GEOGRAFIA

Afrika. Eskualde handiak (II)

Gineako golkoa

Ozeano Atlantikoaren ertzean kokatutako lurralde hau, herrialde askotan zatituta dago, horietariko asko tamaina oso txikikoak, aitzinako muga kolonialen ondorioz.

Populazioa arraza beltzekoa da eta erlijio tradizionalak metropolietatik inportatutako kristautasunarekin eta islamaren eragin geroz eta handiagoarekin elkarbizitzen dira.

Golkoaren ingurua mota guztietako baliabidetan aberatsa da, petrolioa barne, baina gizarte gatazkakortasuna eta gudek paradoxikoki egiten dute eskualde hau planetako txiroenetarikoa izatea, batez ere Sierra Leona edo Liberia bezalako herrialdeetan.

Gune honetako herrialdeak dira: Senegal, Gambia, Ginea Bissau, Sierra Leona, Liberia, Ginea, Boli Kosta, Ghana, Togo, Benin, Nigeria, Kamerun eta Ekuatore Ginea.

Afrika zentrala

Kontinentearen erdiko aldeak batez ere arraza beltzeko populazioa du. Aberastasun maila bat duten herrialdeak dauden arren, erdiko Afrikako parterik handiena oso txiroa da baliabide natural garrantzitsuak izan arren. Lurraldea gune hauetan banatzen da:

  • Kongoko (edo Zaireko) harana: Kongoko Errepublika Demokratiko handiagatik dominatua, Kongo, Gabon, Afrika Erdiko Errepublika eta Angola sartzen dira hemen ere. Gatazkakortasuna oso handia da eskualde honetan batez ere laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaera, Kongoko E.D. -ko guda ostean.
  • Laku handiak: Uganda, Ruanda, Burundi, Kenya, Tanzania, Mozambike, Malawi eta Zambia sartzen dira bertan. Kenya bere garapen turistikoko politikari esker, oparotasun maila on bat du baina beste eskualde guztia orokorrean txiroa da eta askotan guda zibil latzak astinduak egoten dira, hala nola Mozambikekoa, Ruanda edo Burundikoa.

Hego Afrikako Errepublikaren eragin gunea

Kontinentearen hegoaldea Hego Afrikako Errepublikaren eragin ekonomiko eta politiko pean dago. Laurogeita hamargarren hamarkadaraino gobernu arrazista baten pean (apartheid) egon zen herrialde hau, afrikar kontinenteko potentzia ekonomiko eta militarra da eta bere inguruko herrialdeak (Namibia, Botswana, Zimbawe, Lesotho eta Swazilandia) Hego Afrikaren luzapen ekonomiko bat dira.

Hegoafrikako Errepublikak baliabide industrial, energetiko eta nekazaritzako zein abeltzaintzako baliabide garrantzitsuak ditu, baina urre, diamante eta uranio produkzioa da bere ekonomia oparoaren oinarria eratzen duena. Gune honetako populazioa batez ere arraza beltzekoa da baina gutxiengo zuri garrantzitsu bat dago ere, batez ere Hego Afrika eta Namibian, zeinak botere ekonomikoa duen eta apartheidaren desagerpeneraino polotikoa ere zuen.

Madagaskar

Madagaskarreko irla handia, Afrikako ego ekialdean kokatua, izen bereko herrialdearen lurraldea da. Bere ordena politikoa joera sozialistakoa izan zen 1975 eta 1992 artean. Urte honetan izaera demokratikoko erregimen bat ezarri zen, zeinak egoera latzean zegoen nazioko ekonomia garatu nahi izan duen.

Populazioa arraza malgaxekoa da, Ozeaniako irla ezberdinetatik etorritako jatorriko biztanleekin etnikoki harremanduna.

Lakuetako eta Kongoko gudak

Liskar politikoz mozorrotuak, Ruanda, Burundi eta Kongoko Errepublika Demokratikoko (Zaire ohia) gudak benetan atzerriko potentzien interes ekonomikoen ondorio dira, zeintzuek beraien onurarako manipulatzen dituzten sentimendu tribalak eta eskualdeko etnia ezberdinen arteko gatazka historikoak.

 

Apartheida

Hego Afrikako lurraldeak, britainiar domeinuko garaietatik gehiengo beltzaren segregazio politika bat mantendu zuen. Dena dela, independentzia ostean, sistema arrazista gogortu zen eta populazio zuriak aberastasun eta boterea bereganatu zituen beltz, mestizo eta indioei beraien eskubideak ukatuz. Demokraziaren aldeko borroka Nelson Mandela buru zuen Afrikako Kongresu Nazionalagatik bideratua izan zen, hala nola beste erakunde batzuengatik, Hego Afrika nazioarteko boikot bat bizi zuen bitartean. Azkenik, laurogeita hamarreko hamarkadan demokrazia berrezarri zen Hego Afrikan. Nelson Mandela, oposizio beltzaren liderra, Errepublikako lehen lehendakari demokratiko aukeratua izan zen.