GEOGRAFIA

Errepublika berriak

1991ko Errusiar Batasunaren desintegrazioak erdiko Asian eta Europan Estatu independente batzuen sorrera izan zuen ondorio moduan. Europar Estatu berriak ongi bereizitako hiru taldetan bana daitezke: Baltikoko errepublikak, Kaukasokoak, eta ekialdeko Europako Estatu handiak: Bielorrusia (edo Belarus) eta Ukrainia zeintzuei Moldaviako lurralde txikia gehitu behar zaien.

Baltikoko Errepublikak

Bigaren Mundu Gudaren hasiera arte independenteak izan ziren hiru herrialde, Estonia, Letonia eta Lituania ekialdeko Europan komunismoaren erorketa ostean beraien subiranotasuna berreskuratu zuten. Eskandinaviako eta eslaviar munduko eremu kulturalei historikoki lotuak, hiru estatu hauek erlatiboki osasuntsua den ekonomia bat dute, nahiz eta iragan sozialistatik heredatutako arazo estrukturalak izan. Baliabide nagusiak, arrantza, egurra, erregai fosilak eta papergintza, ehungintza eta siderurgia industriak dira.

Baltikoko hiru errepublikak Europako Batasunean eta NATOn sartzeko hautagaiak dira, Errusia, beraien auzokide indartsuaren nagusitasun nahietatik guztiz aske sentitzeko azkenik.

Errepublika kaukasiarrak

Europako gune menditsu batean kokatuak, Asiako tradizioen eta Europar influentziaren arteko herentzia kultural batekin, eta ekonomia ia suntsitu batekin, beraien independentziatik Kaukasoko errepubliken garapena (Armenia, Georgia eta Azerbaijan) oso gatazkatsua izan da nahiz eta energia baliabide asko (petrolio eta gasa) eta industria petrokimiko garrantzitsu bat dituen eskualdea izan.

Gatazka armatuak, batez ere Abjasiako (Georgia) altxamendu independentista eta Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazka Karabaj garaiaren lurraldeagatik, (Azerbaijanen dagoena baina gehiengo populazio armeniarrarekin), Europako hego ekialdeko muturra eskualde arazotsu batean bihurtzen dute, zeinetan epe laburrera krisiaren irtenbidea zail ikusten den.

Ukrainia, Bielorrusia eta Moldavia

Ukrainia

Errusiaren atzetik, Ukrainia da Europako herrialderik zabalena eta populatuenetariko bat. Independentziatik bizi izandako garapen ekonomikoa zaila izan da, herentzia sobietarragatik (zaharkitutako industria, banaketa sistema ezegokia) zein merkatu askeko sistemari eraldakuntzaren ondoriozko arazo ekonomikoengatik.

Bere baliabideen artean Ukrainiak zereal-laborantza gune oso onak eta diru sarrera handia suposatzen dioten petrolio-hodi garrantzitsu batzuk ditu. Hala ere, meatzaritza eta energia-industriak atzerakada bat bizitzen ari dira. Atzerapen hau batez ere industria energetikoak biziko du 2000rako aurreikusita zegoen Chernobileko zentral nuklear arriskutsuaren behin betiko ixtearekin.

Bielorrusia edo Belarus

Errusiarekiko ezberdintasun etniko eta kultural txikiek bi Estatu hauek praktikan ia bakar moduan funtziona dezaten egiten dute. Errusiak Bielorrusia energiaz hornitzen du, diru berdina banatzen dute (errubloa) eta biek aduana batasun bat eta babes estrategia komun bat dute.

Bielorrusiako ekonomia ekialdeko Europako ekonomiarik osasuntsuenetarikoa da, nahiz eta inflazioa eta zailtasun ekonomikoek errepublika honek bere independentziatik bizi izandako hazkuntzarako joera balaztatzen duten.

Moldavia

Moldaviako errepublika txikia Errumaniako hedapen bat da benetan, herrialde honekin banatzen dituelarik hizkuntza eta ohiturak. Dena dela, 1995ko Martxoan, Moldaviako herritarrak Errumaniarekin anexioa errefusatu zuten. Ekonomia mailan, moldaviar ekonomia defizitarioak ia osotasunean errusiar laguntzaren menpe dago.

Baltikoko errepublikak

Estonia

Hiriburua: Tallinn.

Populazioa (2002):
1.400.000 biz.

Azalera: 45.100 km2.

Dirua: estoniar koroa.

Letonia

Hiriburua: Riga.

Populazioa (2002):
2.400.000 biz.

Azalera: 64.500 km2.

Dirua: lat.

Lituania

Hiriburua: Vilnius.

Populazioa (2002):
3.700.000 biz.

Azalera: 65.200 km2.

Dirua: litas.

 

Kaukasoko errepublikak

Georgia

Hiriburua: Tblisi.

Populazioa (2002):
5.200.000 biz.

Azalera: 69.700 km2
(Abjasia eta hegoaldeko Osetiako lurraldeak barne, ia independenteak baina nazioarteko komunitateak onartu barik).

Dirua: lari.

Armenia

Hiriburua: Erevan.

Populazioa (2002):
3.800.000 biz.

Azalera: 29.800 km2.

Dirua: dram.

Azerbaijan

Hiriburua: Baku.

Populazioa (2002):
8.100.000 biz.

Azalera: 86.600 km2.

Dirua: manat.

 

Ukraina

Hiriburua: Kiev.

Populazioa (2002):
48.700.000 biz.

Azalera: 603.700 km2.

Dirua: hrivna.

 

Bielorrusia

Hiriburua: Minsk.

Populazioa (2002):
10.100.000 biz.

Azalera: 207.600 km2.

Dirua: errubloa.

 

Moldavia

Hiriburua: Chisinau.

Populazioa (2002):
4.300.000 biz.

Azalera: 33.700 km2.

Dirua: leu.