GEOGRAFIA

«« Itzuli

Industria

Industria euskadin

XIX. mendearen bukaeratik, XX. mendearen hasiera arte, euskal ekonomiak industrializatze-prozesua bizi izan zuen, eta jarduera-sektore hori ekonomiaren eragile nagusi bilakatu zen, batez ere siderometalurgiaren industria. Gaur egun, ordea, zerbitzuen sektoreak sortzen du Euskadiko BPGaren % 50 baino gehiago. Azkeneko hamarraldietan industriak sasoi aldakorretara moldatu behar izan du hainbat arrazoi direla medio, egiturazko arrazoiengatik (birmoldaketa) nahiz egoeraren araberako arrazoiengatik (krisialdi ekonomiko puntualak).

Siderometalurgiaren industria, ontzigintza, metalezko transformatuak, makina-erreminta, automobilaren industria, paper-fabrika, industria kimikoak eta eraikuntza nabarmentzen dira, besteak beste. Lanbide heziketak, Euskadin tradizio eta babes handia duena, eskulan oso kualifikatuz hornitzen du industria. Hori lehentasunezko faktorea da hemengo industriaren produktuak munduko ia merkatu guztietan egoteko. Industriagune nagusiak eskualde handietan kontzentratzen dira: Bizkaian, Nerbioiko itsasadarrean eta Ibaizabalgo eta Nerbioiko haranetan eta Gipuzkoan, Donostialdean eta Oria, Deba eta Urola ibaien haranetan. Arabak ere Gasteizen, Laudion, Agurainen eta Amurrion dauzka industriaguneak.