GEOGRAFIA

Afrika. Ekonomia eta politika

Ikuspuntu ekonomiko batetik, esan daiteke Afrika beste mundu guztitik islatutako kontinentea dela, salbuespen garrantzitsuak dauden arren, Hegoafrikar errepublika edo Magrebeko herrialde gehienak moduan, Afrikako parterik handiena atzerapen eta azpigarapen egoera larrian dago (18. gaia ikusi).

Kontinente azpigaratu bat

Afrikar herrialdeak, batez ere Sahara azpiko eskualdekoek, ez dute garraio azpiegiturarik, ez produkzio bide teknikorik, ez industriarik ez eta finantza sistemarik. Hori guztia txirotasunetik eratorritako gatazkakortasuna eta askotan gudetan bukatzen diren etnia arteko gatazken ondorioz. Guzti horren ondorioz kontinenteko populazioaren parte handi bati eragiten dion etengabeko miseria egoera ematen da.

Sektoreka, lehena da nagusi, baina produkzioa biziraupen laboratzetan eta monolaborantza tropikal handietan oinarritzen da, batez ere kakao eta kafea, sistema zaharkitu eta errendimendu baxukoekin landuak.

Bigarren sektorea ia ez da existitzen, eta hirugarrena estatu batzuetan azpiegitura turistiko hasiberri bat garatzen hasi da.

Baliabide naturalak

Afrikako txirotasuna bere baliabideen oparotasun potentzialarekin kontrastatzen du. Sektoreka banatuak hauek aipa daitezke:

  • Elikadura: Afrikak lur emankorrak ditu, abeltzaintzarako egokiak diren larreak, basoak eta arrain sarda handiak. Baliabide hauetatik gehienak azpi esplotatuak edo atzerriko enpresei emanak daude.
  • Meatzaritza: kontinente osoan mineral preziatuen, diamante, metalak eta antzeko beste baliabideen meatoki asko daude. Dena dela, Hego Afrikako Errepublikan izan ezik, mineralen esplotazioa nekazaritzaren arazo antzekoak ditu.
  • Energia: Arabiar herrialdeek, hala nola Nigeria eta Afrika beltzeko beste estatuek petrolio eta gas naturaleko beraien meatokiak esplotatzen dituzte. Baliabide hidraulikoak ere oso garrantzitsuak dira, baina erabilpen maila txikiagoa dute.
  • Beste baliabide batzuk: paisaiak, exotismoa, ondare kulturala eta naturala sektore turistikoarentzat baliabide garrantzitsuak dira. Maroko, Egipto edo Kenya bezalako herrialde batzuk mota honetako industria garrantzitsua garatu dute baina orokorrean kontinentea esplotatu barik jarraitzen du.

Etnia arteko gatazkak Afrikan

Afrikako guda zibilak ohikoak dira informazio bide guztietan. Gatazka hauen sustraia parte handi batean afrikar kontinentearen muga banaketetan datza, zeina XIX. mendeko banaketa kolonialetik heredatua den.

Europar potentziak, influentzia guneak banatzean, ez zituzten giza irizpide edo arrazakoak kontutan izan: lur eta baliabide kantitate handiena segurtatzen saiatzera mugatu ziren. Honen emaitza estatu artifizialen eraketa izan da, zeintzuetan tradizionalki elkarren etsaiak izan diren etniak elkarrekin bizi behar duten, edo zeintzuetan tribu zehatz bat bi edo herrialde gehiagoren artean banatua geratzen den eta bere aitzinako lurralde guztiak berriro batzeagatik borrokatzen duen.

Antzinako metropolien dependentzia

XIX. mendearen erdialdera europar potentziek (batez ere Frantzia eta Erresuma Batua) afrikar lurraldea banatu zuten. Mende bat beranduago, Afrika guztiak bere independentzia aldarrikatu eta lortuz joan zen.

Dena dela, burujabetza kasu askotan izenean geratu da bakarrik. Hainbat europar herrialdek bere domeinuen kontrol ekonomiko modu berri bat mantentzen dute, eta kasu batzuetan barruko gatazka egoera larrietan militarki esku hartzen dute ere.

Txirotasuna eta egonkortasun ezak, afrikar Estatu askotako agintariak kanpoko laguntza bilatzera eramaten dituzte Europako eta Estatu Batuetako enpresei, nekazal, arrantza edo mehatzen esplotaziorako baimen garrantzitsuak ematearen truke. Potentzia hauek aldi berean, beraien interesei on egiten dieten txotxongilo-gobernuen ezarpena errazten dute

Emaitza kanpoarekiko dependentzia geroz eta handiagoa da, sarritan zorra eta txirotasuna eta gatazkak bukaezin egitera jotzen duen gelditze ekonomiko batek larritua.

Europar kolonialismoaren ondarea

Europar okupazioa da, neurri handi batean, gaur egun Afrikak dituen arazoen arduradun. Europar herrialdeen jokabidea Afrikan benetako harrapakeri moduan defini daiteke, eta ez zuen bere atzetik inolako azpiegitura, ekipo ondasunik edo ezagutzarik utzi kolonizazio ondoko garapenera lagundu zezakeenik.

Izan ere Afrikako herrialde askok sufritzen dituzte oraindik independentzia guden ondorio suntsitzaileak, Portugal edo Frantziak bezalako herrialde batzuek ez baitzuten ondo hartu bere inperio zaharren galera.

Europak Afrikan utzitako ondarea ezin da negatiboagoa izan:

  • Akulturazioa.
  • Analfabetismoa.
  • Gatazkakortasun soziala
  • Arraza arazoak.
  • Baliabide naturalen arpilatzea.
  • Garapena oztopatzen duen neokolonialismo ekonomikoa.

Afrikako independentzia

Industrializazio saiakerak afrika beltzean

Ghanako estatua, Gineako golkoan, beste herrialde afrikarrentzat eredu izan daiteke. Volta ibaian presa handi bat eraiki ostean, Ghanak aluminioa lortzeko bauxitiaren (bere lurraldean asko dagoen minerala) transformazio industria garatu ahal izan du. Industria propioaren garapena afrikar ekonomiaren guztizko garapena lortzeko lehen pausoa izan daiteke.