GEOGRAFIA

Balkanak eta ekialdeko Europa

Europako sistema politiko sozialisten desagerpenaren ondoren, nazio Balkanetako eta kontinentearen mendebaldeko eskualdeko Estatuek merkatu ekonomiarantz eboluzio bat bizi izan dute.

Sozialismotik krisira

Sistema sozialistak populazioaren ongizate maila bat segurtatzen zuen arren, aitzinako bloke sozialistaren egoera ekonomikoa, orokorrean, nahiko txarra zen. Nahiz eta herrialde batzuk bizitza maila onargarri izan, beste batzuk arazo ekonomiko larriak zituzten.

Industria errendimendu baxua, bide produktibo zaharkituak, banaketa-sareak ez egotea, lehiakortasun falta eta barruko merkatuen erosteko ahalmen baxua dira mendebaleko eta Balkanetako Europako herrialde sozialista ohi gehienenen egoera ekonomikoa definitzen duten ezaugarri batzuk dira.

Emaitza: kapitalismorako eraldaketa traumatikoa, aurretikorik gabeko krisi batean itzuli dena, geroz eta handiagoak diren langabezia zifrekin, izugarrizko defizit publiko, inflazio eta zor mailekin.

Erantzun ezberdinak

  • Txekiar Errepublika eta Eslovakia: modu baketsuan banatuak, biak aurrera egiten dute Europako Batasunean sartzeko ekonomia osasuntsu batekin nahiz eta arazo estruktural batzuk izan.
  • Polonia, Kroazia eta Eslovenia: krisiak zehaztu du beraien ekonomien norabidea. Baina, dena dela, ekonomia berreskurapeneko adibide bat dira eta EB mendebaldera zabaltzeko planen lehen mailako jomuga dira.
  • Serbia eta Montenegro: krisitik ateratzeko baliabide nahiko dituen arren, bere Gobernuaren politika militar eta ultra nazionalistak, ekonomia endekatu eta herrialdea nazioarteko komunitate aurrean isolatzea egin zuen. Jugoslavia ohiaren banaketaz geroztik, Belgradeko gobernuak Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Kosovoko eskualdearekin gatazkak mantentzen ditu; azken konflikto honek 1999an NATOk Jugoslaviaren kontrako ekintza militarrak has zitzan egin zuen, ekintza honen emaitza eskualdearentzako autonomia baten inposaketa izanik.
  • Hungaria, Bulgaria, Errumania, Mazedonia, Albania eta Bosnia - Herzegovina: baliabide falta, langabezia eta orientazio ekonomiko falta dira herrialde hauen arazo larrienak. Kasu bereziki latza da Bosniaren kasua, gudak suntsitutako herrialdea eta non oraindik talde etniko ezberdinen arteko tentsio latzak dauden.

Krisiaren gaindipena

Krisiaren gaindipenak, lehenik eta behin, hainbat sektore ekonomikori eragiten dieten arazoak konpontzea eskatuko du (17. gaia ikusi):

  • Lehenengo sektorea: nekazal eta abeltzaintzako produkzioa ez da nahiko eta etekin gutxiko bitarteko zaharkituak ditu. Gabezia antzekoak ditu meatzaritzak, Errumania bezalako herrialdeetan, populazio aktiboaren parte handi bati ematen dion lana eta lehen mailako indar soziala suposatzen duen.
  • Bigarren sektorea: Europa sozialista ohian emandako aldaketa politikoen ondorioz eragin handiena jasan duen sektorea industria izan da. Mendebaldeko fabrikek produkzio handiak egiten zituzten, baina sarritan soilik irudi kontua ziren benetako eskaririk ez zegoelako. Gainera lantegi gehienek ez dute ingurugiro kontrolik eta oso garestiak dira, beraz produzitzen dituzten artikuluek ezin dute merkatuan lehiatu.
  • Hirugarren sektorea: Ekialdeko Europako estatuetan ia ez dago zerbitzurik. Garraioak, batez ere industriarentzako, geldoak, garestiak eta efikaziarik gabekoak dira: ostalaritza sektorea oso txikia dago: bakarrik herrialde batzuetan indartu da turismoa baina kasu oso bereziak salbu, ez da diru iturri garrantzitsu bat; finantza jarduera, azkenik nulua da.

    Beraz, ekialdeko Europako eta Balkanetako herrialdeek eskala handiko birmoldaketa bat behar dute bai nekazaritzan, bai industrian eta baita finantzetan ere. Dena dela hau ez da gaur egungo garaietara egokitzeko baldintza bakarra. Gizarte mentalitatea aldatzea beharrezkoa da gobernuaren gidaritzatik kanpo dagoen ekonomia berriak eta munduko merkatuen konpetentzia latzak suposatzen dituen erronkei aurre egiteko.

Gdansk, Poloniako ontziolak, Sobietar Batasuneko herrialde satelite ohien aldaketa politikoaren sinbolo handietariko bat.

Europar ekialdearen integrazioa

1999an Hungaria, Polonia eta Txekiar Errepublika NATOn sartzen dira. Honek ekialdea nazioarteko erakundeetan integratzeko prozesuari bultzada bat eman zion.

 

Jugoslavia ohiko herrialdeak:

Serbia eta Montenegro

Hiriburua: Belgrad.

Populazioa (2002):
10.500.000 biz.

Azalera: 87.968 km2.

Dirua: dinar.

Kroazia

Hiriburua: Zagreb.

Populazioa (2002):
4.700.000 biz.

Azalera: 56.538 km2.

Dirua: kuna.

Eslovenia

Hiriburua: Ljubljana.

Populazioa (2002):
2.000.000 biz.

Azalera: 20.521 km2.

Dirua: tolar.

Bosnia-Herzegovina

Hiriburua: Sarajevo.

Populazioa (2002):
4.100.000 biz.

Azalera: 51.129 km2.

Dirua: dinar.

Macedonia

Hiriburua: Skopje.

Populazioa (2002):
2.100.000 biz.

Azalera: 25.713 km2.

Dirua: dinar.

 

Ekialde Europako Estatuak

Txekiar Errepublika

Hiriburua: Praga.

Populazioa (2002):
10.300.000 biz.

Azalera: 79.000 km2.

Dirua: Txekiar koroa.

Polonia

Hiriburua: Varsovia.

Populazioa (2002):
38.500.000 biz.

Azalera: 312.677 km2.

Dirua: zloty.

Eslovaquia

Hiriburua: Bratislava.

Populazioa (2002):
5.400.000 biz.

Azalera: 49.035 km2.

Dirua: Eslovakiar koroa.

Errumania

Hiriburua: Bukarest.

Populazioa (2002):
22.300.000 biz.

Azalera: 237.500 km2.

Dirua: leu.

Hungria

Hiriburua: Budapest.

Populazioa (2002):
9.900.000 biz.

Azalera: 93.030 km2.

Dirua: forint.

Bulgaria

Hiriburua: Sofia.

Populazioa (2002):
7.800.000 biz.

Azalera: 110.912 km2.

Dirua: lev.