GEOGRAFIA

Ipar Amerika. Estatu Batuak eta Kanada

Ipar Amerikako lurralde gehiena kultura anglosaxoiko bi nazio handien artean banatzen da: Kanada eta Estatu Batuak. Lehena bere hegoaldeko auzokide indartsuaren luzapen moduan jokatzen du baina bere oinordetza frantziarrarekin loturak mantentzen ditu. Estatu Batuak, bere aldetik, bere arraza nahasketarekin eta historia labur baina intentsuarekin, Mundu modernoaren erreferentzia bihurtu da. Ipar Amerika.

Ekonomia kapitalista bat

Ipar Amerika anglosaxoiaren ekonomia kapitalismoaren esentzia purua da. Kapitalismoa munduaren eskualde honetan, sistema ekonomiko bat baino gehiago da eta gizartea ulertzeko modu berezi bat da, honetan oinarritua:

  • Jabetza pribatua.
  • Ekimen partikularra.
  • Arrakasta ekonomiko eta pertsonalaren arteko lotura.

Nahiz eta bere ekonomiak atzerapen txiki bat bizi duen ekialdeko konpetentzia dela eta, indartsuenen artean mantentzen da beste arrazoiren artean hauei esker:

  • Lehen sektore indartsu eta produktiboa.
  • Potentzia handikoa eta modernoa den industria.
  • Nazioarteko eskalan finantza eta merkataritza aktibitatea.
  • Produktibitate handia.

Estatu Batuak

Bere independentziaren momentuan Estatu Batuak, hiru milioi biztanle besterik ez zituen herrialde txiki bat zen eta nazioarteko kontzertuan batere pisurik gabea. XX. mendearen bukaeran, bi Mundu Gudetako bere portaera arrakastatsuaren ondoren, eta batez ere bere lehen etsaiaren erorketaren ostean, Sobietar Batasuna, Ipar Amerikako erraldoia munduko lehen potentzia industrial, ekonomiko, finantzario eta kulturala bihurtu zen eta bere populazioa ia ehun aldiz biderkatu zen. Lau dira bere gailentasun mundiala eusten duten zutabeak:

  • Populazioaren izaera ekintzailea.
  • Industrializazioa erraztu zuten lehengaien oparotasuna.
  • Posizio estrategikoa, bi ozeanoen artean eta Europa zein Asia hondatu zituzten gudetatik urrun.
  • Etengabeko garapen teknologikoa, industria eta ejertzitoaren modernizazioa baimendu duena.

Estatu batuetako eskualde handiak

  • Iparraldea

    Lurraldearen ipar ekialdeko koadrantea betetzen du. Herrialdearen gune industrializatu eta populatuena da eta bertan daude hiri nagusienetariko batzuk hala nola hiriburua, Washington, New York, Boston eta Chicago.

    Mendebaldeko gunea da industria gehien biltzen dituena, batez ere Chicagoko ingurua, New Yorkek ordea, finantza gune handi baten modura jokatzen du. Ipar eta erdialdeko estatuak nekazal eta baso gune garrantzitsuak dira.
  • Hegoaldea

    Herrialdeko hego ekialdeko koadranteko Estatuek osatzen dute. Tradizionalki nekazal izaerakoak. Lehen mailako gune industrial batzuk ditu Atlanta eta Houston bezalako hirietan hala nola erakarpen turistiko guneak Floridako estatuan. Texas Estatua, bere aldetik Batasuneko petrolio produktorerik nagusiena da.

  • Mendebaldea

    Mendebaldeko Estatuak herrialdearen mendebaldeko erdia osatzen dute. Zabalera handiko lurraldea eta izaera gizatiar, ekonomiko eta fisiko oso anitzekoa. Mendebaldearen konkista, benetan Gobernuak sustatutako ekintza kolonizatzaile bat izan zen, eta hogei urte baino gutxiagotan burutu zen.

Kanada

Lurreko herrialderik zabalenetariko bat, baliabide garrantzitsuak eta ondo garatutako ekonomia bat du, honek G-7-aren kide izatea baimentzen diolarik. Bere populazioak izugarri handia den bizitza maila bat du.

Kanadan, herrialdearen okupazioa San Lorenzo ibaiaren ertzetan hasi zen, ibai hau barrurako bide moduan jokatu zuen eta hirietako portuekin komunikatzen zuen. Horregatik populazio gehiena herrialdeko hego ekialdean ezarri zen, ibai handi horren inguruan. Portuak, industria, unibertsitateak eta azpiegiturak bere ertzetan kontzentratzen dira. Quebec, Montreal, Ottawa eta Toronto moduko hiri handiak, leku berdinean daude ere.

Herrialde anglosaxoi moduan kontsideratua orokorrean, Kanadak gutxiengo frankofono garrantzitsu bat du Quebeceko eskualdean. Independentziaren inguruko galdeketak beti Kanadarekin jarraitzearen alde atera dira, nahiz eta autonomia maila handi bat zian.

Amerikako Estatu Batuak

Hiriburua: Washington D. C.

Populazioa (2002):
288.500.000 biz.

Azalera: 9.363.123 km2.

Dirua: dolar.

 

Amerikako Sezesio-gerra

1861n Estatu Batuetako hegoaldeko 11 estatu esklabistak beraien independentzia aldarrikatu zuten eta Washingtonen gobernuaren kontrako borroka hasi zuten. Hasiera batean arrakasta militarrak hegoaldeko tropen aldekoak izan ziren (Konfederazioa) baina Iparraldearen indar ekonomiko handia gailendu zen azkenik. 1865n Hegoaldeko ejertzitoek amore eman zuten eta esklabotasuna ofizialki indargabetua geratu zen. Dena dela arrazen arteko eskubide berdintasuna ez zen lortu mende erdi arte.

 

Kanada

Hiriburua: Ottawa.

Populazioa (2002):
31.300.000 biz.

Azalera: 9.976.139 km2.

Dirua: Kanadako dolarra.