Nekazaritza-jarduera
- EXTRA: Hiztegia:
Nekazal eremua
Nekazaritza jarduerak lehen sektorearen barruan kokatzen dira (17. gaia ikusi), zeinek nekazaritza zein abeltzaintza biltzen dituen. Orokorrean nekazal lanak ondoko faktoreak hartzen ditu bere baitan:
Ehun-industriara zuzendutako kotoi bilketa Indian.
- Hirietatik aldendutako kokatze berezia eta populazio maila txikiarekin.
- Giza-kontsumorako landareen laborantza artifiziala.
- Gizakiarentzako erabilgarriak diren abereen hazkuntza.
Hala ere, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera ez da honetara mugatzen. Industriaren parte handi bat (kontserbagileak, kimikoak, ehungintzakoak…) neurri handi batean nekazal produktuen beharra dute. Beraz nekazal eremua ez dago benetan isolatua.
Nekazaritza eta abeltzaintzako faktore eta elementuak
Laborantzarekin lotutako jarduerak modu ezberdinetan sailka daitezke. Nekazal jarduerak definitzerako orduan ohiko irizpideak hauek dira:
- Klima eta erliebea: nekazaritza tropikala, oasi eta basamortu guneetakoa, mediterranearra, atlantikoa, gune hezetakoa, mendikoa…
- Bitarteko teknikoak: nekazaritza modernoa eta tradizionala.
- Produktibitate maila: laborantzak intentsibo eta estentsiboetan banatzen ditu.
- Landatutako landare mota: zereal lehorrekoa, mahastiak, fruta arbolak, baratzak, baso ustiaketak…
- Erregimen ekonomikoa: biziraute nekazaritza eta nekazaritza komertziala.
- Ureztaketa maila: lehorrekoak eta soro ureztatuak.
- Lurraren banaketa eta jabetza: latifundio eta minifundioa.
- Laborantza erregimena: monolaborantza eta polilaborantza.
Kautxua industriara zuzendutako nekazal produktuen adibide bat da.
Nekazal paisaiak eta laborantza motak
Klima eta erliebe mota bezainbeste nekazal paisaia dago. Ia Lurreko eskualde bakoitzak bere nekazaritza moduak definitzen dituen eta besteengandik ezberdintzen dituen ezaugarri bereziak ditu. Lurraren orografia, landaredia mota, erabilitako bitartekoak, horrek denak nekazal eremuaren definizioan eragiten du.
- Nekazaritza tropikala: orokorrean monolaborantza komertzial handitan banatzen da, hauek biziraute nekazaritzara zuzendutako lur sail txikiekin elkarbizitzen dira.
- Oasia: basamortuko lurretan ematen dira. Datil-palmondoa da zuhaitzik komunena, zenbait orturekin konbinatuta.
- Larreak: eskualde kontinentalen propioak, bere itsura Afrikako sabanaren tonu arreetatik, erdialdeko Europako zelaien berdera aldatzen da. Erabilpena batez ere abeltzaintzakoa da.
- Laborantza intentsibo modernoak, haztegi eta berotegiak: Produkzio komertzialera zuzenduak, lursail lau txiki edo ertainetaz osatuak egoten dira, eta bitarteko tekniko garrantzitsuak izaten dituzte. Berotegiak eta plastikopeko laborantzak ohikoak izaten dira muturretako klima (oso hotzak edo oso lehorrak) duten lur emankorretan.
- Laborantza estentsiboak: barruko eskualdeen propioak. Laborantza bakarrari zuzendutako lur sail lau edo erdi lauak. Oso ohikoa da zerealen laborantza estentsiboa.
- Lehorreko laboreak: ureztatzerik gabeko lurrak, itsura lehorrekoak eta hainbat laborantzei zuzenduak.
- Ortua: ureztaketa guneak, itsura emankorrekoak, askotan galeria-basoetaz zeharkatuak egoten dira, ur-lasterren inguruan.
- Arroz- soroa: ekialdeko eskualdeetako tipikoa. Etengabe urpean dauden gune zabalak betetzen ditu. Nahiz eta arroza lursail lauetan landatu ohi den, terrazak egiteak mendian ere ereitea posible egiten du.
- Baso-landaketak: egurraren produkzioari zuzenduak, bere itxura baso normal batena da baina zuhaitzak lerrokatuta agertu ohi dira landaketa sistema artifiziala dela eta. Abeltzaintzarekin bateragarria da.
- Fruta-arbolak, olibadiak eta larreak: zuhaitz landaketak izan arren, ez dute baso baten itxura zuhaitzak lerrokatuta daudelako eta elkarren artean banaketa handia dagoelako. Abeltzaintzarekin bateragarriak dira eta larrearen kasuan hau da bere etekin handiena.
- Mendiko nekazaritza: emankortasun gutxikoa, biziraute lursail batzuetara murrizten da eta larreak abeltzaintzarako erabiltzen dira.
Nekazaria tipula zelai batetan.
Hiztegia:
Polilaborantza: landare espezie ezberdinen ereitea (barazkiak, zereala, frutak…) lur eremu berdinaren barruko lursailetan.
Soro ureztatua: laborantzarako eremua sistema artifizialen bidez ureztatua (ubideak, ihinztadura, tanta-jarioa…). Balio handiko laborantza eta ortu komertzialetan erabiltzen da. Lurraren emankortasuna handitzen du.
Lehorreko laboreak: ureztapen artifizialik gabeko laborantza eremua, eurite naturaletaz hornitzen da. Zereal eta zuhaitzetako labore batzuen (olibondoak, fruta arbola batzuk, mahatsondoak) tipikoa da.
Aldaketa klimatikoa eta nekazaritza baliabideak
Mundu osoan eragiten ari den aldaketa klimatikoaren prozesuak nekazal eremuen produktibitatea gutxitzearekin mehatxatzen du. Prozesu hau, neurri handi batean hirietako kutsadurak eragina, ere bada basoak moztu izanaren ondorio. Elikagai produkzioan jaitsiera nabarmen batek ondorio larriak izango lituzke etengabeko hazkuntzan dagoen populazio batengan.
