Antillak eta Ertamerika
Antillak
- Antilla handiak: Artxipelagoaren erdiko gunea da, lau irla handienek osatua: Kuba, La Española, Puerto Rico eta Jamaika. Lehen hirurak espainiar mundu kulturalaren parte dira, Haiti izan ezik La Española irlako herena okupatuz, hizkuntza frantseseko herrialde bat dena. Jamaika ingelesez hitz egiten den enklabea da.
- Antilla txikiak: zirkulu erdi forman jarritako irla txikien multzoa da, zeinak Karibea Hego ekialdetik ixten duen. Haizealde eta Haizebe irletan banatzen dira. Gehienetan ingelesa edo frantsesa hitz egiten da nahiz eta jatorriz Espainiarrak izan, herrialde honetatik izenak mantentzen dituzte: Trinidad, Guadalupe, Barbuda, Antigua, Granada, San Bizente…
- Bahamak: Kubatik iparraldera kokatutako irla txikien artxipelagoa da. Estatu independente ba dira eta bertan lurreratu zen Colón lehenengoz Amerika aurkitu zuenean 1492an.
Ekonomia: turismoa eta paradisu fiskalak
Karibeko irlen ekonomia bi baliabide nagusitan oinarritzen da: turismoa eta atzerriko kapitalak erakartzen dituen politika fiskal mesedegarria.
- Turismoa (26. gaia ikusi) neurri handiago edo txikiagoan irla guztietan esplotatua da, eskualdeko klima tropikal atsegina, hondartzen ugaritasuna, uren garbitasuna eta salneurri baxuak direla eta. Kuba, Barbados eta Jamaika bezalako herri batzuk sektore honetan dute beraien sarrera iturri nagusia.

- Eskaintza fiskala: ez dago horren zabaldua baina Bahamak bezalako herrialdeentzat baliabide ekonomiko garrantzitsuena da. Estatu hauetako jarduera finantzarioa eta ezarpenerako erraztasunak askotan etika gutxiko edo guztiz ilegalak diren jarduerak estaltzen dituzte.
Karibeko beste baliabide batzuk, monolaborantza tropikala da, batez ere Kuban, non azukre kanabera eta tabakoa landatzen diren eta zeinak ron eta zigarroen elaboraziotik eratorritako industria duen. Dena dela sare industrialik ez izatea Karibeko irla guztietan ezaugarri komuna da eta garapen ekonomikorako galga garrantzitsu bat da.
Bi Ameriken arteko istmoa
Ertamerika Amerikako bi masa kontinental handiak lotzen dituen lur eremu estu bat da, baina ikuspuntu geografikotik Ipar Amerikako azpi kontinenteari dagokio.
Ertamerikako istmoa osatzen duten herrialdeak hauek dira: Panama, Costa Rica, Nikaragua, Honduras, Guatemala, El Salvador eta Belize. Denak gaztelania hitz egiten duen eremukoak dira aitzinako britainiar kolonia izan zen Belize izan ezik, zeinetan dena dela, populazioaren heren bat ere gaztelaniaz hitz egiten duen.

Ekonomia: gizarte duala eta gizarte gatazkak
Ikuspuntu ekonomikotik, Ertamerika planetako eskualderik txiroenetarikoa da. Kanpo-zorrak estuturik, industriarik gabeak, nekazaritza atzeratu batekin eta oraindik ia garatu gabeko turismo batekin, eskualde honetako biztanleek gainera hondamendi naturalen ondorioak pairatzen dituzte hala nola lurrikarak, sumendiak eta urakanak.
Txirotasuna, egoera honetatik zein garai kolonialetik heredatutako gizarte dualtasun sakon batetik eratorria (44. gaia ikusi), Estatu kolpe militar jarraituetan eta gizarte altxamendu armatuetan eratortzen den gizarte gatazka iraunkor bat izan du emaitza moduan.
Egia da, Ertamerikan bezalako leku gutxietan ematen dela gehiengo mestizo eta indigenaren txirotasunaren eta jatorri espainiarreko gutxiengo kreolaren aberastasunaren arteko ezberdintasuna.
Laurogeita hamarreko hamarkada, den dela, egoera politikoko aldaketarako hasiera izan daiteke. Eskualdeko hainbat herrialdetan adiskidetze nazional eta bakerako prozesuak jarri dira martxan, zeinak etorkizuneko berreskurapen ekonomiko bat erraztu dezakeen.
Kubatar Blokeoa
Castroren aldeko iraultzaren garaipenetik, Estatu Batuak Kubari blokeo indartsu bat ezarri zion. Faktore honek kubatar ekonomian eragin du baina akats bat izango litzateke irlaren arazo guztiak blokeoari atxikitzea. Urtetan zehar irlak bere jarduera nagusia turismoan eta Sobietar Batasunarekin tropikoko produktuen komertzioan erdiratu zuen, industria indartsu bat garatu barik eta beste herrialde batzuekin lotura komertzial sendoak ezarri barik. Sobietar Batasuna erori ostean, Kubako gabeziek La Habanako autoritateen aurreikuspen falta agerian jarri dute.
Puerto Rico, Estatu libre asoziatua
1898an Estatu Batuak Espainia garaitu zuenetik, Puerto Ricoko irla lehen herrialdearena da. Gaur egun, Puerto Rico "Estatu libre asoziatu" bat da, hau da Gobernu autonomo independente bat mantentzen du baina kanpo harremanak eta defenda Washingtonen eskutan geratzen dira. Batasunean guztizko integrazioa edo guztizko banaketa Puerto Ricoko politikan gai garrantzitsuak dira. 1998rarte hiru plebiszitu egin ziren irlan eta hauen emaitza beti izan da berdina: momentuko egoera mantentzea.
Panamako Kanala
Beharbada Panamako lehen baliabide ekonomikoa da. Dena dela kanala Estatu Batuena da bere eraikuntzatik eta gune honen kudeaketa ekonomikoa ez da pasako Panamako eskuetara 2000. urtera arte, 70. hamarkadan Omar Torrijos eta Jimmy Carter lehendakariek sinatutako hitzarmenak jarraituz.
Hondamendi naturalak
Ertamerika bi plaka tektonikoren kontaktu eta marruskadura gunean dago, honek lurrikarak eta sumendi-erupzioak ohikoak izatea egiten du. Gutxi balitz, klimaren influentzia itsas-tropikalak, maiz eragiten ditu ondorio suntsitzaileak dituzten tifoi eta urakanak. Historiako mingarrienetarikoa Mitch izan zen, Honduras, Nikaragua eta Guatemala suntsitu zituena, 1998ko azaroaren lehen egunetan.
