Amerika. Ingurune fisikoa
- LINK: Kanpo loturak (2)
Erliebea
Amerikar kontinentea bi lur masa handietaz osatua dago: Ipar Amerika (Ertamerikako istmoa eta Karibeko irlak barne) eta Hego Amerika.
Erliebea bi azpi-kontinenteetan oso antzekoa da eta hiru unitate nagusi ditu:
- Mendebaldeko mendilerro handia: ia etenunerik gabe Alaskatik Tierra de Fuego arte hedatzen da. Iparraldetik Hegoaldera bere osaketa hau da: Alaskako mendilerroa, Mendi Harritsuak, Sierra Madre, Ertamerikako mendilerroa eta Andeak. Sumendiak ohikoak dira batez ere Mexiko eta Ertamerikan.
- Erdialdeko lautadak: Amerikar kontinentearen parte nagusia betetzen dute eta ibai haran garrantzitsuek zeharkatzen dituzte.
- Ekialdeko mendilerroak: tamaina txikikoak eta garaiera gutxikoak, formazio garrantzitsuenak dira: Appalacheak iparraldean eta Brasilgo goi-lautada, hegoaldean.

Ibai handiak
Amerika ibai luze eta emaritsudun kontinentea da. Hiru isurialde nagusi daude: atlantikoa (Karibea barne); iparraldekoa eta barekoa. Ibai sistema nagusien artean aipagarrienak dira:
Ipar Amerika:
- Mississippi-Missouri: bi ibaien artean 6.000km luze. Batezbesteko 20.000m3/s-ko emaria. Atlantiko-Karibeko isurialdea.
- Río Grande edo Bravo: luzerako 3.000 km. Atlantiko-Karibeko isurialdea.
- Colorado: 2.334 km luze. Bareko isurialdea.
- Beste ibai garrantzitsuak: Yukón (2.897 km- iparraldeko isurialdea); Mackenzie (4.240 km- iparraldeko isurialdea); San Lorenzo (3.000 km- isurialde atlantikoa).
- Amazonas: 7.000km luze. Bere harroak 7.000.000km2 ditu. Batezbesteko isuria: 180.000 m3/s. Isurialde atlantikoa. Munduko bigarren ibairik luzeena da eta emarian lehena.
- Orinoko: 3.000 km luze. Atlantiko-Karibeko isurialdea.
- Río de la Plata: Paraguay (2.500 km) Uruguay (1.650 km) eta Parana (4.700 km) ibaien arteko elkargunea.
Klima
Kontinentearen tamaina handia, bere erliebearen berezitasunak eta Ipar-Hego ardatzarekiko duen banaketa luzatuak Amerika dibertsitate klimatikoagatik ezaugarritutako lurraldea egiten dute. Lurreko klima ia guztiak aurki daitezke, neurri handiago edo txikiagoan Amerikako lekuren batean.
- Klima polarra eta sub-artikoa: Groenlandia, Kanada, Estatu Batuetako iparraldea. Tenperatura baxuak eta prezipitazio eskasak.
- Mendiko klima: Alaskako mendikatea eta Andeetako eskualdea. Hotz eta lehorra.
- Klima kontinentala: Estatu batuetako erdi-ekialdea, barruko Andeetako beheko eskualdeak, Txileko hegoaldea. Uda beroak eta negu hotzak. Euriak neguan.
- Mediterranear Klima: Kalifornia eta Txileko erdigunea. Tenperatura leunak, uda lehorrarekin.
- Basamortuko eta estepetako klima: Ipar Amerikako erdiko eskualdea, Peruko kostaldea, Patagonia eta Argentinako Panpak. Tenperatura garaiak, prezipitazio gutxirekin.
- Klima tropikal hezea: Ipar Amerikako hego ekialdea, Karibe, Ertamerika, Rio de la Plata. Tenperatura altuak euriteen urtaroarekin.
- Ekuatoreko klima: Guyanak, Ertamerikako guneak eta Brasileko eskualde zentrala. Berotsua eta oso euritsua.

Inguru naturalak
Erliebe eta klimak definitzen dituzte Amerikako eremu natural handiak. Bere balio ekologikoagatik garrantzitsuenak diren guneen artean aipagarrienak:
- Laku handiak: Ipar Amerikako Ipar mendebaldeko eskualdean.
- Mendilerro handiak: Bereziki garrantzitsuak dira Harritsuak eta Andeak.
- Oihan Tropikala: Ertamerikan, Karibe eta Brasilen. Brasileko oihan eskualdea, Amazonas, planeta osoko baso erreserba handiena da eta berak bakarrik ia atmosferako heren bat produzitzen du. Eragindako suteak eta neurri gabeko mozketak baso izugarri honentzako mehatxu larriak dira.
- Hegoaldeko basoak: Alaska eta Kanadak taiga formazio garrantzitsuak dituzte (konifera basoa klima hotzean), hauek ere giza aktibitateagatik mehatxatuak daude.
- Basamortuak: Mexiko eta Estatu batuen arteko mugaren inguruan bereziki zabalak, balio ekologiko garrantzitsuak dituzte.
Amerikako gailur nagusiak
Ipar Amerika
- AEB:
McKinley (6.194 m)
Whitney (4.417 m) - Kanada:
Logan (6.050 m) - Mexiko:
Popocatépetl (5.452 m)
Orizaba (5.700 m)
Iztaccíhuatl (5.286 m)
Hego Amerika
- Txile - Argentina:
Aconcagua (6.960 m)
Ojos del Salado (6.893 m)
Tupungato (6.800 m)
Incahuasi (6.620 m) - Argentina:
Pissis (6.779 m)
Mercedario (6.770 m)
El Libertador (6.720 m) - Bolivia-Txile:
Tocorpuri (6.754 m) - Peru:
Huascarán (6.768 m)
Yerupaja (6.617 m)
Amazonaren endekapena
Brasil eta Hego Amerikako beste herrialdeen garapenak Amazonako baliabide mineral eta energetikoak zein hidrologiako, basoetako eta nekazaritzako baliabideak ustiatzea beharrezko egiten du. Baina gune natural honen okupazio masiboak garai guztietako hondamen ekologiko handienetarikoa sortzen ari du. XX. mendearen bukaeran, urtero Portugal bezalako herrialde baten tamainako baso tropikal eremua desagertzen da urtero. Neurririk hartu ezean, Amerikako oihana 2050 urtea baino lehen desagertu liteke.
