Afrika. Inguru fisikoa
Erliebea
Ikuspuntu orografiko batetik, Afrika kontinente nahiko uniformea da. Itsasoaren gainean dagoen bloke handi bat da, ez bere kostako soslaian ez eta azalean ere, Rift bezala ezagututako erdi ekialdeko gunean izan ezik. Orokorrean, ondorengo erliebe unitateak bereizten dira:
- Kostaldeko lautada: estua eta garaiera gutxikoa, kontinente osoa inguratzen du. Gune honetan bizi da populazioaren gehiengoa.
- Afrikar mendigunearen ertza: kostatik distantzia batera bat-bateko goragune bat ematen da kontinenteko lautada handiaren batezbesteko garaierara arte.
- Lautadak: kontinentearen parte handiena betetzen dute. Bere batezbesteko garaierak aldaketa gutxi ditu.
- Kubetak: Afrikako zokaloaren barruko depresioak dira, horietariko batzuk tamaina handiagoko ibai haranei dagozkielarik. Garrantzitsuenak dira: Senegambia, Niger, Chad, Nilo, Libia eta Kongokoak.
- Rift: ekialdeko Afrika eta beste kontinente guztiaren arteko lotura gunea da. Garaiera handiko mendi guneak (Kilimanjaro eta beste batzuk) eta urez betetako depresio handien (Laku handien eskualdea) alternantziagatik ezaugarritzen da.
- Atlas: kontinentea eragin atlantikotik isolatzen duen mendikatea, ipar mendebaldeko eskualdean.
Ibaiak
Afrika erregimen tropikaleko ibai handiek zeharkatutako kontinentea da. Batezbesteko ur emariak handiak dira eta Nilo bezalako batzuk, gune tropikal hezeko eurien urtaroarekin bat datorren urteroko hazkuntza bat dute.
- Nilo: planetako luzeena da, 6.671 km-rekin.
- Kongo edo Zaire: Afrikako bigarren ibai handiena da (4.200 km-rekin ) eta kontinenteko emari handiena duen ibaia da.
- Niger: Kongo baino pixka bat laburragoa, bere 4.160 km-rekin Gineako golkoko hainbat herrialde ureztatzen ditu.
Klima
Afrikako baldintza klimatikoek banaketa argi eta zehatzak egitea baimentzen du, bere erliebeari zegozkien banaketak bezala.
- Basamortukoa: kontinentearen herena baino gehiago hartzen du. Prezipitazio gutxi edo bat ere ez, egunean zehar tenperatura epelekin eta izoztuak gauean.
- Ekuatoriala: Gineako golkoaren eremu estu batetik eta Kongoko bailaratik hedatzen da, Madagaskarreko ekialdeko erdian ere ematen da. Klima beroa eta oso euritsua.
- Tropikal hezea: Afrikako erdigune osoa betetzen du eta Madagaskarreko mendebaldeko erdia. Klimarik arruntena da. Tenperatura beroak, urtaro lehor eta euritsuaren arteko alternantziarekin.
- Mediterranearra: kontinentearen ipar eta hegoaldeko muturretan kokatzen da eta Madagaskarreko gune zentralean. Tenperatura leunak, beroak udan. Prezipitazioak udazken eta udaberrian.
Saharako desertua eta sabana, Afrikako inguru naturalen bi irudi tipiko.
Ingurune naturalak
Afrika ingurugiroaren ikuspegitik kontinente aberats bat da. Giza esplotazio eskasa eta kontzentrazio demografiko erlatiboki baxuak interes handiko ekosistema anitz mantentzen lagundu dute. Orokorrean ondoko gune biologikoak bereizten dira:
- Basamortuak: nagusia Sahara da, Afrikako heren bat betetzen duelarik. Kalahari, hegoaldean basamortu bero bat da muturreko lehorteei egokitutako zuhaitz landaredia guneekin.
- Oihan tropikala: Zaire eta Niger ibaien inguruan kokatzen da eta Gineako kostan. Gaur egun zuhaitz mozketa eta laborantza lurren irekiduragatik oso mindua dago.
- Baso subtropikala: Afrikako gune zentrala betetzen du, ekuatoretik hurbilen dagoena.
- Sabana: Afrikako paisaiarik ezaugarriena da. Gune subtropikaletan dauden larre handiak dira, zuhaizti dispertsioarekin, geroz eta dentsitate gutxiagokoa basamortu guneetara hurbiltzen den heinean.
Egipto: Niloren dohain bat
Horrela ezagutzen da Afrikako ipar ekialdeko milaka urteko erreinua. Egia esan, Egipto ezin izango litzateke existitu Nilo ibaia ez balego. Gaur egun Egiptoren lurralde gehiena basamortua da eta ia ez dago biztanlerik bertan. Populazioa ibai handiaren inguruko lur eremu ureztatuan kontzentratzen da, batez ere Deltako eskualde emankorrean.
Basamortuaren aurrera egitea
Kutsadurak eta maila orokorreko atmosferaren berotzeak planeta osoko basamortu guneen aurrera egitea izan du ondorio moduan. Baina fenomeno hau indar handiagoz eman da Sahara azpiko eskualdean. Sabanako gune hau, tradizioz oso emankorra eta populatua, gaur egun ur eskasia eta laborantza-lurren eremuaren murrizketa arazo larri bat du, honek ondorio larriak izan ditzakeelarik.
Parke nazionalak
Afrika da seguruenik parke nazional gehien dituen kontinentea. Honen arrazoia ez da bakarrik oso garrantzitsua den desira kontserbazionista, bazik eta turismo ekologiko bat erakartzeko beharra, turismoa, zeina Kenya bezalako herrialdeentzat lehen mailako orden bihurtu den.
