Munduko populazioa
- TEST: Egia edo gezurra?
- TEST: Gezi bidez lotu
- GRAFIKOA: Munduko lurralderik jendetsuenak
- EXTRA: Euskadiko Biztanleria
- EXTRA: Giza populazioaren eboluzioa
Biztanleriaren dinamika
Jatorriko garaietatik, gizakien kopuruak handitzera jo du. Egoera normaletan, hazkuntza demografikoa oso geldoa izan ohi da, izan ere elikagaien eskuragarritasuna, osasun baldintza eta aurrerapen medikuen araberakoa da.
Garapen zientifikoak baldintza horiek hobe ditzake (eta hala egin du). Elikagaien produkzio handiago batek populazio handiago bat mantentzea baimentzen du. Aurkikuntza medikuek (eta batez ere bakunek) eta osasun egoera hobeek pertsonak luzaroago bizi daitezen egiten du.
Jaiotza eta heriotza-tasak
- Jaiotza tasa: leku eta denbora zehatz batean, dagoen populazio totalaren eta bertan ematen diren jaiotzen arteko erlazioa da. Orokorrean milakotan adierazten da (‰).
- Heriotza tasa: leku eta denbora zehatz batean, dagoen populazio totalaren eta bertan ematen dira heriotzen arteko erlazioa da. Orokorrean, ere, milakotan adierazten da (‰).
- Populazioaren hazkuntza begetatiboa edo populazioaren hazkuntza naturala: jaiotza tasa eta heriotza tasen arteko ezberdintasuna da. Ehunekotan adierazten da (%). Orokorrean indize hau zenbaki positibo bat izaten da, nahiz eta gaur egun herrialde garatu batzuetan hazkuntza begetatiboak zenbaki negatiboak aurkezten dituen, honek dakarren populazioaren zahartze arriskuarekin.
Populazio dentsitatea.
Populazioaren eztanda mundiala
Historian zehar giza populazioak hazkuntza iraunkor baina geldo bat izan duela esan daiteke. XVII. mendeko industria iraultzak, aurrekaririk gabeko azkartasuna izan zuen hazkuntza demografikoa erraztu zuen garai baten hasiera suposatu zuen. XX. mendean zehar, munduko populazioa horren abiada handian hasi zen, ezen populazio eztandaz hitz egiten hasi baitzen.
Elikagaiak produzitzeko tekniken garapena XX. mendeko hazkuntza demografikoaren arduradun zuzena da.
Gehiegizko eta azkarregia den hazkuntza demografikoak arazo garrantzitsuak ekar ditzake:
- Gosea.
- Txirotasuna.
- Lur falta.
- Baliabideen ahitzea.
- Kutsadura.
- Guda, miseriaren eta gizarte ezberdintasunen ondorio moduan.
Populazioaren hazkuntzari ematen zaion irtenbide bat jaiotzeen kontrola da, Txina eta beste herrialde batzuetan jadanik inposatu dena. Baina bere eraginkortasuna mugatua da eta pertsona bakoitzak nahi bezainbeste seme izatearen eskubidearen mehatxu bat suposatzen du.
Nahiz eta gaur egun joera orokorra hazkuntza izan, aldakuntza demografikoak eskualde batzuetatik besteetara ezberdinak dira. Horrela, munduko eskualde batzuk hazkuntza tasa oso handiak dituzte (Asia, Afrika, Latinoamerika), bitartean, Europa, Ozeania eta Ipar Amerikako eskualde garatuetan, populazioa gelditzera edo jaistera jotzen du.
Hirietako masifikazioa populazio eztandaren ondorioa da.
Populazioaren zahartzea
Populazioaren zahartzea gaur egun nazio industrializatuenen arazo bat da. Bizi itxaropenaren luzatzea, jaiotzen murrizteari lotua, populazioa batezbestekoa geroz eta zaharragoa izan dadin egiten du. Honek arazoak sortzen ditu gizarte zerbitzuen mantentzean, lanean, eta abar.
Hiztegia
Bizi itxaropena: Herrialde baten biztanleak batez beste bizi diren urte kopurua. Emakumeon bizi itxaropena gizonena baino altuagoa da beti, urte batzuetan.
Populazio piramidea: Lurralde batetako populazioa adin eta sexuaren arabera grafikoki adierazteko sistema. Lerro horizontaletan antolatzen da, orokorrean bost urtetako taldetan, gazteenak behean eta zakarrenak goiko aldean. Lerroen gainjartzeak irudi piramidal bat sortzen du, baina herri garatuetan, populazioa zahartuta dutenak, piramideak txaratila forma hartu, erdigunean muturretan baino zabalagoa izanik.
