Lehengaiak eta energia iturriak
Lehengaiak
Lehengaia deitzen da produkzio industrialaren bidez eraldatzen den edo energia sortzeko erabiltzen den sustantzia oro. Kontaezinak dira prozesu industrial guztien oinarri diren lehengai mota guztiak. Batzuk aitzinako garaietatik erabiltzen dira, beste batzuk, ordea, gaur eguneraino ezezagunak ziren aplikazioak dituzte.
Lehengaiak iturri animali (larruak, artilea, koipeak, elikagaiak,…), begetal (kotoia, liho,…) edo minerala izan daitezke. Azken hau da oparoena eta barietate izugarria du: erregaiak, metalak, eraikuntzarako materialak, produktu kimikoak, ura… Maila batetaraino naturako edozein produktu izan daiteke lehengai.
Meategi nagusiak
Lehengai mineraletatik gehiena meategietatik eskuratzen da, hau da, produktuaren kontzentrazioa esplotazio bat errentagarri izateko bezain handia den tokiak. Meategien banaketa irregularra da eta lehengai beste meategi mota daude, honegatik bakarrik garrantzitsuenak aipatuko ditugu:
- Metal astunak: lurraren gainazal osoan eskuragarriak. Burdina da garrantzitsuena (Txina).
- Metal preziatuak: Hego Afrika (urrea).
- Egurra: Iparraldeko basoak (Kanada eta Errusia) eta tropikalak (Brasil).
- Gas naturala: Iparraldeko Afrika, Iparraldeko Amerika eta Asia zentrala.
- Petrolioa: Pertsiar Golkoa, Karibe, Kaspiar Itsasoa, Indonesia.
- Ikatza: Hego Afrika, erdiko Europa eta Asia, Ipar Amerika.
- Uranioa: Ipar Amerika, Australia, Hegoaldeko Afrika.
Energia iturriak
Energia produkzio prozesuetako ezinbesteko bigarren osagaia da. Modu askotan lortu daiteke, nahiz eta gaur egun batez ere erregaiak erretzetik lortzen den. Energia iturri erabilienen artean hauek dira aipagarrienak:
- Erregai fosilak: petrolioa (22. gaia ikusi), ikatza, gasa eta neurri txikiagoan egurra. Motorretan, berogailuetan eta energia sortzeko (termoelektrizitatea) erabiltzen dira.
- Uranioa: bere fusioa elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.
- Hidraulikoa: uraren korronteen indarraz baliatzen da. Tradizionalki errotak mugitzeko erabiltzen zen, gaur egun energia sortzeko erabiltzen da (hidro-elektrizitatea).
Energia berriztagarriak
Aurrean deskribaturiko energien alde negatiboa garestiak direla eta ingurumena kaltetzen dutela da, gainera ahitu daitezkeen errekurtsoen menpe daude. Konponbide moduan, kutsatzen ez duten eta berriztagarriak diren, hau da, ahitzen ez diren, energia iturri batzuk daude. Horien artean aipagarrienak:
- Eguzki energia.
- Energia eolikoa (haizearena).
- Marea-energia (22. gaia ikusi).
- Energia geotermikoa, lurrazpiko geruza sakonen beroan oinarritua.
Munduko petrolio ekoizpena (tm milioietan).
Baliabideen banaketa
Naturak modu irregularrean banatzen ditu bere dohainak. Petrolioa adibidez, Pertsiar golkoaren inguruan, Karibean eta Kaspiar Itsasoan kontzentratzen da; Hego Afrikak urre, diamante, eta uranio erreserbarik handienak ditu; Ukraina edo Frantziak laborantzarako bereziki emankorrak diren lurrak dituzte. Baliabideen banaketa irregular honek gizakiaren garapena eta garapen ekonomikoa baldintzatzen ditu. Elikagai produkzio handiena duten eskualdeak dira populatuenak; baliabide gutxi baina baliotsuak dituzten eskualdeek populazio txikiagoa izan dezakete baina beharbada bizitza maila handiago bat eskuratuko dute.
Petrolioa bezalako lehengai batzuk, beraien meategietatik esplotazio guneetara hodi berezietatik eramaten dira, hala nola Iraneko petrolio-hodi hau.
Energiaren etorkizuna
Energia ekoizpena bere sorreraren arabera.
Gaur egungo energia baliabideen ustiaketak epe ertainera beraien ahitzea ekarriko du, horregatik beharrezkoa izango da energia eskuratzeko iturri berriak topatzea. Baliabide berriztagarriak, batez ere energia eoliko eta eguzkiarena, etorkizunerako apustu bat suposatzen dute. Beste aukera bat fusio hotza deiturikoa da, hau da, atomoaren fusioaren bitartez energia eskuratzea, prozesu berriztagarria da eta kutsadura gutxi eragiten du, baina oraindik gutxi garatua dago.
