GEOGRAFIA

Afrika. Eskualde handiak (I)

Magreb

Arabiarrez Magreb hitzak "mendebaldea" esan nahi du. Lurralde honek kontinenteko ipar mendebaldeko koadrante osoa hartzen du. Tunis, Aljeria, Maroko eta Mauritania hartzen ditu, Mendebaldeko Saharako lurraldeaz gain.

Magrebeko kostaldeko guneek klima emankor bat dute zeinetan nekazaritza praktikatzen den. Barruko guneak, estepako klimakoak edo basamortukoak ere, abeltzaintza estentsiboa dute lehen baliabidetzat. Turismoa Tunis eta Marokon eta petrolio eta gasa Aljerian, diru sarrera garrantzitsuak dira.

Magrebeko iparraldeko eskualdea mendilerro garrantzitsu batek zeharkatzen du, Atlasa, zeinak basamortuko gunean itsasoaren eraginetik isolatzen dituen.

Afrikako gune honetako populazioa batez ere jatorri arabiarrekoa da eta erlijioz musulmana, nahiz eta gutxiengo bereber garrantzitsuak egon batez ere Aljerian.

Nilo ibaiaren harana

Arabiarrez Mashriq edo "ekialde" bezala ezagutua, Egipto eta Sudan hartzen ditu. Libiako lurraldea fisikoki ez da Nilo ibaiaren haranaren parte baina Egipto auzokidearekin lotura historiko bat mantendu du, baita ere bi herrialdeen arteko konfederazio saiakera bat egon zelarik. Libiak bere populazio txikiaren bizitza maila ona segurtatzen duten baliabide energetiko garrantzitsuak ditu.

Egipto eskualdeko herrialde garrantzitsuena da, eta populatuena, arabiarra hitz egiten duen eta arraza nilotikoa den populazio batekin, batez ere Niloaren inguruan pilatzen dena. Egiptoko ekonomia batez ere nekazaritza eta turismoan oinarritzen da oinarrizko diru iturri moduan.

Sudan Afrikako herrialderik zabalena da, eta Lurreko txiroenetarikoa. Bere ekonomia guda zibil bukaezin baten ondorioengatik oso kaltetua izan da.

Sahara azpiko Afrika

Izen honekin Saharako hegoaldeko muga eta kontinenteko gune tropikalen artean dagoen Afrikako gunea ezagutzen da. Populazioa batez ere arraza beltzekoa da eta erlijio nagusia islama da, nahiz eta antzinako afrikar erritu asko oraindik bizirauten duten.

Eskualdeko klima (tropikal lehorra) eta ezaugarri naturalek gune hau nekazaritza eta abeltzaintzarako egokia izatea egiten dute. Dena dela baliabide teknikorik ez izatean produkzioa urtaroetako aldaketei (lehorteak) oso sentikor izatea egiten dute. Horregatik askotan guda zibilek hondatutako eskualde honetan goseteak ohikoak dira.

Sahel bezala ere ezagututako eskualde honetako herrialde nagusiak Mali, Burkina Faso, Niger eta Chad dira.

Afrikako Adarra

Izen honekin ezagutzen da bere forma bereziagatik Afrikako ekialdeko eskualdea, Indiako ozeanorako itsaso gorriaren irteeran kokatua. Garrantzia estrategiko handiko lurraldea, eragineko guneak banatzerako orduan potentzien handiko liskar gunea izan zen.

Gaur egun, Afrikako Adarreko herrialdeak (Etiopia, Eritrea, Djibuti eta Somalia) kontinenteko pobreen artean daude guda, lehorte iraunkorrak eta baliabide tekniko zein lehengaien gabeziaren ondorioz.

Txirotasuna handia izan arren, populazioa ere handia da, gehienak etiopiar arrazakoak izanik. Kristautasuna eta Islama dira erlijio praktikatuenak.

Mendebaldeko Sahara

Mendebaldeko Saharako espainiar kolonia ohia, Marokoko ejertzitoak okupatua dago 1975n Espainiatik independizatu zenetik. Fronte Polisarioak zuzendutako Mendebaldeko Saharako populazioaren erresistentzia sendoak, Nazio Batuek lagundutako autodeterminazio plebiszitu bat burutzeko konpromisoa lortu zuen. 1998an burutu behar zen baina parteen arteko akordiorik ezagatik atzeratua izan behar izan zen.

 

Eritreako gatazka

Borroka urte luzeen ostean, Itsas Gorriaren kostaldeko lur eremu estua den Eritreak, 1993n Etiopiatik independizatu zen. Banaketa modu baketsuan eman zen arren, erreferendum baten bidez, sortu berria zen Estatuak 1998n guda ireki batean bukatu ziren mugen inguruko liskarrak mantendu zituen Etiopiarekin. Eritrearen historia laburra mota honetako gertakariengatik markatua ikusi da, izan ere 1995n itsaso gorriko irla batzuen subiranotasunak Asmarako gobernuak Yemeni guda deklaratzera eraman baitzuen. Aldi berean Sudaneko autoritateen kontrako etsaitasun argiko politika bat mantentzen zuen.