GEOGRAFIA

«« Itzuli

Nekazaritza-jarduera

Hiztegia:

Nekazaritza komertziala: salmentara zuzendutako espezie begetalen laborantza.

Biziraute nekazaritza: hazkuntza modu tradizionala, hirugarren munduko parte handi batean oraindik erabilia, honen bidez nekazaria eta bere familiaren kontsumorako gaiak hazten diren.

Laborantza estentsiboa: lursail handietan egiten den laborantza, ustiapen txiki edo ertain batekin. Lehorreko zereal-eremuen tipikoa da.

Laborantza intentsibo: lursail txikietan eta etekin handiekin egiten den laborantzari esaten zaio. Bitarteko modernoak erabiltzen ditu.

Latifundio: jabetza erregimena zeinaren arabera lurra jabe gutxirena den lur sail handitan banatzen den.

Minifundio: jabetza sistema zeinaren arabera lurra sail txikitan banatzen den sail bakoitzak bere jabea duelarik.

Monolaborantza: balio ekonomikodun espezie bakarra lur sail handietan landatzean datzan laborantza mota. Eremu tropikaletan tipikoa da (kafea, kakaoa, tabakoa…)