GEOGRAFIA

«« Itzuli

Zerbitzuak

Hirugarren sektorea Euskadin

Hirugarren sektoreak eskaintzen dituen ondasun eta zerbitzuen kopuruak garrantzi handia du Euskadiko ekonomia-jardueran. Sektore hori biztanleria okupatuaren %60a baino gehiagori lan ematen dio, merkataritza, zerbitzu publiko eta garraio eta komunikazioetan. Gure komunitatean, beste azpisektore garrantzitsu batzuk, okupazio gutxiago izan arren, ostalaritza, finantza-entitateak eta hezkuntza dira.

Merkataritza eta ostalaritza

Komertzio txikia tartekatuta dago: 1998an, dentsitate komertzialari buruzko datuek batez beste mila biztanleko 15 denda zeudela erakutsi zuten. Azalera handiko saltokiei dagokienez, Euskadi erkidego autonomoetako nagusienetariko bat da.

Zerbitzu-sektoreak ere bere baitan hartzen du hotel eta ostatuen eskaintza, alegia, turismoa. Euskadik dituen natur eta kultur baliabideek, esparru horren etorkizunerako garapena oso garrantzitsua izan daitekeela azpimarratzen dute, landa-turismoan batez ere.

Euskadiko jarduera turistikoak garrantzi ekonomiko handia du (lan-merkatua aktibatzen du, azpiegiturak eraikiarazten ditu, kultur eskaintza asko zabaltzen du). Euskadi bisitatu duten bidaiarien kopurua handitu egin da modu esponentzialean, joan den hamarraldiaren erdialdetik aurrera, honako grafikoak erakusten digun moduan.

Iturria: Instituto de Estudios Turísticos (turismo-ikasketen institutua), 2002.

Gure erkidegoan turismoak oso bilakaera desberdina izan du. Gipuzkoa tradizionalki oporretarako xede izan den bitartean, Bizkaia oso loturik egon da negozio eta azoketako turismoarekin, nahiz Guggenheim Museoak eta Euskalduna Jauregiak kultur eta biltzarretako turismoa ere erakarri duten, geroz eta gehiago gainera. Bestetik, Arabako turismoa negozioetako turismora bideratua egon da nagusiki, industria-ekonomiak lurralde horretan izan duen garapenarengatik.