Industria
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
- TEST: Egia edo gezurra?
- ANIMAZIOA: Automobil bat egiteko prozesua
- GRAFIKOA: Industria motak
- EXTRA: Industria euskadin
Industria-baliabideak
Industria funtsezko sektore ekonomiko bat da, izan ere bere eskuetan dago gure gizarteak behar dituen lanabes eta produktu guztiak fabrikatzea, arropa edo ontziratutako elikagaietatik, ibilgailuak edo konputagailuak arte.
Produkzio industrialaren osotasuna, baliabide industrialak, herrialde batetik bestera ezberdina da, eta beste adierazgarri batek ez bezala adierazten du nazio baten garapen-maila. Gaur egun, XIX. mendeko Industria Iraultzatik, industrializazioa aberastasunaren sinonimo da.
Kokapen industriala
Gaur egun industria ez dago modu homogeneo batean banaturik, gune berezi eta ondo definituetan kontzentratzen da. Industriaren kokapena elementu garantzitsua da, eskualde baten oparotasuna definitzen duelako. Faktore sorta batean oinarritzen da:
- Kapitalak: ezinbesteko baldintza da. Industria bat eraikitzeko dirua behar da eta horregatik Industria Iraultza eraginkorragoa izan da aurretik aberastasun-maila bat zuten herrialdeetan.
- Lehengaiak: prozesu industrialen oinarria dira. Tradizionalki lantegiak lehengaien eskurapen-lekuetatik hurbil kokatu izan dira, nahiz eta baldintza hori ez izan ezinbestekoa.
- Eskulana: langileen eskuragarritasuna ezinbestekoa da, hala nola beraien kualifikazioa. Herrialde jendeztatuenak eta hezkuntza hobea dutenak industria garatzeko erraztasun handiagoa dute.
- Komunikabideak: lantegiak ondo komunikatutako eskualdeetan kokatu ohi dira, orokorrean itsas portu edo ibai garrantzitsuetatik hurbil. Trenbidearen sorrera, XIX. mendearen garapenaren ikur nagusienetariko bat, industriaren garraio beharrei zuzenki lotua egon zen. Gaur egun, autopista eta autobiak lagundu duten errepide bidezko garraioarekin lehiatu behar du, batez ere 500 km baino gutxiagoko ibilbideetan
Aitzinako fabriketatik gaur egungo produkzio-sistema automatikoetara, teknologiak paper garrantzitsu bat jokatu du prozesu industrialetan.
Produkzio industriala
Pertsonok eguneroko bizitza eroso egiteko eta bizirautea segurtatzeko produktu asko behar ditugu. Horregatik industria-produkzioa oso aldakorra da eta eremu anitzak ukitzen ditu. Industria-jarduerak ondorengo sektoreetan bana daitezke:
- Erauzketa-industria: mehatzaritzaren sektorea hartzen du bere baitan. Dena dela, aditu askok mehatzaritza lehen sektoreko jarduera bat bezala hartzen dut (17. gaia ikusi) eta ez dute industria-jardueren barruan sartzen.
- Industria astuna edo lehen transformaziokoa: Iturburu minerala duten lehengaiak transformatzen dituzten lantegiek osatua dago, hala nola metalurgikoak, energetikoak eta abar.
- Ekipo-ondasunen industria: makineria eta osagaiak egiten dituzten fabrikek osatzen dute, hala nola automobilen fabrikazioa, erremintak…
- Erabilera eta kontsumorako ondasunen industria: kontsumitzeko prest dauden artikuluak produzitzen dituzten lantegiak dira, adibidez elikadura-industriak, farmazeutikoak edo ehungintza.
Eraldaketa eta berritze teknologikoa
Teknologia industria modernoaren ezinbesteko partea da. Gizarte tradizionalen beharrak murritzak ziren eta ez zuten aurrerapen handien beharrik. Baina gaur egungo gizartea, kontsumo maila handia da eta jardueren dibertsitate handia dituelarik ezaugarri garrantzitsu moduan, industria oparo eta eraginkorra behar du. Garapen teknologikoak lantegi modernoen etekin industriala handitzen du. Horregatik industrializazio-maila handiagoa da zientifikoki aurreratutako herrialdeetan.
Teknologiaren fenomenoaren esparru esanguratsuena industria informatikoarena da. Mende erdiko kalkulagailu astun eta geldoetatik 90. hamarkadako ordenagailu pertsonal eraginkorretara garatzea baimendu duten aurkikuntzen jarraipen azkarrek, herrialde garatuenetan bizimodua guztiz aldatu duen iraultza tekniko berri bat eragin dute.
Zentral nuklearrak energia-industriari aplikaturiko garapen teknologikoaren adibide gorena dira.
Industria ezberdinak sarritan poligono deituriko guneetan agertzen dira bilduta. Irudian zentral geotermikoa, industria kimiko sorta bati elkartuta Landarellon, Italia.
Muntaketa-katea
Henry Ford lantegian 1912an instalatutako muntaketa-katea benetako iraultza teknologikoa izan zen automobilaren industrian. Lehen langile bakar batek egiten zituen eragiketak dozenaka lanpostu desberdinetan banatu zituen. Hortaz, xasis bat muntatzeko batez besteko denbora 12 ordu eta 8 minutu izatetik, ordubete eta 33 minutu izatera igaro zen.
Industrializazioaren garai historikoak
Oinarrizko industria: oinarizko lanabesen fabrikazioa.
Artisautza: hainbat produkturen lanketa erdi industriala: Zeramika, ehunak, irina…
Fabrikazioa: industria Iraultzaren ostean sortzen da. Ondasun-mota askoren eskala handiko produkzioa, teknologiaren laguntzarekin.
Industrializazioa eta lan baldintzak
Munduan, industria-produkzioaren banaketa.
Industria Iraultzaren lehen momentuetan, lan baldintzak askotan penagarriak izaten ziren. Sindikatuen agerpenak (trade-unions), Ingalaterran lehenik eta gero mundu osoan, baldintza horiek hobetzea ekarri zuen, lanaldi laburragoak, soldata handiagoak, aseguruak, prestazio sozialak eta abar eskuratuz.
Hiztegia
Industria laguntzailea: handiagoak diren beste batzuen produkzioa osatzen duten industria txikiak.
Industria osagarria: industria laguntzailea.
Industria arina: kontsumorako ondasun ezberdinak egiten dituena instalazio txiki eta ertainetan, orokorrean gutxi kutsatzaileak.
Industria astuna: inbertsio handiak eskatzen dituzten tamaina handiko instalazioetan lehengaiak eraldatzen dituena. Metalurgiak adibide argi bat dira.
Industria petrokimikoa: industria kimikoen sektore berezia, petroliotik eratorritako produktuak sortzera erabilia.