GEOGRAFIA

Brasil

Brasil da gaur egun Latinoamerikako erraldoi handia. Independentzia ostean hainbat naziotan banatu zen aitzinako espainiar inperioa ez bezala, portugaldar posesioak batera geratu ziren, eta honek portugesez hitz egiten den Estatu handi honen sorrera ekarri du.

Latinoamerikar potentzia

Bere azalera, populazio eta baliabideengatik, Brasil da, dudarik gabe Hego Amerikako eskualdeko potentzia handia, eta mundu mailako herrialde garrantzitsuenetarikoa.

Brasil gaur egun errepublika federal bat da, sufragio unibertsalez hautatutako lehendakari eta Gobernu batekin. Brasilen demokraziaren ezarrera laurogeigarren hamarkadan eman zen, herrialdea txirotu eta kanpo zerga handitu zuten ezegonkortasun politiko eta Gobernu militarren garai baten ostean.

Arazoak izan arren Brasilek berreskurapen ekonomikorako bidea hartu du demokraziaren ezarreratik eta 1994n herrialdekako BPGren zerrendan bederatzigarren postua betetzera pasa zen.

Ekonomia

Brasilgo apustu handia berreskurapen ekonomikoa da, politika liberal baten ezarreraren bidetik, ondoko aspektuetan oinarritua:

  • Pribatizazioak.
  • Inflazioaren murrizketa.
  • Baliabide naturalen ustiapena (mineralak, energetikoak, e.a.).
  • Ia hutsik dauden barrualdeko lurraldeen okupazioa.

Dena dela, Brasilen guztiko garapen prozesua oztopatu dezaketen arazo batzuk daude:

  • Kapital ekonomiko falta.
  • Kanpoko merkatuetan sartzeko zailtasunak.
  • Populazioaren banaketa irregularra.

Mercosur-aren eraketa, Brasilen aldetik, bere produktuentzat merkatu bat sortzeko esfortzu garrantzitsu bat da.

Populazioa

Ikusi dugun bezala, Brasilek duen arazo garrantzitsu bat bere populazio handiaren pilatzea da kostaldeko hirietan, herrialdearen barrualde zabala ia hutsik dirauen bitartean.

Itsasotik urrundutako lurraldeen kolonizazioa XX. mendean zehar egondako brasildar Gobernu guztientzat obsesio bat da eta espiritu honi dagokio izaera berriko hiri bat, Brasilia nazioko hiriburu federal izatea.

Arrazaren ikuspegitik, gutxiengo kreol bat dago, arraza zurikoa, mulato eta beltz gehiengo baten aurrean. Indigenak nahiko ugariak dira barrualdean. Jatorrizko amerikar hauen asko oraindik beraien ohitura tradizionalen arabera bizi dira baina beste batzuk gaur egungo bizimodura ohitu dira neurri handiago edo txikiagoan.

Hirietako masifikazioa Brasileko fenomeno bat da. Irudian, São Pauloko aireko irudia.

Desoreka handiak

Latinoamerikako beste herrialde batzuetan bezala, Brasilen dualtasun sozial bat dago, zeina gatazken iturri den. Gutxiengo zuria, jatorri portugaldarrekoa, boterea du eta aberastasunaren parte handienaren jabe da. Aldi berean gehiengo beltz eta mulato handiak ez du ia ezer eta Brasileko hiri guztiak inguratzen dituzten favela auzoetan pilatzen da.

Gatazka sozialak, hala nola txirotasunetik eratorritako arazoak ohikoak dira, horien artean kale delinkuentzia, haurren prostituzioa eta droga-kontsumoa.

Favela edo txabola herrixkak ohikoak dira Brasileko hiri handietan.

Brasil

Hiriburua: Brasilia.

Populazioa (2002):
174.700.000 biz.

Azalera: 8.511.996 km2.

Dirua: Real.

 

Mercosur

Hegoaldeko Merkatu Komuna 1991an sortu zuten Brasil, Argentina, Paraguay eta Uruguayk. Bere helburu komertzialak Europako Batasunekoen antzekoak dira (35. gaia ikusi eta 36. gaia ikusi): gune komertzial bateratu baten ezarrera, aduana oztopoetatik aske, etorkizunean diru bakar baten sorrerarekin. Kideen arteko ezberdintasun ekonomiko handiak egon arren eta elkarrekiko mesfidantzak, Mercosur-ak bere helburuetariko batzuk aurrera eramatea lortu du eta inguruko beste herrialde batzuk, hala nola Txile eta Boliviak erakundean sartzea eskatu dute.

 

Brasilgo herri indigenak

Herri amerindiar asko bizi dira Brasil barneko eskualde oihantsu eta menditsuetan. Akulturazio maila aldakorra dute, gizarte modernoan guztiz integratutako indioetatik, gaur egungo gizartetik inongo mailegurik onartzen ez dutenak arte; kasu batzuetan ez da ezta kontakturik egon. Nazio Batuen txostenen arabera, Brasileko oihanean kanpoko munduaren berri ez duten hirurogeita hamar nazio inguru egon daitezke.