GEOGRAFIA

Amerika. Eskualde handiak

Ikuspuntu ekonomiko, sozial eta politikotik Amerika zatitutako kontinente bat da. Bi estatu anglosaxoi handien oparotasunaren parean (Estatu Batuak eta Kanada), garapen maila askoz txikiagoa duten herrialde multzo bat dago, horietarik gehienak hizkuntza latinokoak.

Amerika Anglosaxoia

Nagusiki Kanada eta Estatu Batuek osatzen dute (45. gaia ikusi), zeintzuk Ipar Amerikako parterik handiena betetzen duten. Garrantzia gutxiagoko beste estatu anglosaxoiak dira: Belize Ertamerikan, Guyana Hego Amerikan eta Karibeko irla estatu batzuk (Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Dominika, Granada, Jamaika, Saint Kitts eta Nevis; Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia eta Trinidad eta Tobago).

Ikuspuntu ekonomikotik, Kanada eta Estatu Batuak produkzio sektore guztietan mundu garatuaren buru dira (nekazaritza, industria, teknologia, finantzak, e.a.). Estatu Batuak gainera, planetako lehen potentzia militarra da. Beste estatu anglosaxoi guztiek garrantzia ekonomiko txikiago dute, nahiz eta batzuk oparotasun handiaz gozatu turismo eta jarduera ekonomikoari esker.

Latinoamerika

Izen honekin ezagutzen dira modu generikoan, hizkuntza ingelesa ez duten kulturek populatutako kontinentearen guneak. Bi eskualde nagusi daude:

  • Hispanoamerika: (47. gaia ikusi): Mexiko, Ertamerika osoa (Belize izan ezik), Antilla handiak (Haiti izan ezik) eta hego Amerikako herrialde guztiak (Brasil eta Guyanak izan ezik).
  • Lusoamerika: Brasil (49. gaia ikusi).

Badago ere latindarra den beste domeinu linguistiko bat: frantsesa hitz egiten duen Amerika, honek frantziar Guyana, Haiti, Karibeko irla batzuk eta Quebeceko kanadar probintzia hartzen ditu.

Kontutan hartu behar da, bestalde, Surinam eta Karibeko irla batzuk, nederlandera hitz egiten dutenak, latindar Amerikan sartzen direla irizpide geografiko eta ekonomikoengatik.

Ipar-Hego desorekak

Amerikar kontinentearen egoera oso irregularra da (18. gaia ikusi). Estatu Batuek eta Kanadak etekin handiko nekazaritza, industria produkzio bariatua eta bereziki oparoa den merkataritza dute. Aldi berean, bi herrialdeak garapen teknologikoaren puntan daude eta honek eremu guztietan abantailarekin lehiatzea egiten du. Bestalde, beste Amerika guztia ez dago inondik inora horren egoera mesedegarrian. Bizitza maila handia duten paradisu fiskal eta turistiko batzuk ezik, Ertamerika eta Hego Amerikako herrialde gehienek ekonomia txirotu baten ondorioak bizi dituzte, nahiz eta giza baliabide eta baliabide materialak erruz izan.

Estatu Batuetako hiri handien garapenaren aurrean, Peruko indiarren bizimodu tradizionalek aldea erakusten dute.

Desoreka honen kausak oso desberdinak dira:

  • Aberastasuna populazioaren artean modu desorekatuan bana dadin egin duten ezberdintasun kulturalak espainiar, portugaldar eta ingelesen kolonizazio moduetan.
  • Ezegonkortasun politikoa (Estatu kolpeak, gerrillak e.a.) Latinoamerikan.
  • Estatu Batuen kolonialismo ekonomikoa kontinenteko beste estatuengan.
  • Latinoamerikar herrialdeen etengabe hazten den zorpetzea.

Dena dela, Amerikako banaketa ekonomikoa ikuspuntu geografiko edo kultural batetik bakarrik aztertzea gaur egun onartezina da. Latinoamerikako estatu batzuk bizitza maila onargarria dute, bitartean, Estatu Batuetan bertan berrogeita hamar milioi pertsona nekez bizi dira premia gorri egoeran.

Amerikako beste hizkuntzak

Kontinentea konbentzionalki latindar eta anglosaxoietan banatzean, Amerikako jatorrizko biztanlean ahaztu ohi dira: indiarrak. Ia desagertu arte jarraituak, Amerika anglosaxoian ia desagertuak, natiboak ugariak dira aitzinako espainiar eta portugaldar domeinuetan, zeintzuetan ez zen ezabapen politika bat aurrera eraman. Honi esker náhuatl eta maia bezalako Amerikako hizkuntza garrantzitsuak, oraindik asko hitz egiten dira. Kasu batzuetan, Perun kitxuarekin edo Paraguayn guaraniarekin gertatzen den bezala, jatorrizko hizkuntzak gaztelaniarekin ko-ofizialak dira.

 

Zorraren arazoa

Latinoamerikako Estatu gehienek kanpo zorraren ondorioak bizi dituzte. Kasu batzuetan, zorraren interesak hain dira handiak ezen Estatuek ezin dieten aurre egin, honek ekonomiaren itotzea dakar eta txirotasun egoera permanentea horrela gelditzea.

 

Kolonizazio iberiko eta anglosaxoia

Espainia, Portugal eta Ingalaterrak bakoitzak modu ezberdinetan konkistatu zituen beraien amerikar inperioak. Herrialde iberiarrek metal preziatuen meatzeak eta lekuko biztanleriak (edo portugesen kasuan esklabo afrikarrek) landu zitzaten laborantza lurrak bilatzen zituzten. Ingelesek bestalde, batez ere ezartzeko lurrak bilatzen zituzten eta honegatik jatorrizko populazioa ezabatu beharreko oztopo bat zen.