Hego Konoa
Herrialdeak
Gaztelaniaz hitz egiten duten lau nazioz osatua dago: Argentina, Txile, Uruguai eta Paraguai.
Argentina
Eskualdeko herrialde handi eta populatuena. Lautada eta estepako goi lautadaz osatua, zereal produkzioa eta behi azienda dira baliabide ekonomiko nagusiak. Argentinak badu, ere, petrolio produkzioa. Industria, Latinoamerikako patenteenetarikoa, Buenos Aires eta Kordoba inguruan kokatzen da, hiri hauetan bizi delarik populazioaren gehiengoa. Eremu komertzialean, Argentina da Hegoaldeko Merkatu Komunaren (Mercosur) sortzaileetariko bat.
Gaur egun Argentinak krisi ekonomiko latza bizi du Nazioarteko Diru Fondoak exijitutako eraldaketa ekonomiko sakonen aurrean, honek delinkuentziaren eta gizarte nahigabea handitu duelarik. Azken hau klase politikoaren eta gobernuaren ahultasunaren kontrako orokortutako gaitzespenean islatu da.
Txile
Forma luzangakoa eta erliebe menditsukoa, Txileko populazioa erdiko gunean kontzentratzen da, batez ere Santiago eta Valparaiso hirien artean. Esparru ekonomikoan, Txile bere meatzaritza produkzioagatik nabarmentzen da: kobrea, nitratoak, burdina, urrea, zilarra eta ikatza. Baso ustiapena eta industria nazio ekonomiaren beste bi esparru garrantzitsu dira. Bestalde, Mercosurrarekin duen lotura, kanpoko salmenten hazkuntzan islatu da.

Uruguai
Populazioaren gehiengoa Montevideo eta beste hirietan bizi da, beraz baserriko populazioa ez da %15era iristen. Ekonomia abeltzaintza eta bertatik eratorritako industrietan oinarritzen da. Uruguai ere Mercosurreko kide da, honek jarduera komertzialen garapen handiago bat baimendu duelarik.
Paraguai
Itsasorako irteerarik ez duen herrialde gutxietariko bat, Paraguai bere populazioaren %65a indioa izateagatik ezaugarritzen da eta Estatuko hizkuntza ofiziala guarania izateagatik, gaztelaniarekin batera. Populazioa Asuncionen pilatzen da eta baita Paraná eta Paraguai ibai guneetan. Ekonomia gutxi garatua dago, nekazal produkzioan oinarritzen baita baina dena dela, Paraguaik baliabide hidroelektriko garrantzitsuak ditu ia esplotatu barik. Paraguai ere da Mercosurreko kide.
Eskualde garatu bat
Eskualdeak arazo larriak pairatzen dituen arren, orokorrean Hego Konoa mundu garatuaren parte kontsidera daiteke. Paraguain izan ezik, maila ekonomikoak garaiak dira beste Latinoamerika guztiarekin konparatuz, eta Europako herrialde batzuekin konparatu daitezke ere.
Baliabide naturalen ugaritasuna, maila demografiko txikia eta biztanleen prestakuntza onak eraman du egoera honetara. Dena dela, guztizko garapena ezegonkortasun politikoagatik balaztatua izan da batez ere Bigarren Mundu Gudatik laurogeigarren hamarkadaren erdialderaino emandako estatu kolpe militar ugarien ostean.
Buenos Aires, Amerika Latinoko hiririk garrantzitsuenetarikoa.
Kontraesan sozial eta ekonomikoak
Beste leku askotan bezala, populazioaren arteko desoreka ekonomikoak barruko gatazken iturri izan dira. Hala da, nahiz eta Argentina eta Txile bezalako herrialdeek garapen maila on bat izan, lurraldearen barruan txirotasun gune garrantzitsuak daude, langabezia bezalako arazoek eraginak hirietan edo baserriko guneetan lurren banaketa irregularra dela eta. Paraguain gainera banaketa etnikoko osagai bat dago, gehiengo indiar txiroa, jatorri espainiarreko gutxiengo aberatsarekin elkarbizitzan.
Hego Konoaren herrialdeen demokratizazio progresiboak aberastasunaren banaketa errazten duen garapen ekonomiko bat laguntzen du, ez arazorik gabe. Dena dela, eskualdearen arazoen konponketak azpiegitura eta industria instalazioetan inbertsio handiak eskatzen ditu lurraldearen hazkuntza orekatu bat eman dadin.
Valparaíso hiria, Txilen, portu eta turismo gune garrantzitsua da.
Argentina
Hiriburua: Buenos Aires.
Populazioa (2002):
37.900.000 biz.
Azalera: 2.776.889 km2.
Dirua: peso.
Txile
Hiriburua: Santiago de Chile.
Populazioa (2002):
15.600.000 biz.
Azalera: 756.945 km2.
Dirua: peso.
Uruguai
Hiriburua: Montevideo.
Populazioa (2002):
3.400.000 biz.
Azalera: 176.215 km2.
Dirua: peso.
Paraguai
Hiriburua: Asunción.
Populazioa (2002):
5.800.000 biz.
Azalera: 406.752 km2.
Dirua: guarani.
Txile eta Argentinaren antartikoko erreklamazioak
Bai Argentinak eta bai Txilek ere Eresuma Batuak baita aldarrikatzen duen penintsula Antartikoa erreklamatzen dute (63.gaia ikusi) bere subiranotasunarentzako. Gaur egun Antartida kolonizatu eta esplotatu gabe dirau, kontinente izoztu handia nazioarteko subiranotasun pean dagoen erreserba ekologiko batean bihurtu nahi duen nazioarteko hitzarmen baten ondorioz.
Malvinetako Arazoa
Argentinak Erresuma Batuarekin Malvina eta Hegoaldeko Georgia irlen subiranotasunagatik auzi bat du. Argentinar lurralde hauek XIX. mendeko lehen herenean britainiarrengatik inbadituak izan ziren. Saiakera diplomatiko anitzen ostean, Argentinak Malvinak inbaditu zituen 80. hamarkadaren hasieran baina bere ejertzitoa Britainiako indar espedizionarioengatik garaitua izan zen, zeinak berriro okupatu zuen artxipelagoa.
