Nazioarteko harremanak
Diplomazia
Lehen inperioen sorreratik kanpo harremanak herrialde baten gobernuaren eginkizunen ezinbesteko parte dira. Estatu baten trebetasun diplomatiko handiago edo txikiagoak bere merkataritza oparotasuna, inguruko herrialdeekin bakea eta guda eta baita ere, nazioarteko ospea definitu ditu.
Diplomaziaren tresna nagusiak bi dira:
- Ordezkaritzak: Enbaxadak, kontsulatuak, legazioak, eta abar.
- Giza elementua: Enbaxadoreak, legatuak, heraldoak, ordezkari bereziak.
Nazioarteko erakundeak
Herrialdeen arteko harremanen konplexutasun handiak (30. gaia ikusi) gobernuen arteko kontaktu eta negoziaketak errazten dituzten erakunde gorenen erakuntza beharrezkoa egin dute.
Nazioarteko erakundeek funtzio hori betetzen dute hainbat gai eztabaidatu daitezkeen marko neutral moduan jokatuz. Erakundearen naturaren arabera izan daitezke:
- Politikoak: Elkarlan politikoko proiektu batean elkartzen dituzte Estatuak. NBE (Nazio Batuen Erakundea) da gaur egun mota honetako erakunde nagusia. Entitate txikiagoko antzeko erakundeak dira Arabiar Liga, ABE (Afrikako Batasunerako Erakundea) edo AEE (Amerikar Estatuen Erakundea).
- Ekonomikoak: Interes komertzial eta ekonomiko antzekoak dituzten herrialdeak biltzen dituzte: Europar Batasuna (gainera dimentsio politikoa du), MERCOSUR, ASEAN, OPEP, e.a. Erakunde ekonomiko hauetariko batzuk, Munduko Bankua bezala, nazioz gaindikoak dira.
- Militarrak: Herrialde talde batentzat babes politika bat ezartzen dute. Gaur egun garrantzitsuena NATO da (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea).
NBE-ren egoitza nagusia, Estatu Batuetako New York hirian.
Integrazio politiko eta ekonomikoak
Izaera ekonomikoko elkarteen ugaritzea, hala nola egonkortasun handiagoko edo gutxiagoko aliantza politiko-militarrena, XX. mende erdialdetik munduko garapenaren ezaugarri bat da, eta integrazio bezala ezagututako fenomenoa sortu du.
Integrazioa nazioarteko erakunde zehatz baten kide diren Estatuen batze prozesu geldo bat da egitura ekonomiko eta politiko goren baten barruan. Hau da, merkataritza eta muga gaietan batze baterako joera geroz eta handiago bat, baina modu baketsuan eta nazio bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak galdu barik: subiranotasuna, independentzia eta abar.
XX. mende bukaeran, bateratze ekonomiko eta politikoaren adibiderik ikusgarriena Europar Batasuna da (35. gaia ikusi, 36. gaia ikusi, 37. gaia ikusi eta 38. gaia ikusi). Europa erdiko nazio talde baten arteko elkartruke askeko gune bat bezala sortuta hasieran, etorkizuneko Europako Estatuen federazio baten enbrioian bihurtu arte garatu da. Helburu hau MERCOSUR edo Arabiar Liga bezalako erakundeek bilatzen dute ere.
Aditu batzuen arabera prozesu honen barruan eta mugak ezabatzera jotzen duten komunikazioaren teknologien (29. gaia ikusi), garapena kontutan izanik, integrazioaren fenomenoak urruneko etorkizun batean mundu batu bat izan dezake ondorio moduan. Helburu honek, oreka eta bake orokorra segurtatuko lukeena, gaur egun ezinezkoa dena, munduko parteen arteko ezberdintasun politiko, ekonomiko eta sozialak direla eta.
Nazioarteko erakunde nagusiak
Nazio Batuen Erakundea
1945an, Bigarren Mundu Gudan Ardatzaren (Japonia- Alemania) kontra borrokatu zuten herrialde aliatuak Nazio Batuen Erakundea sortu zuten (NBE). Bere helburu nagusia bake orokorra mantentzea zen, nahiz eta erakunde honek beste helburuetara zuzendutako atalak izan: UNICEF (umeak), Osasunerako Mundu-Erakundea eta abar. Gaur egun, Lurreko estatu gehienak dira NBE-ren kide.
Nazioarteko Moneta Funtsa eta Munduko Bankua
NMF 1944an sortu zen eta urte bat beranduago Munduko Bankua sortu zen aurrekoaren osagarri moduan. Bi erakunde hauen helburu nagusien artean, herrialde txiroen garapena laguntzeko inbertsioak egitea eta interes maila batzuen barruko nazioarteko maileguak egitea da.
Integrazio prozesuek kale egin dezakete: COMECOMaren adibidea
Bigarren Mundu Guda ostean, SESB eta bere inguruko Estatuek espazio komertzial komun bat ezarri zuten, COMECOM deitua, Europako Merkatu Batuaren eta antzeko erakundeen helburu antzekoekin. Baina 90. hamarkadaren hasierako erregimen sozialisten erorketak saiakera hondatu zuen. Laguntza solidoa ez duten integrazio prozesuak nola puskatu daitezkeen erakusten digu adibide honek.
