Errusia
Krisian dagoen ekonomia bat
Orokorrean errusiar ekonomiaren arazoak mendebaldeko Europa guztiaren antzekoak dira, baina kasu honetan herrialdearen tamaina (lurreko herrialde zabalena da) eta populazio handiagatik larriagoak: nekazal sektore ez efikaza, zaharkitutako industria, lan egiten ez duten garraioak, zerbitzu eta azpiegiturarik eza eta finantza eskasia.
Herentzia hau, aitzinako planifikazio sobietarretik jasoa, emaitza moduan aniztasun gutxiko ekonomia eta ez bakarrik kanpoarekin lehiatzeko ezgai dena, baizik eta barne merkatuak hornitzeko ere arazoak dituena. Honen ondorio tragiko eta ikusgarriena populazioaren txirotzea da, arazoak dituena bere behar oinarrizkoenak ere asetzeko.
Arazo politiko-sozialak
Gainbeheran dagoen inperio oro bezala, 1991n SESB disolbatu zenetik, Errusiak egoera politiko eta sozial arazotsu bat iragaten du:
- Politika arloan, alderdiak ezin dira egoera nazionala gainditzeko ados jarri eta gatazka armatuetan bukatzera iritsi den boteregatiko borroka egiten gastatzen dituzte indarrak.
- Eremu sozialean, txirotze orokorra gatazka etengabeko tentsioen iturri da, hauek sentimendu nazionalisten ugaritzearekin batera, ondorio latzak izan ditzakeen liskar zibilak ekar ditzakete.
Erdialde eta periferia arteko disoziazioa
Errusiako arazo handietarikoak eskualde batzuen separatismoak dira. SESBren disoluzioaz geroztik, errepublika federatu batzuk Estatu independente bihurtu ziren, eta horietariko gehienak EIKn (Estatu Independenteen Komunitatea) sartu ziren.
Dena dela, Errusiako hainbat lurralde autonomo, zeinaren populazioa ez da ez etnikoki ez eta kulturalki ere errusiarra, bere independentzia aldarrikatu du, batzutan armen bidez, Txetxeniako kasuan bezala.
Krisi ekonomikoa eta txirotasuna, hala nola agintari zentralek periferiari jartzen dioten arreta txikia, eskualdeen independentziazko sentimenduak handi daitezen haztegia dira.
Arazo Militarra
Errusiako indar beliko izugarria, bere armategi nuklear handiarekin, Eurasiako erraldoiaren egonkortasunarentzat ez ezik, mundu osoarenarentzat ere beste meatsuetariko bat da.
Etsituak eta gaizki ordainduak dauden militarrak, errusiar politikaren elementu erabakigarri batean bihurtu dira. Baina benetako arazoa da nola mantendu horniketa militarra, batez ere arma atomikoak, eta denaren gainetik, hauek hirugarren mundura trafiko ilegalaren bidez hel daitezen ekiditea.
Industria aeroespaziala, krisi latz batean dagoena, errusiar ekonomiaren sektore garrantzitsuenetarikoa da.
Kremlin gotorlekua, Moskun, errusiar gobernuaren egoitza.
Errusiako Federazioa
Hiriburua: Mosku.
Populazioa (2002):
143.800.000 biz.
Azalera: 17.075.400 km2.
Dirua: errubloa.
Errusiar industria
Bere arazoak izan arren, Errusiak industria potentzia bezala estatusa mantentzen du eta horregatik 1998an munduko herrialde industrializatuenen taldean onartua izan zen. Energia termoelektriko eta nuklearraren produkzioa, siderurgia eta petrokimika, makineria astunarekin batera dira sektorerik garatuenak. Errusiak ere badu automobil-industria, industria kimiko, militar, eta prezisio ekipoen industria indartsua.
Delinkuentzia antolatua
Kapitalismorako bihurtze azkarraren eta gobernuaren efikazia ezaren ondorioetariko bat Errusia osoan, ekonomia kontrolatzen duten mafien agerpena da. Sarritan antolatutako delinkuentziaren buruak, nazioaren txirotzearen kontura dirutza handiak egiteko informazio pribilegiatuak erabiltzen dituzten zuzendari komunista ohiak dira. Banketxeak, enpresak, drogak, prostituzioa, arma trafikoa, e.a. Errusiako komertzio handi zein txiki oro mafiek zuzenduta daudela ematen du, eta hau garapen ekonomikoko prozesuan oztopo handi bat da.
