GEOGRAFIA

Ingurugiroa eta gizakia

Gure planetak ingurugiro multzo orekatu bat osatzen du, zeinetan elementu guztiek beraien artean elkar eragiten duten, gizakia barne. Hala ere, giza jarduerak, gure espeziearentzako erosotasun eta garapen handiago bat lortzera jotzen duena, ez desiratutako bigarren efektu moduan, ingurumenaren degradazio prozesu bat lortu du, guneen arabera nabarmenagoa dena.

Inguruaren eraldaketa eta kontserbazioa

Gizakia ingurugiroaren parte da. Baina bere aktibitateak aldaketak sortzen ditu. Inguru naturala inguru gizatiar batetan bihurtzeak ondoko pausoak jarraitu ditu:

  • Nekazaritza eta abeltzaintzaren deskubrimendua. Elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta paisaian aldaketak.
 

Laborantzen hedadurak aldaketa sakonak eragiten ditu paisaian.

  • Gizakiaren biziraute gaitasuna handitzen duten aurrerapen zientifiko eta teknikoak.
  • Mota guztietako obren burutzea: eraikinak, bideak, kanalak, zubiak eta abar.
  • Industrializazioa, XVIII. mendetik aurrera ematen da eta ingurugiroan aldaketa erradikal bat eragiten du planeta mailan.
  • Hazkunde demografikoa aurreko puntuek errazten dute, gizakia lurralde berriak kolonizatzera behartuak daude eta bere onura propiorako aldatzen dituzte lurralde berriak.

    XX mendearen bukaeran, munduko populazioak 6.000 milioi biztanle gainditu zituen eta ia planeta osoa betetzen du. Basoak mozten dira egurra eta laborantza-lur berriak lortzeko eta lur-azpi zein itsasoko baliabideak laster agortzea egingo duen neurri batean esplotatzen dira. Jarduketa guzti hauen ondorioa planetako ekosistemen eraldatze orokor bat izan da, izan ere giza aktibitatea, epe luzera Lurreko bizitza manten dadin mehatxu bat bihurtu da.

    Ingurunearen zaintzea, beraz garapen jasangarri erritmo bat heltzeko bide bakar moduan inposatzen da. Horrela, gizakiaren zabalkundea baimenduko da gure planetaren ekosistema totalaren ezaugarri den oreka ekologikoa arriskuan jarri barik.

Ingurunearen Degradazioa

Ia giza aktibitate orok aldatzen du ingurunea eta degradazio maila bat sortzen dute. Hala ere, batzuk bereziki garrantzitsuak dira:

  • Nekazaritza eta abeltzaintza: basoen galera, higaduraren hazkundea eta oxigeno produkzioaren murriztea. Landaredi eta fauna naturalen desagertzea. Lursailen zatiketagatik ikus-inpaktua.
  • Arrantza: itsas espezie anitzen zenbakizko murriztea edo desagertzea.
  • Baliabideen ustiaketa: lurraren higadura, lurraren eta lur-azpiaren kutsatzea.
  • Industria: uren eta atmosferaren kutsatzea, euri azidoa, berotegi efektuko gasak.
  • Energia produkzioa: ikus-inpaktua, kutsadura atmosferikoa (zentral termikoak), lurreko ekosistemen suntsiketa (presak), erradiazio eta oso arriskutsuak diren hondakinen produkzioa (zentral nuklearrak).
  • Urbanizazioa eta azpiegiturak: paisaiaren eraldatzea, ekosistemen galera, obra anitzengatik lurraren higadura, uren eta atmosferaren kutsadura eta hondakinen kopuru handien sorrera.
  • Gudak: ingurugiroaren aldaketaren ikuspegitik gutxi hartu dira kontutan. Gatazka belikoek kalte ekologiko handiak sortzen dituzte batez ere arma kimiko edo nuklearrak erabiltzen direnean.

Ingurugiroko arazoak

Gure munduak bere ekosistemetan aldaketa erradikal baten mehatxupean dago. Kausa nagusiak ondokoak dira:

  • Ur geza eta itsasoko uren kutsadura: jarduera industrial eta hiriek sortua.
  • Airearen kutsadura: industria eta kotxetatik datorrena. Berotegi-efektuko gasen sorrerak berotze orokorreko arriskua dakar berarekin eta mundu mailan klima alda lezake.
  • Ozono geruzaren suntsitzea: gas industrial zehatz batzuen jariaketaren ondorioa da. Atmosferaren geruza honen galerak lurra eguzkiaren errainuen aurkako babesik gabe utziko luke.
  • Basoen suntsitzea: landaredia naturalaren galera, berotze orokorrari lotua, desertuaren aurrerapen azkar bat baimentzen du.
  • Giza hondakinak: zaborren pilatzea hiri modernoen arazo larri bat da.
  • Biodibertsitatearen ezabatzea: aniztasun biologikoaren galerak ekosistema orokorra txirotzen du eta gizateria baliabide garrantzitsu asko gabe uzten du.

Stockholmeko Konferentzia

Stockholmeko Konferentziak azken adierazpen bat onartu zuen, natura artatzeko eta espezieak eta giza eskubideak babesteko 26 printzipioz eta 103 gomendioz osatua; garapenerako eta ingurumenerako politikak elkarrekin txertatzea bultzatu zuen, garapena modu jasangarri batez sustatzeko asmoz, eta Ingumenerako Nazio Batuen Programa (PENUMA) ezarri zuen.

 

Hiztegia

Berotegi- efektua: Atmosferak eguzkiaren beroaren parte bat gorde dezan egiten duen mekanismoa. Gas kutsatzaile zehatz batzuen isurtzeak prozesu honen efikazia handitzen du eta klima alda dezakeen planetaren berotze bat sortzen du.

Euri azidoa: Gai kutsakorren prezipitazioa, batez ere sufrezko dioxidoak eta nitrogenoa. Hauek lurraren azidotasuna handitzen dute eta landarediaren heriotza dakarte, gainera eraikinak hondatzen dituzte.

 

Garapen jasangarria

«Garapen jasangarri» moduan aldi berean baliabide naturalak mantenduz, aurrerapen teknologiko eta zientifikoarekin zein hazkuntza ekonomikoarekin jarraitzea posible dela defendatzen duen teoria ezagutzen da. Oinarrian giza garapena eta ekosistemen mantentzearen arteko oreka baten bilaketa da, beharrezkoa bada bereziki mingarriak diren produkzio moduak baztertuz.

 

Energia gastua

Ingurunearen degradazioaren kausetariko bat gizarte industrializatuetan egiten den energiaren gehiegizko gastua da. Energia produkzioa oso kutsakorra da, hortaz energiaren erabilera zentzudun bat egitea, xahutzea ekidinez, ingurunearen kontserbazio hobe bat izan lezake ondorio gisa.