«« Itzuli
Mundu garatua eta mundu azpigaratua
Hiztegia
Iparra: herrialde garatuak. "Hegoalde"ren kontrakoa da.
Lehen mundua: mendebaldeko herrialde garatuen taldea. Europa, Ipar Amerika eta Japonia hartzen ditu funtsean.
Bigarren mundua: lehen herrialde sozialistak deitzen ziren modua: Sobietar Batasuna, Txina, Kuba, eta ekialdeko Europa. Sobietar erregimenaren erorketaren ondoren, "bigarren mundu" terminoa ia ez da erabiltzen. Lehen komunistak ziren herrialde gehienak nazio garatuen taldean sartu daitezke.
Hegoaldea: herrialde txiroak. Hirugarren mundua: Munduko herrialde txiroenen multzoa. Afrikako zatirik handiena, Latinoamerikako herrialde gehienak eta Asiako zatirik nagusia hartzen ditu.
Laugarren mundua: 90. hamarkadan zehar hirugarren munduko herrialde pobreenak izendatzeko sortutako terminoa. Horrela, premia gorrian dauden herrien - adibidez, Burundi edo Haiti- eta txiro baina garapen maila bat duten herrien -Peru edo Vietnam kasu- artean bereizten zen.
