Jarduera ekonomikoak
Baliabideak eta populazioa
Baliabideak jatorri naturaleko lehengai iturriak dira. Elikagaiak zein geroago industrian erabili ahal izateko oso elementu material ezberdinak ematen dizkigute. Baliabide iturri asko dago:
- Baliabide mineralak: era askotarikoak dira, industria produkzioan eta energia produkzioan erabiltzen dira: metalak, lurrak, mineralak, petrolioa, ikatza, gas naturala eta abar.
- Energia- baliabideak: lur eremu zehatz baten banaketa fisikoaren araberakoak dira: presak eraikitzeko gune egokiak, haize konstantedun lekuak, gune eguzkitsuak, eta abar.
- Baliabide begetalak: elikadura eta industriarako erabiltzen dira: laborantzak, bilketa (trufak, onddoak, usain-belarrak…), ehun-zuntzak (kotoia), egurra, esentziak, produktu kimikoak.
- Animalia- baliabideak: batez ere janari moduan erabiltzeko, baina industrian ere badute aplikaziorik: abereak, ehiza, arrantza (ibaikoa eta itsasokoa), artilea, larruak, esperimentazio zientifikoa.
- Giza baliabideak: giza populazioa ere bada errekurtso bat. Eskualde bat bere biztanleen kopuru, lanerako gaitasun eta prestakuntzan oinarrituz garatzen da.
- Baliabide fisikoak: lurraren baldintzak, lurraren emankortasuna, klima, sarbideak, itsasoarekiko gertutasuna, osasungarritasuna, garapen teknologiko maila. Azken baliabide talde hau, zabala eta zorizkoa, teoria funtzionalisten ikasketa gai nagusia da.
Mendeetan zehar gizateriak eskuragarri zituen baliabideak erabili ditu eta ingurugiroarekin oreka bat mantendu du. Baina gaur egungo munduak, etengabeko hazkuntzan doan populazio bat jasaten du. Populazioaren tamaina hau dela eta, energia eta lehengai kopurua gainezkatzear dago eta produkzio zein banaketa sistemetan kolapsatzear daude. Izan ere, hornidurarik eza populazioaren proportzio handi batek bizi duen arazo oso larri bat da.
Tenerifeko Santa Cruz-en petrolio findegia. Baliabide naturalen eraldatzea giza jarduera nagusienetariko bat da.
Jarduera ekonomiko mota ezberdinak
Jarduera ekonomikoa mota askotakoa da eta erlazio ezberdinak ditu. Tradizionalki ekonomiaren banaketa sektoreka egin da:
- Lehen sektorea: lehengai eta elikagaien oinarrizko iturria. Meatzaritza, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza biltzen ditu. Lehen sektorearen nagusitasuna gutxi garatutako ekonomien ezaugarri da.
- Bigarren sektorea: lehengaien eraldaketarako jarduerak biltzen ditu (23. gaia ikusi). Industria, artisautza eta eraikuntza.
- Hirugarren sektorea: ekonomiaren goreneko funtzioak, baliabide naturaletan zuzenean oinarritzen ez direnak: Merkataritza, zerbitzuak (osasuna, garraioak eta abar), turismoa, banka eta finantza-jarduera. Munduko herrialde aberats eta garatuenetan sektore garrantzitsuena da. Are gehiago, herrialde hauetariko askok, ia baliabide naturalik gabekoak, hala nola Holanda, beraien bizi maila altua mota honetako jardueretan oinarritzen dute.
Informazioaren goreneko teknologia gaurko gizartean sektorerik dinamikoenetarikoa da.
Mundu sistema
XXI. mendearen hasieran munduko ekonomiak aitzindaririk gabeko erronka bat du aurretik: tradizioz lekuan lekukoak izan diren jarduera ekonomikoak zabalkundean dagoen merkatu global bati egokitzea. Hau da mundu sistema, mundu osoa hartzen duen produkzio eta elkartruke sare baten garapena, nazioen arteko ezberdintasunen gainetik eta mugak kontutan izan barik.
Prozesu hau agerian jartzen da espazio makroekonomikoen sorrerarekin, hala nola Europar batasuna, Mercosur eta antzeko beste batzuk. Produkzio bide, komunikazio sistema eta garraioen garapenak prozesu honentzako mesedegarriak izan dira.
Dena dela, oraindik daude ekonomia nazionalen babes neurriak, hala nola beste herrialde batzuen produktuen prezioa handitzen duten muga-zergak, zergak eta tasak. Munduko merkatu bakar baten sorrera oraindik errealitate izatetik urrun dago.Baliabide naturalen agortzea
Baliabide iturrien etengabeko ustiaketak beraien agortzea ekartzen du. Honen inguruko hainbat adibide dago: Ekialdeko Mediterraneoko lurrak, non gure zibilizazioa sortu baitzen, gaur egun gune ia basamortuak bihurtu dira. Tradizioz aberatsak izan diren arrantza-gune batzuk antzu geratu dira XX. mendean zehar. Edo Peruko urre mehatsak, beraien aberastasunagatik famatuak, XVII. mendean agortu ziren. Prozesu honek gaur egun jarraitzen du baina erritmo biziago batean, XX. mendean zehar bizi izandako populazioaren hazkuntzaren ondorioz. Baliabideen gestio egokia, hauen berritzea bermatuz, arazo honen irtenbidea izan daiteke. Irtenbide egokiena agian, zeren baliabide iturri berriak aurkitzea gero eta zailagoa baita eta aurkituz gero Lurraren agortze erabatekoa atzeratzea baino ez da lortuko.
Hiztegia
Herrixka globala: mugen ezabatzearekin eta sare telematikoei esker komunikazio iraunkorrean dagoen mundu bat definitzen duen terminoa da. Merkatu batu bat suposatzen du, pertsonen, merkantzien eta informazioaren zirkulazio askearekin. Internet bezalako sareek kontzeptu hau eskuragarri den errealitate bat bezala ezartzen lagundu dute.
Informazioaren autopistak: mundu osoa komunikatzen duten sare telematikoak. Gaur egungo munduan jarduera ekonomiko eta datuen transmisiorako tresnarik garrantzitsuak dira.