Beste Estatu europarrak
Integrazio eta neutraltasunaren artean
Suitza
Europa zentraleko Estatu txiki hau gizarte taldeen arteko elkarbizitza adibide bat da. Lau kultura komunitatek (alemaniarrak, frantziarra, italiarrak eta erromantzeak) banatzen dute Helvetiar Konfederazioko lurraldea, hizkuntza edo ohitura ezberdintasunak direla eta gatazkarik egon gabe.
Beharbada arrazoi honegatik bihurtu da Suitza neutraltasunaren paradigma. Ejertzito indartsu eta ondo trebatua izan arren, Suitza munduko bi gudetan parte hartzeari uko egin zion eta guda hotzaren urteetan zehar, bere hiriak nazioarteko erakunde eta mota guztietako kongresuen egoitza izan zen.
Fenomeno honen azalpena suitzarrek edonola mantendu nahi duten oparotasun ekonomiko handian aurki daiteke beharbada. Suitzak abeltzaintza sektore garrantzitsu bat du hala nola hortik eratorritako elikadura industria. Dena dela jarduera ekonomiko eta finantzakoa da aitzinako garaietatik Suitzako ekonomiaren ardatza.
Nekazaria emmental gazta egiteko esnea garraiatzen.
Norvegia
Laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran Norvegiar Erreinuko gobernuak, Maastrichteko ituna onartu ostean Europako Batasunean bere sarrera negoziatu zuen arren, 1994an herriak erreferendumean integrazioaren kontra bozkatu zuen.
Norvegiar populazioa %71n hirikoa eta hegoaldeko kostaldean kontzentratzen dena, munduko bizitza mailarik altuenaz gozatzen du. Herrialde oso industrializatu bat da, zeinetan produkzio elektrometalurgiakoa, kimikoa eta ontzigintza gailentzen diren. Baditu ere petrolio, gas eta ikatz hobi garrantzitsuak; baita ere kontserba-industria garrantzitsu bat hornitzen duten arrantzazko baliabideak (balea eta sardinzarra batez ere) eta bestelako baliabide naturalak.Islandia
1994tik Danimarkatik independente, Islandiako Errepublika gaur egun NATOren base estrategiko garrantzitsu bat da. Arrantza eta jarduera honetatik eratorritako industriak (hala nola kontserbagilea eta izozketakoa) eta turismoa, zeinak bere izugarriko paisaia bolkaniko eta glaziarra aprobetxatzen duen, dira bere baliabide ekonomiko nagusiak.
Europako Estatu Txikiak
Kontinentearen mendebaldeko eskualdean dozena erdi herrialde ņimiņo daude, neurri handian erdi aroko borroken oinordekoak eta gaur egun izugarrizko aberastasuneko enklabeak direnak.
Andorra
Espainia eta Frantzia artean dagoen piriniotako herrialde honek, estatu buru moduan bi ko-printzipe ditu: Urgeleko Seo apezpikua eta Frantziar Errepublikako lehendakaria, zeintzuk kargu sinboliko honetan txandakatzen diren. Populazioaren parterik handiena espainiar jatorrikoak dira. Katalana da hizkuntza ofiziala nahiz eta gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten diren. Turismoa da diru baliabideen iturri nagusia.
Liechtenstein
Industria eta abantaila fiskalak dira Austria eta Suitza arteko mugetan kokatutako herrialde ņimiņo honen diru iturri nagusiak. Izan ere, errentaren gaineko zergarik ezak, nazioarteko enpresa askorentzat erakargarritasun foku bihurtu du Liechtenstein.
Monakoko printzerria
Frantziar lurraldearen barruko kostaldeko enklabea. Monakoko Estatua osotasun bat osatzen duten jarraian dauden hiru hirigunez osatua dago: Monako, Montecarlo eta La Condamine. Herrialdearen azalera horren txikia da ezen hiriaren parte bat bere mugetatik kanpo dago eta Frantziako lurra okupatzen du. Grimaldi familiak erreinatzen du Monakon XIII. mendetik, errege-familiak ondorengorik ez izatekotan lurraldea Frantziaren menpe geratuko zenaren baldintzapean. Zerbitzuak eta turismoa dira baliabide ekonomiko nagusiak. Bere kasinoa da bereziki ospetsua.
San Marinoko Errepublika
Italiar lurraldeaz guztiz inguratua, San Marinoko Errepublika estatu independente moduan mantentzen da IV. mendetik. Ekonomia batez ere turismoan oinarritzen da, nahiz eta nekazal eta industria sektorea izan garapen maila nahikoarekin.
Vatikano Hiria
Vatikano hiria Erroma barnean dagoen enklabe ņimiņo bat da. Beste dependentzia batzuekin, eliza katolikoaren egoitza da eta Estatu bezala duen egoera berezia da, izan ere herrialde bat baino gune administratibo eta politiko bat da bakarrik. Berezitasun moduan, latina hizkuntza ofiziala den munduko estatu bakarra dela aipatu behar da.
Suitza
Hiriburua: Berna.
Populazioa (2002): 7.200.000 biz.
Azalera: 41.288 km2.
Dirua: suitzar libera.
Norvegia
Hiriburua: Oslo.
Populazioa (2002):
4.500.000 biz.
Azalera: 324.219 km2
Dirua: Norvegiar koroa.
Islandia
Hiriburua: Reykjavik.
Populazioa (2002):
283.000 biz.
Azalera: 103.000 km2
Dirua: islandiar koroa.
Andorra
Hiriburua: Andorra la Vella
Populazioa (2002):
86.000 biz.
Azalera: 453 km2.
Dirua: Euroa erabiltzen du.
Liechtenstein
Hiriburua: Vaduz.
Populazioa (1997):
31.000 biz.
Azalera: 157 km2.
Dirua: Suitzar libera.
Monako
Hiriburua: Monako.
Populazioa (1999):
33.000 biz.
Azalera: 2 km2.
Dirua: Euroa erabiltzen du.
San Marino
Hiriburua: San Marino.
Populazioa (1997):
25.000 biz.
Azalera: 61 km2.
Dirua: Euroa erabiltzen du.
Vatikano hirira
Populazioa (2002):
1.000 biz.
Azalera: 044 km2.
