GEOGRAFIA

Europa. Ingurune fisikoa

Ikuspegi fisikotik, Europa ez da isolatutako kontinente bat, Eurasiako penintsula osatzen du. Dena dela, historiak eta kontsiderazio politiko eta ekonomikoek Europa diferentziaturiko lurralde bat bezala ikastea justifikatzen dute.

Erliebea

Bi unitate nagusik osatzen dute Europako erliebea:

  • Lautada: kontinentearen bi heren betetzen ditu, batez ere erdiko eta ekialdeko guneetan. Batezbesteko garaierak ez du 200 m gainditzen.
  • Mendia: orokorrean ez da oso garaia eta gune periferikoak betetzen ditu: Eskandinaviar Alpeak, Ural mendiak, Kaukaso eta mediterranear Europa (Espainia, Italia, Balkanak). Dena dela, Mendilerro nagusia, Alpeak, erdiko gune batean kokatzen da.

Ibaiak

Orokorrean Europako ibai-sarea ibai ugari, labur eta emari ertainekoetaz osatua dago. Emaria nahiko erregularra da Atlantikoko eta Alpeetako Europan eta udako lehortearen ondorioz, urtaro aldaketa garrantzitsuak ditu Mediterraneoko Europan.

Ibaia batek bakarrik, Volgak, gainditzen ditu luzerako hiru mila kilometroak (3.690 km). Garrantziari dagokionez, kontinentea ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duen eta ia 3.000 kilometro dituen Danubioak jarraitzen du. Europako ibai-sareak izaera neurritsua duen arren, ibaien ibilera asko komunikazio-bide garrantzitsuak dira (Volga, Danubio, Rhin, Elba, Sena, e.a.); hau gainera kontinentearen izaera lauagatik lagundua izan da, zeinek Alemania edo Herbehereak bezalako herrialdeetan ubide-sare garrantzitsu bat eraikitzea baimendu duen.

Klima

Europak ondo mugatutako hiru eremu klimatiko ditu:

  • Ozeanikoa edo Atlantikoa (7. gaia ikusi): kontinentearen alde atlantiko guztia betetzen du, Portugaletik, Eskandinaviako iparralderarte. Urte osoan zehar eurite ugariak. Tenperatura leunak, eremu artikoan izan ezik.
  • Kontinentala (7. gaia ikusi): kontinente gehienean klima nagusia da, zehazki itsasotik urrun dauden barruko guneetan. Maiz egiten du euria, negu hotzak eta uda labur eta epelak.
  • Mediterraneoa (6. gaia ikusi): europako hegoaldetik hedatzen da. Uda lehorra eta beroa. Negu leunak, eurite neurritsuekin.

Inguru naturalak

Europa oso gizartutako kontinentea da, honek hiriko guneek, azpiegiturek eta batez ere laborantza-lurrek betetako lur eremu handiak inplikatzen ditu. Dena dela oraindik geratzen dira klima eta erliebeak zehaztutako ezaugarriak dituzten gune naturalak:

  • Mendia (9 gaiak ikusi) (11. gaiak ikusi): konifera-basoak, gune garaienetan larreengandik ordezkatuak.
  • Baso Atlantikoa (9 gaiak ikusi) (11. gaiak ikusi): hosto erorkorreko basoa klima ozeanikoko eskualdeetan.
  • Mediterraneoko basoa (9. gaia ikusi) (11. gaiak ikusi): koniferak, sastrakadi eta zuhaitz xerofiloak (artea, artelatza) kontinentearen hegoaldean.
  • Taiga (9 gaiak ikusi) (11. gaiak ikusi): konifera eta hotzera moldatutako espezieen baso zabalak, Europako Iparraldeko eskualdeetan.
  • Mortu eta basamortuak: batez ere Kaspiar itsasoaren inguruan kokatzen dira batez ere, nahiz eta mediterranear guneko puntu batzuetan ere gune semidesertikoak egon.
  • Padurak eta hezeguneak: mota honetako gune garrantzitsuenak erdi ekialdeko eskualdean kokatzen dira, Polonia eta Bielorrusia (edo Belarús) artean eta Guadalquivir behearen gunean. Tena harana, Huesca.

Europar kontinentean paisaia eta klima oso ezberdinak daude.

Europako gailur nagusiak

Elbrus
(Kaukaso, 5.642 m).

Mont Blanc
(Alpeak, 4.810 m).

Matterhorn
(Alpeak, 4.478 m).

Mulhacén
(Sierra Nevada, 3.478 m).

Aneto
(Pirinioak, 3.304 m).

 

Europako ibai nagusiak

Tena harana, Huesca.

Volga: 3.690 km.
Danubio: 2.860 km.
Ural: 2.428 km.
Dnieper: 2.200 km.
Kama: 2.032 km.
Don: 1.870 km.
Pechora: 1.809 km.
Dniester: 1.352 km.
Rhin: 1.326 km.
Elba: 1.165 km.
Iparraldeko Dvina:
1.302 km.
Vistula: 1.047 km.

 

Interes bereziko inguru naturalak Europan

Doñanako esparrua (Estatu espainiarra): padura-gunea eta espezie bakar askoren bizilekua.

Alpeetako Erdialdeko Mendigunea: mendiko ekosistemen erakusle nagusia.

Taiga (Errusia): kontinenteko baso zabalera handiena da.

Islandia: klima hotz eta ekintza geologiko handiko guneen arteko konbinaketa paregabea.

Landak (Frantzia): gizakiaren eraginez estepa-gune bat baso-gune baten bihurketaren adibidea.

Karpatoak (Errumania): baso eta mendi kontinentalen gunean kontserbazio ezin hobearekin.