GEOGRAFIA

Garraioak

Garraioa merkataritza eta orokorrean ekonomiari estuki lotutako jarduera bat da, izan ere ondasun eta zerbitzuen produkzioak banaketa geroz eta espezializatuagoa behar du, produkzioaren sektorea ere hala den neurrian.

Ondasun eta zerbitzuen fluxuak

Produkzioaren mugimendua giza historiaren lehen momentuetatik ekonomiaren parte osagarria da. Produzitutako artikulu oro, fabrikazio gunetik kontsumo gunera eraman behar da eta horretarako garraiorako azpiegitura beharrezkoa da, txikia izan bada ere.

Karabela zaharretatik, tanke handi modernoetara, teknologia garatu da merkataritzaren oinarri den merkantzien garraioa bermatzeko.

Izan ere, garraioa giza garapenaren tresna garrantzitsuenetarikoa izan da mendeetan zehar: Feniziar eta grekoak antzinatean itsasgizon handiak izan ziren, geroago espainiar eta portugaldarrak izan ziren moduan.

Gaur egun merkataritza korronte nagusiek ipar Amerikako kontinentea Europa eta Asiako ekialdearekin lotzen dituzte, Atlantiko eta Ozeano pazifikoaren bidez hurrenez hurren. Mediterranear itsasoa ere bada bide komertzial garrantzitsua, batez ere ekialde ertainetik datorren petrolioarentzat.

Garraio-sistemak

Erabiltzen duten bideen arabera, garraioak hiru taldetan bana daitezke:

Uretakoak

  • Itsasokoak: antzinatetik, eta oraindik gaur egun, merkantzien garraiorako biderik erabiliena dira. Gaur egun itsasontzi-mota asko daude, garraiatu behar duten gaiaren arabera espezializatuak (22. gaia ikusi): petroliontziak, kargaontziak…
  • Ibaiak eta kanalak: azpiegitura onak dituzten herrialdeetan oso erabiliak, Holandan eta Alemanian adibidez.

Panamako kanala.

Lurrekoak

  • Errepideak eta bideak: antzinako garaietatik erabiliak, geldo eta segurtasun gutxiko gurdi eta karabanetatik gaur egungo kamioi eta tona kopuru handiko ibilgailuetara garatu dira. Mundu osoan merkantzia eta bidaiarien garraioa segurtatzen duten arren, beraien etekina eskuragarri dauden azpiegituren menpe dago.
  • Trenbideak: Industria Iraultzaren ekarpen handia. Eskualde askorentzako aberastasun eta garapenen iturri izan dira. Gaur egun errepide bidez gehienetan egiten den merkantzien garraioari dagokionez nolabaiteko gainbehera bizitzen ari dira. Dena dela, oraindik pertsonen garraiorako aukera egoki bat izaten jarraitzen du.

Airekoak

XX. mendeko aurkikuntza handiak eragozpen bakarra dauka: merkantzia astunen garraiorako ezintasuna. Abiazioa, bestalde, distantzia luze eta ertainetako bidaiari ia guztiak hartzen ditu, itsas garraioaren kaltetan.

Concorde hegazkina

Aurrerapen nagusiak garraio gaietan

Antzinatea: mediterraneoko herriek kabotajezko merkataritza-ontziteri bat garatzen dute eta Europako zein Afrikako iparraldeko kosten mapa zehatzak egiten dituzte.

Errenazimentua: espainiar eta portugaldarrek ozeanoa zeharkatzeko gai diren lehen itsasontzi handiak eraikitzen dituzte. Honek Amerika eta Ekialde Urrunarekin hartu-eman komertziala egitea baimentzen du.

XVIII. mendea: lurrun-teknologiaren garapenak itsas komunikazioen azkartasuna eta eraginkortasuna handitzen ditu.

XX. mendea: hegazkina eta automobilaren asmaketak garraioaren munduan iraultza bat suposatzen du. Dena dela, itsas garraioa ezinbestekoa izaten jarraitzen du merkantzien hartu-emanean, baina errepide eta abiazioak bidaiarien garraioaren gehiengoa kentzen diote.

 

Garraiobide ezberdinen abantaila eta desabantailak

Abiazioa merkantziak garraiatzeko eta bidaiatzeko biderik seguruena, azkarrena eta merkeena da, baina ez da bide egoki bat ugarienak diren zama astunak garraiatzeko. Nabigazioa da egokiagoa helburu hauentzako, baina geldoagoa da, beraz garestiagoa ere. Azkenik, lur bidezko garraioa erdibideko puntu batean dago bai prezio eta bai abiadurari dagokionez. Dena dela bi oinarrizko eragozpen ditu: Itsas eremuak gurutzatzeko ezintasuna eta ezbehar-kopuru handia.

 

Merkantzien garraiorako sistema bereziak

Produktu batzuk bere garraiorako sistema bereziak behar dituzte. Energia-iturrien kasua da. Petrolio eta gasa oliobide eta gasbideak hurrenez hurren deitzen diren bide berezietatik garraia daitezke. Korronte elektrikoari dagokionez, produkzio-guneetatik kontsumo-guneetara bakarrik garraia daiteke, lurraldea estaltzen duten kable sareen bidez.