GEOGRAFIA

«« Itzuli

Energia iturriak

Energia nuklearra

Energia nuklearra, erreaktore nuklear batean erregai jakin baten kate-fisioa (desintegrazioa edo dibisioa) eginez lortzen da. Erregaia normalean uranio-mineral aberastua izaten da.

Energia honen lehenengo erabilera garrantzitsua arma militar gisa izan zen, hain zuzen, Estatu Batuek Japoniaren kontra bonba atomikoa erabili zutenean. Energia nuklearraren erabilera zibila Estatu Batuetan hasi zen berrogeita hamarreko hamarraldian, lehenengo erreaktore nuklearra abiarazi zutenean.Fisioaren erreakzioa astiro eta modu kontrolatuan gauzatzen da.

Energia honen erabileraren kontrako mugimendu sozial ugari daude, zentral nuklearretan gerta daitezkeen istripuek sor ditzakeen arriskuengatik, 1986an Txernobilen (antzinako Sobiet Batasunean) gertatutako istripua kasu. Horrez gain, energia-mota horren beste eragozpen garrantzitsu bat bere produkzioan sortutako hondakin erradiaktiboak dira, oso arriskutsuak direlako.