GEOGRAFIA

Mundu garatua eta mundu azpigaratua

Gaur egungo zibilizazioak bi munduren arteko banaketa argi bat aurkezten du: garatua eta azpigaratua. Lehenengoaren aberastasunak, baita xahubideak ere, bigarrenak bizi duen eskasia orokorrarekin kontraste egiten du. Egoera hau faktore sozial, politiko, ekonomiko eta historiko anitzen ondorioa da.

Garapenaren ezaugarriak

  • Industrializazioa: garapenerako lehen pausoa da.
  • Hirugarren sektorearen garapen handia (garraioak, osasuna…).
  • Barne Produktu Gordin handia.
  • Energia-kontsumo handia: bere ondorioak baliabideen ahitzea eta kutsadura dira.
  • Bizi-maila altua.
  • Populazioaren zahartzea.
  • Demokrazia liberalak: nahiz eta ezinbesteko baldintza bat ez izan, herrialde garatuenak, salbuespen barik, estatu demokratiko eta liberalak dira.
 

Automobil-azpiegitura handien eraikuntza, mundu garatuaren ezaugari ezberdintzailea.

Aberastasun-maila ezberdinak

Iparra (Europako herri industrializatuak, Estatu Batuak, Kanada, Errusia, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria) eta Hegoaren (beste herrialde guztiak) arteko sailkapen tradizionala ondo zehazteko, aberastasun-maila ezberdinak ezartzean, Nazio Batuak 1992an herrialdeak Giza Garapenaren Indizearen (GGI) arabera sailkatzea proposatu zuen.

Adierazle honek, aberastasuna sailkatzeko erabiltzen ziren balio klasikoak, ekonomikoak soilik, hala nola Barne Produktu Gordina (BPG), Per capita errenta (BPG zati biztanle kopurua), beste faktore kultural eta soziodemografikoekin konbinatuta, adibidez, jaiotzako bizi-itxaropena, eskolatze-maila, kulturaren eskuragarritasuna, eta abar.

BPGren erabilera soilak, ezberdintasun sozial handiak zituzten herrialdeak maila berean jartzea suposatzen zuen. Horrela, Arabiar Emirerri Batuak beraien per capita errentaren arabera munduko sailkapenean 4. lekuan agertzen dira, baina GGIaren arabera 45. lekuan daude, bitartean Kanada BPGn 8. da eta GGIaren arabera lehenengoa da.

Azpigarapenaren ezaugarriak

  • Industrien gabezia: industria-produkzioa oso txikia da eta izaera tradizionalekoa (artisautza). Dauden lantegi eskasak atzerriko enpresenak izan ohi dira, zeintzuk bertako eskulan merkeaz baliatzen diren.
  • Lehen sektorean oinarritutako ekonomia: biziraute-nekazaritza eta esportaziorako produktuen monolaborantzak (kakaoa, kafea, tabakoa, bananak), ordenarik gabeko, irregularra den eta aniztasunik gabeko ekonomia baten oinarria izaten dira.
  • Barne Produktu Gordina oso baxua.
  • Baliabideen eskasia.
  • Gobernu autoritarioak: nahiz eta ezaugarri orokorra ez izan, oso maiz gertatzen da. Askotan, txirotasuna diktaduren ezarrerarako hategia izaten da.
  • Ustelkeria orokortua: berme legalen ezaren ondorioa. Garapen ekonomikoarentzako galga garrantzitsua da.
  • Bizitza-maila baxua: Txirotasunak bizi-itxaropena murrizten du. Goseteak eta izurriteak maiz ematen dira herrialde hauetan.
  • Azpiegituren gabezia: baliabide ekonomikoen falta edo dauden baliabideen gestio txarraren ondorioz.
  • Jaiotza-tasa handia: famili plangintza eta kontrazepziozko metodoen inguruko informazio ezagatik eragina. Eztanda demografikoak gosete eta txirotasun arazoak handitzen ditu.
 

Munduko leku batzuetan aitzinako produkzio- eta garraio- bideak erabiltzen dituzte, egokiagoak diren sistemen gabezia dela eta.

Mundu bidegabea

Gaur egungo munduaren banaketak bidegabekoa den errealitate bat eskaintzen digu. Garatutako herrialdeen biztanleek, gutxi gora behera munduko populazioaren %20ak, aberastasun osoaren %82a dute. Beste biztanle guztiak, 5.000 milioi baino gehiago, geratzen den %18arekin moldatu behar dira, gainera hau ere ez da bidezko modu batetan banatzen.

Estatu Batuetako biztanle batek urtero Afrikako familia zabal bat denbora berdinean zehar mantentzeko behar adina energia gastatzen du. Ondorioa da herrialde batzuen aberastasuna besteen txirotasunean oinarritzen dela ematen duela. Arazo honen irtenbidea ez da erraza. Baina, lehen mundutik banakako neurriak har daitezke, hala nola hondakinen gehiegizko produkzioa murriztea, ez beharrezko gastuak murriztea, eta batez ere garatutako gizarteen ezaugarri den energiaren xahutzea ekiditzea.

Aberastasunaren banaketa irregularraren inguruko datu esanguratsu bat

Munduko biztanleriaren %20ak aberastasunaren %82a du.

1998an Nazio Batuek munduko aberastasunaren inguruko txosten bat aurkeztu zuen. Emaitza izugarria da: 250 pertsonek soilik, munduko aberastasunaren %50a zuten. Beste erdia horren irregularra den eskala batean banatzen zen geratzen diren sei mila milioi pertsonen artean.