GEOGRAFIA

Zerbitzuak

Zerbitzuen sektorea oso zabala da, jarduera ezberdinak biltzen baititu. Aitzinako garaietatik existitzen da baina garai modernoan lortu du bere garapen mailarik handiena, hala nola dibertsifikatze eta espezializazioa.

Zerbitzu kontzeptua

Produktu material batean konkretatzen ez diren eta beharrak asetzen dituzten jarduera produktiboaren parte bezala definitzen dira zerbitzuak ekonomian.

Zerbitzu enpresak bi oinarrizko motatakoak izan daitezke:

  • Publikoak: interes orokorreko aspektuak betetzen dituzte, hala nola garraioa, osasun zerbitzuak, nazioaren defentsa edo herritar segurtasuna.
  • Pribatuak: bere funtzioak zabalagoak dira gizakien beharren espektro guztia betetzen dutelako, administrazio publikoak ematen dituen zerbitzuen parte handiena ere hartuz. Zentzu honetan azpimarratu behar da zerbitzu asko aldi berean eman ditzaketela enpresa publiko, pribatu edo mistoak.

Garapen mailak

Zerbitzuen sektorearen indarra herrialde baten garapenaren adierazle on bat da (18. gaia ikusi). Aldi berean, herrialde baten aberastasunak eskuragarri diren zerbitzuen eraginkortasun eta barietatean eragiten du. Herrialde aberats eta pobreen arteko ezberdintasunak oso agerikoak dira zentzu honetan:

  • Nazio aberatsak: zerbitzu eskaintza zabalago eta hobe bat dute, publiko zein pribatua. Publikoak eraginkorrak dira eta sarritan estatuari onura ekonomikoa ematen diote. Pribatuei dagokienez, barne produktu gordinaren parte garrantzitsu bat suposatzen dute eta populazioaren parte handi bati lana ematen diete.
  • Hirugarren munduan, ordea, zerbitzuak arazo asko dituen gutxiengo sektore bat dira. Enpresa pribatuak gutxi dira eta zerbitzu publikoak oso eragin gabekoak dira, defizitarioak eta askotan ez dira ezta existitzen.

Gizarte zerbitzuak

Gaur egungo gizarteen lorpen handietariko bat, gutxienez gizarte aberatsetan, populazioaren segurtasuna eta ongizatea segurtatzera bideratutako gizarte zerbitzuen sare bat garatzearena izan da.

Salbuespen arraroak salbu, zibilizazio genienek ez zituzten eskala handiko gizarte zerbitzurik, nahiz eta bai egon erdeinatutakoei laguntza eta asistentzia eskaintzera dedikatutako instituzio publikoak. Dena dela kontsidera daiteke gizarte zerbitzuen ezarrera fenomeno moderno bat dela.

Gizarte zerbitzu mota asko daude. Garrantzitsuenen artean, beraien interes orokorragatik, azpimarratu beharrekoak hauek dira:

  • Osasuna: medikuntza asistentziarekin lotutako aspektu gehienak betetzen ditu, hala nola kontsultak, sendagaiak eta ospitalizazioa. Bere ezartze maila herrialde batzuetatik besteetara aldatzen da, gizarte segurantzako zerbitzu aurreratuenak mendebaldeko Europan kokatzen dira, Estatu espainiarra barne.
  • Hezkuntza: hezkuntza publikoa nahitaezkoa eta doakoa izan behar da adin batetaraino. Horrela populazio osoak kultura eskuragarri izan dezan bermatzen da.
  • Langabezia asistentzia: langabezian dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzen die eta baldintza batzuk betetzen dituztenei laguntza ekonomikoa eskaintzen die. Osasunaren kasuan bezala, zerbitzu mota hau herrialdeen arabera aldatzen da.
  • Pentsioak: merituen arabera edo babesgabetasun kasu zehatzetan ematen diren laguntza ekonomikoak dira. Horrela alarguntze, zurztasun, ezintasun eta erretiro pentsioak daude.
  • Benefizentzia publikoa: pertsona txiroenei laguntza eskaintzen die. Benefizentzia zerbitzuek ostatuak, arropa eta janari banaketa, laguntza ekonomikoak eta abar hartzen ditu bere barruan.

Bellvitge Príncipes de España ospitalea, L'Hospitalet de Llobregat, Bartzelona.

Zerbitzu publikoak

Tradizionalki Estatuak komunitatearentzako interesa zuten zerbitzu batzuk mantendu ditu bere kontrolpean, hala nola osasuna, trenbideak, polizia eta Ejertzitoa. Baina gaur sektore hauetariko batzuk egun pribatizatzera jotzen da, guztiz edo partzialki. Herrialde batzuetan bidesaria duten autopistak dira honen adibide. Segurtasun pribatuko enpresek, bere aldetik, poliziaren funtzio batzuk betetzen dituzte. Telefono bidezko komunikazioak eta osasun aseguruak fenomeno honen beste adibide bat dira.

 

Zerbitzuak Antzinatean

Zerbitzuen ugaritzea fenomeno berria den arren, beti existitu izan dira neurri handiago edo txikiagoan. Adibiderik hoberena aitzinako Erromatar Inperioan topatzen da. Erromako gobernuak, mendeetan zehar benefizentziako ospitaleak mantendu zituen. Diru publikoarekin mantentzen ziren eta txiroenen asistentzia medikua bermatzea zuten helburu. Gainera langabezia aseguru antzeko prestazio bat ere bazuten, Annona, lanik ez zutenen artean elikagaien (batez ere garia) banaketan zetzan.

 

Ongizatearen Estatua

Termino honekin munduko estaturik aurreratuenek zerbitzu sozialetan egiten duten inbertsio gogorra definitzen da. Ongizatearen estatuak, bere espresio gorenean, pentsioekin asetzen ditu, ezintasun, langabezia, alarguntze… kasu guztiak eta oinarrizko hezkuntza eta guztizko osasun asistentzia bermatzen dizkie herritar guztiei. Horrelako zerbitzuak ematea oso garestia denez, ongizate estatua oso ezberdina da herrialde batzuetatik besteetara. Horrela, batzuk osasun zerbitzu ezin hobeak dituzten bitartean, beste batzuk hezkuntza sistemei edo pentsioei ematen diete garrantzi handiagoa.