Merkataritza
Merkataritza kontzeptua
Merkataritza produktuen elkartrukean oinarritutako jarduera bat da, zerbitzuak zein ondasunak. Aberastasun iturririk garrantzitsuenetariko bat da, herrialde batzuk beraien garapena lehengaien, industria gaien edo beste ondasunen salerosketan oinarritutako negozioetan erdiratzen dutelarik.

Artisautzako lantegi txikietatik, merkantzien banaketarako portu handietara, merkataritzak jarduera sorta handi bat hartzen ditu.
Merkataritza modu berriak
Merkataritza garai modernoetan forma berriak hartu dituen jarduera tradizional bat da:
- Azalera handiak: eskaintza handia, ordainketa erraztasunak, etxera eramatea? duten guneak dira. Autozerbitzu kontzeptuan oinarritzen dira, denda tradizionalak ez bezala.
- Posta bitarteko salerosketa eta tele-erosketa: posta, telefono edo beste komunikazio bidez egindako elkartruke komertzialean oinarritua.
- Merkataritza elektronikoa: kreditu txartelen erabilpen normalizatuago batek eta internet moduko sareen garatzeak errazten duten urrutiko merkataritza mota bat.
- Supermerkatu eta hipermerkatuak: tamaina handiko zentroak, denda askorekin eta batez ere elikagaietan erdiratuak.
Munduko sareak: elkartruke desorekatua
Gaur egungo merkataritza globala da, planeta osoa hartzen du. Merkantzien elkartrukea hurrengo aspektuak barne hartzen dituzten sare konplexuen bidez egiten da:
- Produkzio sistemak (24. gaia ikusi).
- Garraiobideak (28.gaia ikusi).
- Biltegiratzea.
- Banaketa.
- Salerosketa zentruak.
- Prozesu guztian inplikatutako, erakunde, enpresa eta langileak.
Dena dela merkataritza fluxuak ezin dira orekatu, guztiz ezberdingarriak diren tendentziak erakusten dituztelarik. Orokorrean bi lerro nagusi bereizten dira munduko merkataritzan:
- Lehengaien produkzio guneetatik (23. gaia ikusi) prozesamendu eta transformazio guneetara. Lehengaiak mundu osoan zehar aurkitzen dira, nahiz eta herrialde txiroetan kontzentratzera jotzen dute. Hemendik transformazio industriara doaz, non herrialde aberatsetan kokatzen den.
- Prozesamendu zentroetatik azken kontsumitzailera: landutako artikuluak salmenta guneetara garraiatzen dira. Kontsumitzaileak batez ere herrialde aberatsetan bizi direnez bigarren fluxu hau batez ere barrukoa da. Beste produkzio guztia herrialde garatu batzuetatik besteetara elkarraldatzen da.
Emaitza elkartrukatze desorekatu bat da, lehengaiak manufakturatutako produktuak baino merkeagoak direlako. Ondorioz, hirugarren munduko nazioek, baliabidetan aberatsak, ezin dituzte beraien garapenean lagunduko luketen artikulu industrialak erosi. Bitartean, herrialde industrializatuek, zeintzuetatik askok ez dute baliabide ez lehengai propiorik, jarduera komertzialari esker beraien bizitza maila altua mantendu dezakete.
| MUNDUKO ESPORTAZIOAK 2002an | ||
| HERRIALDE TALDEAK | Esportazioak | % |
| Herrialde garatuak | 3.919.236 | 63,11 |
| Garapen bidean dauden herrialde eta lurraldeak | 1.922.706 | 30,96 |
| Herrialde petrolio esportatzaile nagusiak | 368.243 | 5,93 |
| Mundua | 6.210.185 |
Hamar potentzia komertzialak.
Esploratzaileak eta komertzioa
Historiak ezagutu dituen esploratzailerik garrantzitsuenek, helburu komertzialekin egin zituzten beren bidaiak. Marko Polok, Erdi Aroaren amaieran Veneziatik Txinaraino bidaiatu zuen, Zetaren Bideari jarraituz eta ordu arte ezezagunak ziren bi mundu harremanetan jarri zituen. Kristobal Kolon Ameriketara abiatu egin zen Asia eta bere merkatuetara ailegatzeko itsasbide berri baten bila, XVI. mendean ezagutzen zirenen alternatiba gisa.
Merkataritzaren eragina garapen teknikoan
Ez da ausarkeria esatea merkataritza izan dela, neurri handi batetan, giza garapenaren giltzarrietariko bat. Merkataritzako beharrak (produkzio eta garraioa) gizakiaren asmamena piztu dute. Aldi berean, merkataritza kulturen arteko kontaktu bide bat izan da, beraz elkartrukea ez da soilik izan produktu eta diruarena, baizik eta ideia eta asmakizunena ere.
Merkataritza eta garraioa
Merkataritza beti egon da zientzia eta garraioari lotua, eta nabigazioaren garapena izan da merkataritza jardueragatik kitzikatuagoa izan dena. Komunikazio arloan XVIII. mendetik ematen joan diren aurrerakuntza handiak (trenbidea, automobila eta abiazioa) trukaketa komertzialaren munduan iraultza bat suposatu dute, arintasuna handitu eta kostuak murriztean.
Nazioarteko erakunde komertzialak
XX mendan zehar elkartrukeak errazteko edo preferentziazko merkataritza definitzeko helburuarekin nazioz gaindiko erakunde batzuk sortu dira. Hau da Europako Batasuna, Mercosur edo Nazioarteko Moneta Funtsaren kasua adibidez. Aldi berean nazioek mota guztietako merkatal akordioak ezarri dituzte salerosketak errazteko. GATT-a (Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordioa) zabalpen eta garrantzia handiena duena da.
Merkataritzaren babesa
Gaur egun merkataritzak duen nazioarteko izaera arren, herrialdeek beraien produktuak babesten saiatzen dira kanpoko konpetentziaren aurrean. Horretarako mekanismo ezberdinak erabiltzen dira, hala nola inportazioari mugak (atzerriko produktu batzuk erostea galarazten edo murrizten da) eta muga-zergak (beste herrialde batzuetatik datozen produktu batzuk zerga bereziak dituzte salneurria handitzen delarik).
