ematen duten eurite ugariekin. Landaredia nagusia hostotsuen basoa da, zuhaixka gutxiduna (9. gaia ikusi). Fauna anitza da, batez ere hegazti eta ugaztunez osatua.
Mota honetako guneak dira gaur egun lurrean jendeztatuenak eta bertan hiri zein industriaren gune nagusiak.
- Gune epel lehorra edo kontinentala: klima aurrekoa baino muturragokoa da (7. gaia ikusi). Konifera basoa da nagusi, nahiz eta hostotsuak ere egon (9. gaia ikusi). Fauna eskualde ozeanikoaren antzekoa da.
Gizakiaren ezarrerarako gune ona da ere eta kasu askotan kostatik hurbil dauden gune industrializatuen jarraipen bat dira, nahiz eta orokorrean hauen populazio dentsitatea pixka bat txikiagoa izan.
Eskualde epeletan beraien artean pagadi eta estepa-guneak bezain ezberdinak diren paisaiak aurki daitezke.
- Mediterranear gunea: klima epela (7. gaia ikusi) eta landaredia zuhaixka- edo xerofilo-motakoa da (9. gaia ikusi). Fauna ugaria da, nagusi direlarik ugaztunak, hegaztiak eta narrastiak. Erliebea gune kontinentaletan eta ozeanikoetan baino malkartsuagoa da.
Mediterranear klimako eskualdeetan jaio ziren mendebaldeko zibilizazio nagusiak, eta gaur egun ere, gune oso jendeztatuak dira eta jarduera ekonomiko zein industrial bizia izaten jarraitzen dute. Hala ere, basamortutzearen fenomenoak (12. gaia ikusi) eragin handiagoa du eremu honetan, urtearen parte batean ematen den lehortasun atmosferikoa dela eta.
- Klima txinatarreko gunea (heze epela): (7. gaia ikusi) ekialdeko zibilizazioak garatu zireneko gune emankor eta aberatsak dira.
Gaur egun mota honetako eskualdeak planetako jendeztatuenak dira eta mailaz mailakako hazkuntza industrial bat bizi dute.
Mendiak
Mendiko eskualdeek ezaugarri bereziak aurkezten dituzte, beraien kokaleku geografikoaz independenteki:
- Izaera malkartsua, giza mugimendu eta jarduera zailtzen duena.
- Klima gogorra (7. gaia ikusi).
- Oxigenoaren kontzentrazio txikiagoa.
- Eguzki-erradiazio handiagoa.
- Egokitutako landaredia (9. gaia ikusi).
Gizakia mendiko eskualdeetan ezartzea ekidin du eta gaur egun ere gune hauetako biztanle kopurua oso txikia da. Mendiko guneak planetako eskualde atzeratu eta txiroenen artean kokatzen dira eta salbuespenak salbu, jarduera ekonomiko nagusia iraute-abeltzaintza da komunitate tradizionaletan (Tibet, Nepal, Peru).
Hala ere neguko turismoak sarrera ekonomiko iturri garrantzitsua suposatzen du Europa eta Estatu Batuetako mendi eskualde batzuentzat.

Poloak
Gune polarrak dira seguruenenik Lurreko baldintza gogorrenak dituztenak:
- Klima oso zorrotza (7. gaia ikusi).
- Landaredia eskasa (9. gaia ikusi).
- Batez ere itsasoan bizi den fauna oso egokitua.
Gune polarretan bizi diren gizakiak Groenlandian eta Europa eta Amerikako iparraldean kontzentratzen dira. Komunitate txiki eta tradizionalak dira, ehiza eta gaur egun turismoaz bizi direnak.
Antartida (63.gaia ikusi) kasu berezi bat da. Gizakiak kolonizatu barik dagoen kontinente bakarra da eta, gaur egun ere, existitzen diren finkapen bakarrak populazio ez iraunkorreko base zientifiko txikiak dira. Eskualde honetan ez dago jarduera ekonomikorik (bidai turistiko gutxi batzuk ezik) Antartikoko tratatuaren hitzarmenengatik, zeintzuen helburua lurralde birjin handi hau biosferaren erreserba biologikoan bihurtzea den.
Lurralde hotzak, mendiak eta poloak ez dira giza bizitzarako egokiak.
Eskualde epelak
Gune ozeanikoa: Zentro eta Ipar Europa, Hego Afrikako eskualdeak, Australiako ekialdea eta Ipar Amerikako mendebaldea.
Gune kontinentala: Errusiako eskualde zentrala, Ipar Amerikako erdi eta iparra.
Mediterranear gunea: Mediterraneo itsasoaren ingurua, Japoneko hegoaldea, Afrikako hegoaldea, Australiako hego ekialdea, Zeelanda Berria, Kalifornia, Txileko hegoaldea.
Klima txinatarreko gunea: Txina hegoaldeko kostaldea, ekialdeko Australia, hego ekialdeko Afrika, Estatu Batuak, Río de la Plata.
Poloetako lurraldeen gaineko subiranotasunari buruzko erreklamazioak
Artikoko lurraldeak: gune artikoaren lurraldetasunak ondo definituak daude. Errusia, Kanada eta Estatu Batuen (Alaska) lurraldeez gain, zirkulu polar artikoaren barruan masa kontinental nagusia, Groenlandia irla, Danimarkarena da. Suedia, Norvegia eta Finlandiak ere bere lurraldea dute zirkulu polar artikoaren iparraldera.
Antartikoko eskualdeak: nahiz eta Antartikoa lurralde internazionala izan, subiranotasunaren inguruko erreklamazioak daude. Argentina, Txile, eta Erresuma Batuak Antartikoko penintsularen kontrola eskatzen dute. Frantzia, Estatu Batuak, Norvegia eta Austriak barruko lurralde zabalak eskuratzeko borrokatzen dute. Badaude ere, Erresuma Batuak, Norvegia, Frantzia, Australia eta Hegoafrikar Errepublikak aldarrikatzen dituzten irla eta artxipelago batzuk ere.