GEOGRAFIA

Europa

Gaur egungo munduan garapen ekonomikoa ia bakarrik europar herrialdeen eta Estatu Batuak, Kanada edo Australia bezalako oinordeko batzuk menderatzen dute. Egoera hau, zeinetatik Japonia bezalako herrialde batzuk bakarrik geratzen diren kanpoan, ez da berezko gailentasun baten ondorio, baizik eta azken mendeetan zehar Europako nazioak aurrerakuntza tekniko, sozial eta politikoen buru jarri zituzten ezaugarri historiko batzuen emaitza.

Lehen sektorearen produktibitatea

Europan nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzak etekin maila handi bat lortu dute nahiz eta jarduera horietara dedikaturiko populazioaren portzentaia txikia izan. Arrakastaren gakoa teknika aurreratuen erabilpenean datza:

  • Hazien aukeraketa eta espezie begetal zein animalien manipulazio genetikoa.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzako makineria modernoaren erabilpena.
  • Ubideen hedapena.
  • Ongarritze kimikoa eta pestiziden erabilpena.
  • Berotegi eta plastiko azpiko laborantzak bezalako teknika espezializatuen erabilpena.
  • Uzten planifikazioa.
  • Abereen ukuiluratzea.
  • Ontzi flota eta fabrika-ontzi modernoak.

Industria sektorea

XVIII. mendean Ingalaterran hasi zen Industria Iraultza izan zen Europa potentzia ekonomiko moduan garatzen hastea bultzatu zuena. Industrializazio prozesua (24. gaia ikusi) kontinentean desorekatua izan da, nahiz eta eskualde gehienetan maila onargarri bat izan. XX. mendearen hasiera arte Europako hiru herrialde (Ingalaterra, Frantzia eta Alemania) ziren munduko produkzio industrial handiena zutenak. Gaur egun, ordea, Japonia eta Estatu Batuak dira merkatu globala menderatzen dutenak.

Dena dela, Europa lehen mailako produkzio gune bat da oraindik, zenbait industria sektoreetan produkzio garrantzitsuarekin, hala nola, burdindegiak, ontziolak, ehunak, automobilgintza, aeronautika, energia, kimikak, makineria eta ekipamendurako ondasunak, besteen artean.

Garapen industrial hau txalogarriagoa da kontutan izaten bada Europak ia ez duela bere industria mantentzeko haina ez lehengairik ez eta baliabide energetiko propiorik ere. Dena dela, produkzioaren espezializazio, garapen teknologikoa eta finantza estrategiek gabezia horiek bete dituzte.

Lehen industria eraikin modernoak Europan agertu ziren XVIII. mendearen bukaeran.

Zerbitzu sektorea

Gaur egun hirugarren sektorea edo zerbitzuena (25. gaia ikusi) herrialde askorentzat lehen aberastasun iturria da. Fenomeno hau ematen da (bere tamaina txikia dela eta) baliabide propio gabeko eta industria maila txikia duten Holanda edo Belgika bezalako herrialdeek, beste nazio indartsuago batzuk baino barne produktu gordina izateraino.

Zerbitzuen sektorea, Europan, hiru jarduera nagusitan erdiratzen da:

  • Banka eta finantza zerbitzuak: Europako banketxeak eta batez ere Europar Batasuneko diru moduan euroa ezarri ostetik, munduko garrantzitsuenen artean kokatzen dira.
  • Garaioak (28. gaia ikusi).
  • Turismoa (26. gaia ikusi): industrializazio maila txikiagoa duten herrialdeentzako baliabide garrantzitsu bat da, hala nola Espainia, Grezia edo Portugalentzako, baina herrialde aberatsetan ere esplotatzen da, Frantzia eta Italian adibidez. Turismoak aisiaren eremu guztiak hartzen ditu: tabernak, jatetxeak, egoitzak, eta abar.

Eskualdeen arteko desorekak

Nahiz eta Europa orokorrean munduaren barruko eskualde zorionekoa kontsideratu daitekeen, txirotasun arazo larriak ere baditu eskualde ezberdinen garapen desorekatuaren ondorioz.

Herrialde aberatsenak dauden kontinentearen erdiko partea, errenta maila txikiagoa duen mediterraneoko eskualdearekin kontraste egiten du, edo eskandinaviar penintsulako hegoalderago dauden guneekin, atzeratuak eta ia biztanlerik gabeak. Dena dela, egoera batez ere larria da ekialdeko Europan, non, erregimen sozialisten erorkeraz geroztik egitura ekonomiko zaharkituak eta industria ez efikazaren ondorioak bizitzen ari diren.

Modu honetan, Europan, munduko beste leku gutxietan bezala, eskualde batzuen aberastasuna beste batzuen txirotasunarekin elkarbizitzen dira.

Mahatsaren bilketa metodo tradizionalen bidez eta industria modernoek Europan ematen diren garapen ezberdintasunen adibide bat dira.

Gizarte-segurantza

Alemanian, XIX. mendearen amaiera aldera, gaur egun gizarte-segurantzaz ulertzen dugun hori sortu zen. Geroago, Estatu Batuetan, sistemaren funtzioak eta hedadura pobreziaren eta langabeziaren aurkako borrokara zabaldu ziren. Gizarte-segurantzaren eredu hori elkartasunaren eta unibertsaltasunaren printzipioak ditu oinarri: langileen afiliazioa nahitaezkoa da eta Estatuak ordaintzen ditu pentsioak eta erretiroak.

 

Nekazal produkzioa Europan

Europak, nahiz eta benetan emankorrak diren lur eskasia izan, bere populazioa elikatzeko bezain besteko nekazal produkzioa du. Europako nekazal produktu nagusien artean aipagarrienak dira: zitrikoak (munduko produkzioaren %14) eta frutak, oliba olioa (%82), patatak (%60), ardoa (%77), garia (%40) eta zekalea (%55).

 

Meatzaritza Europan

Aditu batzuk lehen sektoreko parte kontsideratua eta beste batzuk bigarrenekoa, Europako meatzaritza, Errusian izan ezik, ez da lehen mailako baliabide ekonomiko bat meategien pobrezia dela eta. Europako mineralaren produkziotik aipagarriena Errusiako nikel produkzioa, Espainiako eta Errusiako merkurioa eta Errusian ere eta Ipar itsasiko petrolioa dira bakarrik.