Arrantza-jarduera
- LINK: Kanpo loturak (1)
Itsasoko baliabideak
Itsasoa gizateriarentzako baliabideen iturri ezinbesteko bat da. Pentsa daiteke arrantza dela ozeanoen ustiaketarekin lotutako jarduera nagusia. Baina benetan, itsas urek eremu askotan aplikagarritasuna duten posibilitate piloa eskaintzen dituzte, ez bakarrik izaera materialekoak. Itsasoaren gaitasunak modu orokor batean talde hauetan sailka daitezke:
- Elikagaiak: arrantza da seguruenik gizakiak ustiatu zuen itsasoaren lehen baliabidea eta oraindik gaur egun ezinbestekoa izaten jarraitzen du. Dena dela, itsasoan jatorria duten elikagaien produkzioa ez da arrainari mugatzen: Algak eta panktona herrialde askok pairatzen dituzten gose arazoak etorkizun batean arindu lezakeen gutxi esplotaturiko elikadura erreserba bat dira.
- Petrolio eta gasa: itsas hondoaren azpian kokatutako mehatokietan aurkitzen diren erregai fosilen erausketa (23.gaia ikusi) jarduera berri samarra da, baina hala ere, gaur egungo gizartearen baliabide energetikoen kopuru handia eskaintzen du.
- Energia alternatiboa: olatuen mugimendua edo marea-energia, etorkizunerako energia berriztagarri eta ez kutsatzaile iturri posible bat da. Horren inguruan egindako entseguak oso itxaropentsuak izan dira.
- Mineralak: itsas hondopean eta baita uretan disolbaturik, urre, iodo, edo sodio bezalako mineralen kantitate handiak daude. Aitzinako garaietatik gizakiak gatza atera du itsasotik geroago industria edo elikaduran erabiltzeko.
- Garraioa eta komunikazioa: ozeanoak mundu mailan merkantzia garraiorako bide nagusi dira. Itsas garraioari esker, ideiak eta zientzia zabaldu dira eta herri askok garatu dituzte beraien ekonomiak.
- Bizi-espazioa: itsasoa egonleku moduan balio dezake. Gaur egun badago lehen ozeanoa zegoen lekuetan aireporturik eta bestelako azpiegiturarik.
Mogáneko portua, Kanariak.
Itsasoaren ustiapena
Itsasoak eskaintzen dituen posibilitateak esplotazio-sistema bereziak behar ditu, izan ere oso bide berezia da eta gure izaera naturalekiko arrotza da. Esplotazio bakoitzak bere azpiegitura eta ekipoak behar ditu:
- Arrantza: itsasontzi bereziak, hozkailuak, sareak eta abar.
- Erregai fosilak: ur gaineko plataformak, petrolio-ontziak, itsasazpiko hodiak.
- Energia produkzioa: marea-energiarako turbinak, urpeko kableak.
- Mineralak: zundaketarako ur gaineko ekipoak, plataformak.
- Garraioa: merkantzia bakoitzerako edo bidaiarientzako espezializatutako ontziak.
- Telekomunikazioak: urpeko kableak.
Itsasoaren harraparitza
Itsas-baliabide guztien ustiapenek ezaugarri komun bat dute: harraparitza. Honek esan nahi du itsasoen ustiapena gehiegizko moduan egiten dela, ia kontrolik gabe eta baliabideen berriztatzean pentsatu barik. Hau, batez ere, legedi egokien faltagatik, itsas zabaleko jarduera kontrolatzeko zaitasunengatik eta baliabide asko eskumen zehatzik gabeko lekuetan egiten direlako ematen da.
Harraparitzaren ondorioak zenbait dira:
- Baliabideen agortzea: batez ere arrantza.
- Agortutako baliabideen ustiaketan inplikaturiko ekonomia sektoreen porrota.
- Kalte ekologikoak, batez ere dibertsitate biologikoaren galera eta ur zein kosten kutsadura.
Piszikulturaren garapenak (itsasoko eta erreketako espezieen hazkuntza) itsasoen agortzea gelditzen lagun dezake.
Ozeanoen kutsadura
Itsasoen ustiapenak dudarik gabeko onurak ekartzen dizkio gizateriari, baina jarduera horrek aspektu negatibo bat du: Kutsadura. Urtero, zaborren, hiri-hondakin eta industrialen, zein petrolio milaka tona isurtzen dira kontrolik gabe planeta osoko itsas uretan. Kutsadura mailaren hazkuntzak baliabideen ustiapena zailagotzen du (batez ere arrantza) eta horietako baliabide batzuk agortzeraino iritsi daiteke.
Hiztegia
Plankton: Ozeanoko uretako elikadura-katearen oinarria diren mikroorganismoak. Zooplanktona (animaliak) eta fitoplanktona (landareak) bereizten dira.
Itsasoarekin harremana duten industriak
Industria askok behar dute itsasoa beraien jarduera mantentzeko, (nahiz eta beraien ekintza ez den nahitaez kostaldetan burutu behar). Sektore ekonomiko hauen artean ontzigintza, kontserba-industria eta hondartza-turismoa azpimarratu behar dira.
Munduko arrantza-herrialde nagusiak
Txina: 24.433.000 tm.
Erusia: 9.412.000 tm.
Peru: 8.943.000 tm.
Txile: 7.591.000 tm.
Japonia: 6.758.000 tm.
AEB: 3.634.000 tm.
Norvegia: 2.398.000 tm.
Estatu espainiarra: 1.240.000 tm.
Arrain-sarden agortzeari lotutako arazoak
Elikadura-baliabideen agortzeaz gain, beste arazo larri batzuk daude ere: Itsas-industriak ez du zentzurik lehengaia desagertzen bada. Flotaren eta itsasketa ekipoen mantentzea garestia da eta enpresa askok porrot egin dezakete. Itsasoak zentzu askotan elikatzen gaitu: itsas ontzien eraikuntza eta konponketa, elikadura-industriak, garraioak… Arrantzaren jarduerak beherantza egiten badu, langabeziak familia askotan eragin dezake.
