GEOGRAFIA

Europar Batasuneko Politikak

Politika komunak

  • Pertsona-zirkulazio librea: barruko aduanen ezabaketaren ondorioa. Komunitatearen hiritar guztiak arazorik gabe mugi daitezke EBeko Estatuetan zehar, hala nola bizilekua ezarri edo lan egin berea ez diren herrialdetan.
  • Merkantzia-zirkulazio librea: neurri protekzionisten mailaz mailako desagerpenetik sortzen da, elkartruke askeko merkatu baten mesedetan. Nahiz eta printzipioz kide diren herrialdeen merkantziak EBeko lurralde osoan zehar aske mugi daitezkeen, egoera hau ez da guztiz garatu oraindik Estatu kide bakoitzaren interesak babesteko mugak daudelako.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza: komunitatearen hitzarmenek nekazaritza-produktibitatea handitzea, salneurriak finkatzea, horniketa segurtatzea, aborokinak ekiditea eta nekazari-merkatua orekatzea dute helburu moduan. Horretarako Europako erakundeek produktu eta estatuko produkzio-tasak ezartzen dituzte, subentzio-mailak zehazten dituzte eta kasu larrietan merkatuan esku hartzen dute (ikus "Interbentzio-salneurria" Hiztegian).
  • Arrantza: arrain-sarden esplotaziorako sistema arrazional bat ezartzean datza orokorrean. Europako agintariek kasu bakoitzean erabili daitezkeen arrantza-bitartekoak zehazten dituzte eta harrapakinen kopuru maximoa, hala nola sardenen berreskurapena baimentzeko beharrezko geldialdi biologikoak.
  • Industria: oinarrian, energia eta industriaren produkzioa gaur egungo eskakizunari moldatzean datza, kosteak murriztuz eta teknologia berrien batezbesteko errendimendua handituz. Industria-birmoldaketa bezala ezagututako prozesua da. Bere helburua zaharkitutako enpresekin bukatzea eta industria-produkzioa EBeko Estatu kide guztien artean bidezko modu batean banatzea da.
  • Finantzak: EBak espazio ekonomiko bateratu bat sortzen saiatzen da. Horretarako erakunde eta tresna multzo bat du eskura, hala nola, Europako Banku Zentrala, euroa (25. gaia ikusi) eta diru zein kapitalen zirkulazio askea. Azken puntu honek, hala ere, muga batzuk ditu.

EBaren beste kezka batzuk

Ingurugiroaren kontserbazioa eta eskualdeen arteko desoreka ekonomikoak zuzentzea Europako Batasunarentzat lehen ordenako gaiak dira. Hori dela eta, ekosistema pribilegiatu zehatz batzuk mantentzea segurtatzeko erakunde eta politikak eratu ditu. Aldi berean, Batasuneko hiritar guztientzako garapen osoko prozesu bat hasten da.

 

EBaren integraziozko prozesuaren barnean, garraioak ezinbesteko elementu bat dira, merkantzien garraioa eta hornikuntza segurtatzean.

Batasun ekonomiko eta monetarioa

Merkatu Bateratuaren eraketaren funtsean kide diren estatu guztien integrazioaren ideia dago. Prozesu honen oinarrizko pauso bat batasun ekonomiko eta monetarioa da.

1957an sortu zenetik, EEE-k batasunera jo du, batez ere 1881ean ECUaren sorreratik (European Currency Unit), kontinente osorako txanpon bakar moduan. Dena dela, benetako batasun ekonomiko eta monetarioaren proiektua Maastrichteko itunaren ondorioa da.

1992an sinatu zen itun hau, 1993ko Azaroaren 2an sartu zen indarrean. Bertan EEE, IAEE eta EURATOMaren (35. gaia ikusi) integrazioa hitzartzen zen organismo bakarrean: Europar Batasuna. Aldi berean ecuaren ordez beste txanpon baten sorrera zehaztu zen. Txanpon berri hau, euro deitua, bere aurrekaria nazioarteko truke merkatuetan ordezkatuko zuen eta egokitzapen epe baten ostean, EBeko erkide guztien txanpon arrunt bihurtuko zen.

Batasun ekonomiko eta monetarioa, EBaren lurraldeko zabaltzearekin batera, Europako Estatuen federazio baten sorrerarako lehen pausoa kontsideratzen da.

Euroren txanponak, Europako hainbat herrialdek eginak.

Euroaren ezarpen-faseak

Euroa nazioarteko dibisa moduan 1999ko Urtarrilaren 1an sartu zen indarrean. Euro txanpon eta billeteak 2002ko urtarrilaren 1an hasi ziren zirkulatzen eta herrialde bakoitzeko txanponak urte bereko uztailaren 1an utzi zion zirkulatzeari. Momentu horretatik aurrera, euroa Europar Batasuneko hamabi herrialdeen txanpona da.

Hiztegia:

Salneurri adierazgarria: produktu zehatz batentzat, autoritateek aholkatzen duten legezko salneurria.

Interbentzio-salneurria: merkatuko salneurrien erorketa bat ematen denean EBak bere nekazariei produktuak erosten dizkien nekazaritza-salneurria. Baserriko langileen diru-sarrerak bermatzen ditu.

Protekzionismoa: herrialde edo eskualde zehatz baten produkzio ekonomikoa defendatzera zuzendutako neurrien multzoa. Horretarako muga-zergak, inportazioari murrizketak eta beste sistema batzuk erabiltzen dira.

 

Eragozpenak europar batasunaren prozesuan

Kontinenteko estatuen artean etorkizuneko europar federazio baten ideiak onarpen handia duen arren, batasunaren prozesua galgatzen duten oztopo handiak daude oraindik. Horien artean, eskualdeen arteko ezberdintasun ekonomiko handiak eta batez ere, oraindik batasuneko herrialde gehienen finantza-politiken ezaugarri den protekzionismoa.