GEOGRAFIA

Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa

Herrialde garatu eta azpigaratuen arteko ekoizpen ezberdintasun nagusia (18. gaia ikusi) teknologia berrien aplikazio mailen eta laneko irizpide ezberdinen erabilpenean datza.

Nekazaritza eta abeltzaintza herrialde garatuetan

Nekazaritza

Herri industrializatuetako nekazaritzak produktibitate oso handia du, nahiz eta populazioaren parte oso txiki bat okupatu (%5ren inguruan). Honek populazioarentzako elikagai merkeak izatea baimentzen du, hala nola, erabilera industrialerako edo esportaziorako nekazal produktuak izatea. Honetarako antolakuntzako, organizazio eta irizpide tekniko sorta bat aplikatzen dira.

  • Teknikoak:
    • Makineria: traktore, ereiteko makina, garia jotzeko makina, uzta biltzeko makinak,etab.
    • Hazien aukeraketa eta manipulazio genetikoa.
    • Bitarteko kimikoak: herbizidak, intsektizidak, ongarri kimikoak.
    • Beste sistemak: plastiko azpiko nekazaritza, negutegiak.
  • Antolatzaileak:
    • Laborantzen espezializazioa: izaera komertzialeko monolaborantzarako joera. Lurrak lantzea errazten du, etekin ekonomikoa handituz.
    • Nekazaritza agrikola eta labore moten planifikazioa: lurraren ezaugarri, uraren eskuragarritasun eta iragarpen metereologikoen arabera.
  • Juridikoak:
    • Lurraren jabetza erregimena: lursailen kontzentraziorako joera, horrela kostuak txikitzen dira eta produkzioa handitzen da.

Abeltzaintza

Abeltzaintza modernoak, nekazaritzarekiko bide paraleloa jarraitu du. Bitarteko tekniko eta antolakuntza sistemetan aldaketei esker, haragi, esneki, arrautza eta nekazal sektoretik datozen beste produktuen produkzio handiagoa lortu da.

  • Aukeraketa eta manipulazio genetikoa: etengabeko gurutzaketen ondorioz espezieak hobetzea baimentzen du. Teknika genetikoek prozesua azkartzeko balio dute.
  • Ukuilutzeratzea: aziendaren tamaina handitzea baimentzen du animalia asko azalera txikian elkartzean. Garraio gastuak murrizten ditu.
  • Elikadura artifiziala: eragozpen nagusia azken produktuaren kalitate galtzea da.
  • Abeltzaintzako prozesuen industrializazioa: jezteko makinak, arrautzen bilketarako etengabeko kateak, kamara hozkailuak, etab.

Nekazaritza eta abeltzaintza azpigaratutako herrialdeetan

Nekazaritza

Azpigaratutako herrietan nekazaritzak aitzinako lan moduak erabiltzen ditu, izan ere nekazariek, orokorrean, makineria eta teknologia modernoak erosteko bide ekonomikorik ez dituzte izaten. Bestalde herrialde hauetako gobernuek zailtasun handiak topatzen dituzte distribuzio, antolakuntza eta laborantza moduak aldatzea baimenduko duen nekazaritzaren eraldaketa egiterakoan.

Orokorrean esan daiteke herrialde txiroetako nekazaritzak ez dituela aplikatzen herrialde aberatsenetan nekazaritza eta abeltzaintzaren garapen maximoa baimentzen duten irizpiderik. Aitzinako nekazaritzaren ezaugarrien artean azpimarratzekoak dira:

  • Bitarteko teknikoak: animali trakzioa, erromatar goldea, gainezkatze bidezko ureztatzea (ubideak), ongarri naturala.
  • Organizazioa: lursail txikietan ematen den biziraute nekazaritza, monolaborantzetara dedikaturiko latifundioekin elkarbizitzan. Planifikazioaren gabezia totala.

Abeltzaintza

Bere egoera nekazaritzarenaren antzekoa da, herria askotan kontsumitu ezin daitezkeen animaliak egotea honen egoera larriagotzen dutelarik (txerria herri musulmanetan edo behia hindu erlijioko eskualdeetan).

  • Izaera estentsiboa edo transhumante: artzaintza tradizionalak animaliak etxeetatik kanpo mantentzen ditu, eta elikadura larre naturaletatik dator.
  • Abereen kalitate txikia: hautaketa gabezia eta gurutzaketen gestio oker baten ondorioz orokorrean.
  • Produktibitate eskasa: artzaintza naturalak ez du azienda handiak eratzea baimentzen, larre izugarri emankorretako guneetan izan ezik, eta animalien loditzea zailagotzen du.
  • Bitarteko teknikoen gabezia: hozkailu, garraiobide, eraldatze industriak, besteak beste.

Artzaintza transhumantea herri garatu batzuetan oraindik, hondar- moduan, ematen den jarduera tradizional bat da.

Manipulaziogenetikoaren eragozpenak

Teknika genetikoek animali eta landare espezieak hobetu dituzte, horrela elikagai kopuru handiagoa ematen dute, itsura hobea dute edo elikadura-propietate handiagoak dituztelarik. Hala ere, oraindik hasten dagoen zientzia honek bere arriskuak ditu. Batez ere teknika hauek erabiliz lortutako elikagai batzuk kontsumitzailean oraindik ezezagunak diren bigarren mailako efektuak izan ditzaketen beldurra dago. Bestalde kontsideratzen da teknika hauek erabiliz lortutako elikagaiek kalitate txikiagoa dutela zapore eta testurari dagokienez.

 

Hiztegia

Lursail kontzentrazioa: jabe berdinarenak edo ez diren lursail banatuak biltzea tamaina handiagoko batean. Hau egitea autoritate zibilari dagokio nekazari eremutan, zeintzuetan herentzien ondoriozko banaketen ostean, lurra oso sail txikietan banatuta geratu den.

 

Drogenhazkuntza hirugarren munduan

Nekazal produkzioaren zenbakitan kontutan hartzen ez den arren, egia da hirugarren munduko herrialde askok lursail handiak dedikatzen dituztela drogak produzitzera zuzendutako landareen hazkuntzari. Horrela Txina eta Asiako parte handi batean opioa (morfina, heroina), Afrikan eta Ertamerikan kanabisa (marihuana, haxix) eta Hego Amerikan koka landatzen da (kokaina).