GEOGRAFIA

Hego Amerika. Karibea eta Andeak

Karibeko gune kontinentala

Itsaso, oihan tropikal eta mendiaren artean, Hego Amerikako Karibe aldeko herrialdeak bi talde nagusitan banatzen dira:
  • Guyanak: Guyanatako goi lautada edo mendigune bezala ezagututako eskualde naturala betetzen dute. Lurralde hau Guyanako frantziar koloniak eta hizkuntza ingelera eta nederlandera duten bi estatuk, Guyana eta Surinam, hurrenez hurren, betetzen dute.
  • Venezuela eta Kolonbia: Gaztelaniaz hitz egiten duten bi estatu hauek lurraldearen eremu zabalena betetzen dute, Panama, Ekuador, eta Perurekin batera, 1830. urterarte Kolonbiako Errepublika Handia osatu zuten. Panama 1903. urtera arte mantendu zen Kolonbiako probintzia moduan. Gaur egun Venezuelak Guyanarekin lurraldetasun liskar bat mantentzen du.

Andeak

Andeetako gune zentralak aitzinako inka inperioaren gune nagusia hartzen du. Gaur egun hizkuntza hispanoko hiru herrialdek betetzen dute gune hori:

  • Peru: inken oinordeko kulturala, andeetako nazio handiak aitzinako ohitura tradizional asko mantentzen ditu, espainiar jatorriko erlijio eta bizimodu batekin elkarbizitzan. Honen erakusle da kitxua hizkuntza gaztelaniarekin batera lurralde osoan ko-ofiziala dena.
  • Ekuador: Kolonbia handitik banatutako herrialde txikiak Perurekin etengabeko tentsioak ditu. Ekuadorrek 1942an Peruk kendu zizkion Amazonaseko lurraldeak aldarrikatzen ditu.
  • Bolivia: Paraguayk bezala, ez du itsasorako irteerarik Txilek 1883ean kendu zionetik. Populazioa eskasa da baldintza klimatiko eta erliebe latzagatik. Ekonomia ez dago oso garatua.

Ekonomia

Ande eta Karibeko eskualdeko herrialdeek egoera ekonomiko paradoxiko bat bizi dute, nahiz eta Latinoamerika guztian ohikoa izan: mota guztietako baliabide oparotasuna (nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, basoak, petrolioa….) eta azpiegitura, industria, finantza sare eta zerbitzu gabezia orokorra.

Kausak anitzak dira. Horien artean kanpo-zor handia, inbertsio falta eta gune honetako ezaugarri den ezegonkortasun politikoa. Laurogeita hamargarren hamarkadan zehar, eskualdean erregimen demokratikoen ezarrera nolabaiteko berreskurapen ekonomikoarekiko paralelo izan dela ematen du. Dena dela, finantza egoera merkatuko gora beheren menpe mantendu zen, 1998 eta 1999ko Latinoamerikako burtsen krisietan agerian jarri zen moduan.

Desoreka sozialak

Ekonomiaren egoera latzaren arrazoi nagusienetariko bat gizarte desoreketan datza. Latinoamerika osoan endemikoa ematen duen arazo honen jatorria konplexua da, baina kausa batzuk zehaztu daitezke.

  • Aberastasunaren banaketa txarra: populazioaren parte oso txiki batek baliabide eta kapital guztiak kontrolatzen ditu, lan eskaintzaren bidez bizitza maila orokorra handitzen lagunduko lukeen industria sortzen inbertitu barik.
  • Txirotasuna: aurrekoaren emaitza da populazioaren gehiengoak ia ez duela bizitzeko baliabiderik eta honek aldi berean nahigabea eragiten du.
  • Ezegonkortasuna: Latinoamerikan XIX. eta XX. mendeetan zehar maiz eman diren estatu kolpeek eta altxamendu gerrillariak, aurreko bi puntuen ondorio dira. Edozein zentzutako erregimen autoritarioek eta gudek inbertsioak urruntzen dituzte eta krisi egoera iraunkorra bihurtzen da.

Quito, Ekuadorreko hiriburua.

Cuzcoko irudia, inka inperioko hiriburu ohia, eta gaur egun Peruko hiri indartsua.

Venezuela

Hiriburua: Caracas.

Populazioa (2002):
25.100.000 biz.

Azalera: 912.050 km2.

Dirua: bolivar.

 

Kolonbia

Hiriburua: Bogota.

Populazioa (2002):
43.500.000 biz.

Azalera: 1.138.914 km2.

Dirua: peso.

 

Peru

Hiriburua: Lima.

Populazioa (2002):
26.500.000 biz.

Azalera: 1.285.216 km2.

Dirua: nuevo sol.

 

Ekuador

Hiriburua: Quito.

Populazioa (2002):
13.100.000 biz.

Azalera: 283.561 km2.

Dirua: sucre.

 

Bolibia

Hiriburua: La Paz.

Populazioa (2002):
8.700.000 biz.

Azalera: 1.098.580 km2.

Dirua: peso.

 

Ekialdeko inmigrazioa Andeetako eskualdera

Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik Asiar herrialdeetako biztanle asko, batez ere japoniarrak, andeetako eskualdera emigratu dute, batez ere Peru eta Ekuadorrera. Gaur egun eragin handiko gutxiengo bat dira eta are gehiago, japoniarren ondorengo bat, Alberto Fujimorik, Peruko lehendakaritza lortu zuen.

 

Kultura topaketa andeetan

Mexikon gertatu zen antzera, andeetako eskualdea espainiar konkistaren ondoren, beti erreza izan ez den mundua ikusteko bi moduren arteko kontaktu gune batean bihurtu zen. Dena dela Mexikon sinkretismoa eta mestizajea nagusi ziren bitartean, Perun ohitura indigenak purutasun handiagoarekin mantendu dira. Honetan eragin du, kultura hispanikoaren heltzea zailagotu zuen lurraldearen parte handi baten izaera menditsu eta ia basamortukoa.