Mexiko
Bi munduren arteko kontaktua
Amerikako beste inon ez da ematen Mexikon ematen den dualtasuna, ia duela bost mende eman zen jatorrizko kultura mexikarraren eta Espainiatik zetorrenaren arteko kontaktuaren ondorioz. Populazio indigena ugariaren ondoan, bere hizkuntza eta ohiturak neurri handi batean mantentzen dituena, Europako jokabide kultural eta sozialak bizi dira (44. gaia ikusi).
Dena dela, bi kulturen arteko kontaktuak fenomeno berezi bat ekarri du: mestizajea. Amerika hispano osoan ikusgarria, mestizajeak Mexikon du bere espresio gorena, ez bakarrik arrazaren ikuspegitik baizik eta maila kultural, artistiko eta erlijiosoan ere eta gainera, Ertamerikako herrialde honek duen patrimonio kultural nagusienetariko bat da.
KAHa
1994an Estatu Batuak eta Mexikoren arteko Komertzio Askerako Hitzarmena (KAH) sartu zen indarrean (Tratado de libre comercio, TLC). Hitzarmen honek bi herrialdeen artean dagoen harreman komertzial ezin hobea indartu zuen, izan ere Estatu batuetan mexikar produktuen salmentak 1997n zehar kanpo komertzioaren %85a suposatu zuten, Europar Batasuna bezalako bezeroen kaltetan.
KAHren epe luzerako helburua Ipar Amerikan gune ekonomiko komun bat sortzea da (Kanada barne), nahiz eta proiektu honek doikuntza asko behar izango dituen hitzarmena sinatu zuten estatuen arteko ezberdintasun ekonomikoak direla eta. Dena dela KAHren lehen ondorioak mexikar ekonomiarengan positiboak ematen dute, izan ere bere kanpo zorraren parterik handiena likidatzea baimendu zion eta bere jarduera komertzialen eremua zabaltzea.
Eskualdeak
Barruti Federala
Izen honekin ezagutzen da Mexiko Hiriko udalerria, mexikar Estatuko hiriburua. Hogei milioi biztanletako populazio estimatuarekin (hiri sateliteak barne), Mexiko munduko hiri populatuena da (15. gaia ikusi).
Administrazio eta industria gunea, eta baserri guneetako behartsuentzako erakarpen gunea, azteka inperioko hiriburuak bere hazkuntza handiari lotutako arazo askori aurre egin behar die: kutsadura, etxebizitza falta, salneurrien gorakada, kale delinkuentzia eta abar.
Baserriko guneak
Barruti Federaletik kanpo, Mexikok itsura anitz ditu, nahiz eta orokorrean bi eskualde nagusi bereiz daitezkeen:
- Iparraldea: klima bero eta lehorrekoa, basamortu gune anitzekin, nekazal eta abeltzaintzara zuzendutako lekua da batez ere nahiz eta Estatu Batuetatik hurbil dauden hirietan sektore turistikoa garatu den. Mexikoko Iparraldeko eskualdeak gainera ezohiko baliabide bat du: Estatu Batuekin muga. Mugan zehar, urtero milaka mexikar alboko herrialdean zoria bilatzen dute, Estatu Batuak legez kanpoko inmigrazioaren kontrako lege indartsuak dituen arren. Mexikorentzat, inmigrante hauek dibisa iturri garrantzitsuak dira.
- Hegoaldea: klima tropikalekoa, baso eta mendi guneetaz betea, nekazaritza eta abeltzaintzako lanekin geroz eta garatuagoa den sektore turistikoarekin batera ematen dira, honek tropikoko hondartzak zein aitzinako maien lurraldearen aberastasun ekologikoa esplotatzea du helburu.
Mexiko Hiriko ikuspegia.
Mexiko
Hiriburua: Mexiko D.F.
Populazioa (2002):
101.800.000 biz.
Azalera: 1.972.547 km2.
Dirua: peso mexikarra.
Mexikar lurraldeko galerak
1835 eta 1848 bitartean, Mexikok Estatu Batuen kontrako gatazka armatu batzuk izan zituen. Ondorioa Mexikok bere lurren erdia galtzea izan zen, zeina Washingtoneko gobernuari atxikia izan zen. Orotara Mexikok aitzinako Espainia Berriko erregeordetzaren lurraldeak galdu zituen, gaur egun Kalifornia, Texas, New Mexico, Arizona, Nevada, Colorado eta Utah Estatuei dagozkienak.
Gizarte gatazkak
Orokorrean txiroa den baina munduko aberats proportziorik handiena duen herrialdearen ezberdintasun ekonomikoak, gatazka sozialak hazteko eremu dira, hirietan zein herrietan. Txirotasunari herri indigenek bizi duten arrazazko marjinazio egoera gehitu behar zio, batez ere Hegoaldeko maiak. Bi aspektu hauen arteko loturak azaltzen du Chiapaseko Estatuan eman den insurrekzio zapatista, hala nola herrialdea erregularki astintzen duten beste altxamendu eta gatazkak.
